Printzesa lesbianarik ez, oraingoz
Hainbat hedabidek argitaratutakoari kasu eginez, Disneyren film batean printzesa protagonista lesbiana izango dela publikatu dut, baina dirudienez, gezurra da konpainiak halakorik iragarri duenik. Beharbada, Disneyri presioa egiteko edo erreakzioak neurtzeko modua izan da albiste faltsua, LGBTI kolektiboak urteak baitaramatza animazio-faktoriari bestelako ereduak ikusarazi ditzala eskatzen. Disneyren pelikulek mundu osoan –umeengan– duten eragina ezagututa, ez da berria LGBTI mugimenduen...
Read MoreErabaki aitzindaria Australiako proba ziklistan: azafatarik ez podiumean
Ondoren etorriko diren txirrindulari lasterketentzat erreferente izan daitekeen erabakiarekin abiatuko da, datorren astean, Australiako Tour Down Under proba ziklista: sariak emateko ez da gehiago azafatarik erabiliko podiumean, junior kategoriako txirrindulariak baizik. “Euren gorputzaren irudiarekin arazoak dituzten emakumeak laguntzeko programa dugu martxan eta aldi berean azafata hauek ari gara jartzen probetan, inkongruentea da guztiz –adierazi du Australia Hegoaldeko Gobernuko Kirol...
Read MoreTestosteronadun pilotak frontoietan
Pilotari profesionalek aukeratutako materiala “pelotas de hombres, de mucho poder” direla idatzi du DVko kazetariak, eta testosteronadun pilotak irudikatu ditut, barrabilak zintzilik dituzten pilotak. Egiatan, 106 gramoko pilotez ari da, pisutsuak eta gogorrak, baina gizontasun kontua bada, zergatik ez jokatu harri koskorrekin? Bai jauna, eta takorik eta antzeko maritxukeriarik gabe, benetako gizonen moduan! Eta aizu, pilota pisutsuak eta boteretsuak baldin badira gizonentzako pilotak,...
Read MorePiercingak, bizar luzea, orraztu gabeko ilea… debekatu dituzte TVEn
TVEren zuzendaritzatik eskutitza bidali dute ordezkaritza guztietara: “Ikusten dugu albistegietan zuzenean sartzen diren hainbat berri-emailek ez dutela euren irudia zaintzen”, diote, eta “sinesgarritasuna” argudio hartuta, honakoak debekatu dituzte: “Kamisetak, piercingak ezpainetan edo sudurrean, bizar luzeegiak edo zaindu gabeak, orraztu gabeko ilea, forma edo kolore deigarriak dituzten jantziak”, ulertzen dutelako horiek ez datozela bat “gure audientziak merezi duen...
Read MoreIrakaskuntza, zirko mediatiko bihurtua
“Metodo berritzaileak darabiltzaten irakasleak” bilatzen ari da TVE kate espainiarra, prestatzen ari den azken reality show-arentzat. 40 irakaslek hartuko dute parte, eta 6-12 urte arteko haurrak arduratuko dira profesional horien jarduna baloratzeaz. Ustezko berrikuntza metodologikoa ikuskizun ponposo bilakatu nahi dute, eta bitartean, benetako berrikuntza metodologikoak itotzen dituzten hezkuntza politikak dira nagusi. Ikasgeletan ahalegin berezia egiten duten irakasleak elkarrizketatzea?...
Read MoreEz ukitu nire pekak!
Emma Watson aktore ilegorriari aurpegiko pekak ezabatu dizkiote krema iragarki batean eta polemika piztu da sarean. Gogora ekarri dit haurra nintzela ekitaldi familiar batean amaren lehengusu bat gerturatu zitzaidanekoa: etxean krema oso on bat zuela eta utziko zidala bota zidan bat-batean, pekak disimulatzeko primerakoa. Ordura arte ez zitzaidan burutik pasa ere egin pekak zerbait txarra, itsusia edo disimulatu beharrekoa izan zitezkeenik. Azaleko tolesdurarik eta oreztarik gabeko Emma Watson...
Read MoreGizonentzako aldizkarietako titularrak emakumeentzako aldizkarien gisakoak balira?
“Seat baten motorra konpondu bitartean sexy mantentzea posible da”; “Pitopausia, mitoa ala errealitatea?”; “Random aktoreak bere bizitzako paperari egin beharko dio aurre: aitatasuna”… Titular faltsuz jantzita ageri da gizonentzako aldizkaria, emakumeentzako aldizkarietan zabaltzen diren mezuak imitatuz. Umore ukituz, emakumeei zuzendutako agerkariek etengabe zein balio igortzen dituzten irudikatu nahi izan dute Beatriz Serranok eta Marcos Chamizok. Hona...
Read MoreTelesailetan gizona ere biluztu dadila eta orgasmo unean enfoka dezatela
Game of Thrones telesail famatuko aktore emakumeen aspaldiko kexa da: eszena asko eta askotan biluztu behar dutela emakumezkoek, gizonezkoek aldiz apenas. Berriki, telesaileko aktore gizon batek ere, Jack Gleeson-ek (Kevin Bacon eta beste hainbatek bezala), biluzietan oreka handiagoa aldarrikatu du, telebistan nahiz zineman. Ildo berean, The Affair telesailean sexu eszenek duten tratamendu matxista gogor kritikatu du bertako protagonista Ruth Wilson-ek: “Eszena hauetan emakumea...
Read More“Tú al norte y yo al sur” eta identitatea folklorismo hutsera murrizteko joera
Tú al norte y yo al sur realitya estreinatzear du ETB2k. Lehiakideek “integratzeko duten gaitasuna” neurtzea omen du helburu, “andaluziarrik euskaldunena eta euskaldunik andaluziarrena” aurkitzeko. Zer esan nahi ote du telebista publikoarentzat, baina, “andaluziarrik euskaldunena” izateak? Euskalduna izateak? Saioak erreferentetzat duen 8 apellidos vascos fenomenoa ikusita (bigarren zatia prestatzen ari dira, baita Allí abajo telesailaren bigarren denboraldia ere), eta...
Read MoreLolo Rico ‘La Bola de Cristal’ telebista saio iraultzailearen sortzaileaz dokumentala
Umeak (orokorrean herritarrak) tentelak bailiran tratatzen dituzten telebista saioetatik aldendu eta ikusleari errespetuz hitz egin zion, duela 30 urte, La Bola de Cristal saio aurrerakoiak. Zorrotza, kritikoa, konprometitua eta hezitzailea, bestelako telebista posible zela frogatu zuen saioaren sortzaile eta zuzendari Lolo Ricok. Haurrentzako saioa izan arren, gazte eta helduei ere zuzendua zegoen TVEko programa: Espainiako Estatuko agintariekin itzulingururik gabe sartzen ziren edota Karl...
Read More
Iruzkin berriak