Haurrek (eta haurrei) beldurrezko istorioak irakurtzeko bost arrazoi
Umeak amesgaiztorik izan ez dezan banpiro eta zonbien ipuinak saihesten dituzu edota istorioak goxatzen dizkiozu? Ikerketa baten arabera, hala egiten du gurasoen heren batek, baina haurrak beldurrezko istorioak behar ditu eta bost argudio ekarri ditugu hori frogatzeko, Gau Beltzaren bezperetan. Beldurra izatea ikasgai bat da Pertsonaia ilunak dituzten istorioak, egoera zailak eta gordinak erakusten dituzten kontakizunak, baliagarriak dira umeentzat, laguntzen diotelako haurrari mundu errealari...
Read MoreHaurreskoletako 0-3 zikloa haustearen ondorioak
0-3 urteko umeak hartzen dituzten haurreskolen zikloa apurtu eta 2 urteko umeak ikastetxeetan matrikulatzeko ateak ireki dituzte Nafarroan. EAEn aspalditik ezagutzen dituzte horren ondorioak: “Inor ez dago erabakiarekin gustura”. Hurrengo ikasturtetik aurrera, Nafarroako hiru ikastetxe publikotan 2 urteko umeen gelak gehituko dituzte, proba pilotu gisa. Gobernuak egoki baloratuz gero, 2 urteko gelak ikastetxeetan orokortu daitezke, eta garbi salatu du Steilasek: ez da kasualitatea...
Read More7 urteko mutilak bazter ikusten du bere burua eskolan, futbola gustuko ez duelako. Zer egin?
Ikerrek 7 urte ditu eta sentitzen du eskolan bakarrik geratzen ari dela, bere adineko gainerako mutilek futbolean jokatzen dutelako jolas-garaian. Futbolak duen gehiegizko protagonismoari aurre egiteko estrategia bideratu nahi du ikastetxeak, eta gaia landu duten eskolen esperientzia eta ereduak bildu nahi ditu horretarako. “Baloirik gabeko eguna(k)” orokortu egin dira ikastetxeetan, eta patioa eraldatzeko proiektuetan ere, futbolzentrismoari aurre egitea izan ohi da helburuetako bat....
Read MoreHaurren oporretan, kontziliazioa buruhauste
Hiru seme-alabak udaleku irekietara eramatea garestiegi ateratzen zaio Alaitzi, eta lanean eszedentzia eskatu du udan. Zaintzailea, udaleku publiko eta pribatuak, amona-aitonak, lanaldi murriztuak… ere aukera dira batzuentzat, baina askok ezin du horietara jo, zaintza eta kontziliazioa erdigunean jartzen ez dituen sistema honetan. Udak izan behar luke ikasturteko estresa alboratu eta deskantsurako garaia, aisialdiaz, gure buruaz eta ingurukoez gozatzeko sasoia, harremanak sendotzeko eta...
Read MoreEskolarik ez, liburutegi duinik gabe
Irakurtzen dutena ulertzeko zailtasunak dituzte gazteek, azken kanpo-proben arabera. Ezinbestean dator galdera: irakurtzeari eta irakurzaletasunari nahikoa garrantzi eta denbora ematen al diegu etxean eta eskolan? Eskoletako liburutegiek ba al dute izan behar luketen zentraltasuna? Liburu (interesgarri)z betetako apalak, ikasgelak eta liburutegiak al ditugu gure ikastetxeetan? PIRLS nazioarteko kanpo-probaren arabera, irakurtzen dutenaren ulermena okerrera egiten ari da azken urteotan, 10-11...
Read MoreEskolan haurrei ateratzen zaizkien argazkiez hiru gogoeta
Urte eta erdiko umea ikaskideengandik baztertu dute eta besteek plastilinarekin nola jolasten duten begira utzi dute, irakasleek eszena bideoan grabatu nahi dutelako eta ume horren gurasoek ez dutelako baimenik eman umeari argazkiak atera edo bideoan grabatzeko. Zein momentutan jarri dugu irudia eskolako dinamikaren aurretik? Bat. Aipatu berri dugun pasartea irakasle batek kontatu du sare sozialetan, eta erantzunei erreparatuz gero, ez da kasu isolatua; ama batek, adibidez, azaldu du semea...
Read MoreHeriotzaz hitz egin dezagun
Teoria badakigu, eta hala gogoraraziko digute Hildakoen Egunaren harira egunotako artikulu eta elkarrizketek: bizitzaren parte da heriotza, normalizatu egin behar dugu, naturalizatu, dolua pasa… eta horretarako erremintak badirela diote adituek, baina hain dira pertsonalak heriotzaren aurreko bizipen eta erreakzioak, hain dira ezberdinak kasuak. Ezustean, istripuz, gaixotasunez, zahartzaroz, suizidioz hil den semea, ama, aitona, bikotekidea, laguna, ikaskidea, lankidea, pisukidea…...
Read MoreHondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa
Hondartzan (ere) haurrek zalaparta sortzen dutela-eta, uda guztietako ika-mika itzuli da sare sozialetara: umeak ume direla eta jarrera gogaikarriak dituzten helduak ere badirela vs. haurrak diren arren zibilizatuki ere jolastu daitezkeela eta guraso asko arduragabe hutsak direla. Ondorengo gogoeta hautatu dut nik: Enpatiaz, elkarbizitzaz, heziketaz… luze hitz egin dezakegu, bateko eta besteko argudioak eman, baina emakume batek zabaldutako mezua ekarri nahiko nuke honakoan, hainbat gako...
Read MoreZein udalekutara doaz zure seme-alabak?
Aisialdi antolatuari aitortzen badiogu garrantzitsua dela bai haurren garapen integralerako, bai kontziliazio familiarrerako, zergatik ez da bermatzen haur guztiek aukera izatea udaleku irekietan parte hartzeko (etxeko ekonomia edozein dela)? Zergatik da hain mugatua udaleku publikoen eskaintza, askok pribatura jo behar izateraino? Zein balore sustatzen dute zure seme-alaben udalekuek? Zein baldintzatan egiten da lan bertan? Aisialdiari lotutako galdera ugari –eta heldu beharreko erronka...
Read MoreEskola nola bihurtu LGTB ikasleentzako arnasgune
Zeinen inportanteak diren keinu txikiak, heteronormatik at dauden ikasleek senti dezaten eskola espazio eroso eta segurua dela haientzat. “Gakoa da ikasleei oxigeno bolak jaurtitzea, eredu hegemonikoarekiko kontrakorrontean doazenak”; errealitatea anitza dela erakustea baita bizitza askeagoak izateko lehen urratsa. 1) Hezkuntza-curriculumean, edukietan, ikasgaian erabiltzen diren adibideetan, irakaslearen komentarioetan… kanon heterosexuala da nagusi, heterosexual ez ziren pertsonaia...
Read More
Iruzkin berriak