5 urteetatik hasita, sexu heziketa derrigorrezko ikasgaia izango da Quebeceko eskoletan
Hastear den ikasturte honetan, derrigorrezko ikasgai berria emango dute Quebeceko ikastetxe publiko nahiz pribatu guztiek: sexu heziketa. Lore eta erleen metaforarik gabe, ugalketa prozesuaz zintzo hitz egingo diete 5 urteko haurrei, baita familia eredu anitzez edota bulba eta eskroto hitzen esanahiaz ere. Ikasgaiak jarraipena izango du derrigorrezko hezkuntzan, 16 urtera arte. 6-7 urterekin, adibidez, genero estereotipoez eta sexu erasoez hitz egingo dute ikasgelan; 8-9 urterekin,...
Read MoreHaurrak eta zalaparta igerilekuetan
“Txio asko irakurtzen ari naiz, ‘zeinen jasangaitza, umeak igerilekuan oihuka’ tankerakoak; baina zer nahi duzue, izkina batean eser daitezela Sartre irakurtzen, ala?”. Komentarioak eztabaida piztu du Twitterren. Igerilekuetan umeek zarata gehiegi egiten dutela eta garrasi egin gabe eta gogaitu gabe jolastu daitekeela erantzun dio hainbatek Javieloren komentarioari. Gehienek gurasoengan jarri dute ardura: guraso askok paso egiten dutela, umeari nahi duena egiten uzten...
Read More“5 urteko alabari ez diot bikiniaren goiko zatia erosi nahi”
5 urteko alabentzat bainujantzia erostera joan da Laura Pinyol, baina apenas aurkitu duen azpiko galtza bakarrik duen jantzirik, ia denak doaz bularretakoaz lagunduta. “Neskatoei bikinia erostea da onartuta daukagun hipersexualizaziorik inuzente eta ohikoena”. 4-6 urteko neskentzako bainujantzietan, Terrassa hiriko Decathlon dendan Pinyolek ikusi dituen 21 jantzietatik 2 baino ez dira soilik azpiko galtza, Zaran 36tik 8, Calzedonian 31tik 10, Bóbolin 24tik 3, eta Okaïdïn 10etik 2. Eta...
Read MoreAita da balleta egin nahi duen mutikoaren traba nagusia
Balleta egitea aukeratzen duten mutilek dituzten zailtasunez dokumentala prestatzen ari da Scott Gormley (gertukoa du gaia, bere semea balletean dabil): gehien-gehienek erasoak jasan dituzte, ahozkoak edota fisikoak, baina arreta deitu dio deskubritzeak gaitzespen handiena sarri aitarengandik jaso dutela, semea gay bihurtuko zaien beldur. Gutxiengoa dira balleta egitera “ausartzen” diren mutikoak, eta horiek ez dute gurasoen, bereziki aitaren, babesa izaten: %32ak baino ez du...
Read MoreSexu bereko gurasoei buruzko dokumentala debekatu du Adingabeen Espainiako Fiskaltzak
Zur eta lur daude Lidia eta Montse, Madre no hay más que dos dokumentalaren egileak. Haien seme-alabek eskatuta ekin zioten proiektuari: euren egunerokoaz hitz egin nahi zuten haurrek dokumentalean, bi ama izatearen esperientziaz, baina “gai horiez hitz egiteak umeei kalte egin” diezaiekeela argudiatuta, dokumentala debekatu die Adin Txikikoen Espainiako Fiskaltzak. Hain juxtu, Marc eta Paulak eskatu zieten bi amei dokumentala egiteko, lagunek egiten zizkieten galdera guztiei erantzuteko...
Read MoreEraldatutako hainbat jolastokiren esperientzia jaso dute “Patioa denona da” liburuan
“Espazioaren transformazioa aitzakia besterik ez da jolastokiko dinamikak aztertu eta aldatzeko”. Filosofia horrek gidatuta, 2014tik hainbat ikastetxe laguntzen aritu da Elkartoki ekimena, jolastokiak birpentsatu eta eraldatzeko prozesuan. Bidean ikasitakoa eta sortutako zalantzak liburu batean bildu dituzte orain: Patioa denona da. Tipi diseinatzaileek bultzatutako ekimena da Elkartoki, eta ikastetxe bakoitzean eskola komunitate guztia inplikatzea izan dute abiapuntu, ikastetxeko...
Read MoreEmakume guztiek zaintza-greba eginez gero, zenbat pertsona zaindu beharko lituzke gizon bakoitzak?
Hainbat gizon M8an zaintza kolektiboak antolatzen ari diren honetan, ariketa proposatu dit Estitxu lankideak: 16-69 urte arteko gizon bakoitzak 14 urtetik beherako eta 70etik gorako zenbat pertsona hartu beharko lituzke bere gain, denen zaintza bermatzeko? Hego Euskal Herriko datu demografikoetara jo dut. Eta datuek harritu egin naute: Hego Euskal Herrian dauden 14 urtetik beherako haur eta gazteak (386.981) eta 70etik gorako adinekoak (460.892) batuta (guztira 847.872 lagun, soilik adinaren...
Read MoreHaurrak filosofo, galdera inportanteak eta gogoeta interesgarriak dituztelako
6-16 urteko haur eta gazteekin filosofia lantzen hasi dira Oiartzunen, eztabaidatzeko, begirada kritikoa eta gogoeta xaxatzeko, galderak eta zalantzak trukatzeko… eta zera deskubritu dute: galdera asko eta galdera inportanteak dituztela haurrek, eta hausnarketa oso interesgarriak egiten dituztela, sarri helduei otuko ez zitzaizkigun ikuspuntuak, beharbada ez daudelako hain kutsatuta eta mundua aztertzeko begirada freskoa dutelako oraindik. “Filosofia filosofoen testu zailekin, gai ilunekin...
Read MoreHamar modu haurrak irakurtzeari gorroto har diezaion
Haur horrek zergatik ez duen irakurtzea maite? Beharbada ohikoa duzu Gianni Rodari pedagogo italiarrak zerrendatu zituen bederatzi (eta nik gaineratutako hamargarren) ekintza hauetakoren bat: – Irakurtzera behartzea. Garbien daukagun puntua da: behartu zerbait egitera… eta ziurrenik kontrako efektua lortuko duzu. Eta hala ere, zenbatetan errepikatzen dugun. – Aniztasun gutxi eskaintzea. Haurrek (eta helduek) oso gustu ezberdinak izan ditzakegu, gainera etapa ezberdinetatik...
Read More11 urterekin 47-0 irabaztea denok galtzea da
11-12 urteko kategorian, Kanariar Uharteetako ligan lehenengo doan taldeak (Las Palmas) 47 eta 0 irabazi dio azkena doanari (Las Coloradas). Aurkariei kasik baloia ukitzen ere ez diete utzi txapeldunek, eta polemika piztu da sarean. Zein balore bultzatzen du ba, halako umiliazioak? Aurrealdean gogor presionatu zuten Las Palmaseko jokalariek eta apenas utzi zieten Las Coloradaseko umeei haien zelaitik ateratzen. Lehenengo zatian 24 gol sartu zizkieten eta bigarren zatian beste 23; adin horretako...
Read More
Iruzkin berriak