Haurrek (eta haurrei) beldurrezko istorioak irakurtzeko bost arrazoi
Umeak amesgaiztorik izan ez dezan banpiro eta zonbien ipuinak saihesten dituzu edota istorioak goxatzen dizkiozu? Ikerketa baten arabera, hala egiten du gurasoen heren batek, baina haurrak beldurrezko istorioak behar ditu eta bost argudio ekarri ditugu hori frogatzeko, Gau Beltzaren bezperetan. Beldurra izatea ikasgai bat da Pertsonaia ilunak dituzten istorioak, egoera zailak eta gordinak erakusten dituzten kontakizunak, baliagarriak dira umeentzat, laguntzen diotelako haurrari mundu errealari...
Read MoreEskolarik ez, liburutegi duinik gabe
Irakurtzen dutena ulertzeko zailtasunak dituzte gazteek, azken kanpo-proben arabera. Ezinbestean dator galdera: irakurtzeari eta irakurzaletasunari nahikoa garrantzi eta denbora ematen al diegu etxean eta eskolan? Eskoletako liburutegiek ba al dute izan behar luketen zentraltasuna? Liburu (interesgarri)z betetako apalak, ikasgelak eta liburutegiak al ditugu gure ikastetxeetan? PIRLS nazioarteko kanpo-probaren arabera, irakurtzen dutenaren ulermena okerrera egiten ari da azken urteotan, 10-11...
Read MoreHaur literaturan (ere), gainbabesa?
Idazleek Alean haur literaturaz egin duten erradiografia kritikoak gogoetarako ideia interesgarriak utzi dizkigu: 1) Umearen aisialdiaren “alde txepelena” ari omen da hartzen literatura. Balio subertsiboa desagertu da haur literaturatik eta horren atzean gehiegizko babesa dago. Baina beldurra edota gai deserosoak umeentzako kontakizunetatik baztertzea arazo larria da, ezer txarrik ez duen mundu gainbabestu hori irreala baita. 2) Helburu didaktiko bati erantzuten dion haur literatura da...
Read MoreHaurrei beldurrezko istoriorik kontatu nahi ez dieten gurasoak
Britainia Handiko ikerketa batek harritu nau: mila guraso ingururi galdetuta, herenak dio seme-alabei ipuinak kontatzerakoan pertsonaia maltzur edo beldurgarria duten istorioak saihesten dituztela. Aipatuenen zerrendan, Ozeko Aztia (sorginengatik), 101 dalmata (Cruella de Vil-engatik) edota Txanogorritxo (otsoagatik). Beste aukera, jatorrizko istorioen bertsio urardotu deskafeinatu eztituak dira, haurra babestearen ustetan. Urardotzen maisu dugu Disney (ez bakarra): filmean, printzearekin...
Read MoreHamar modu haurrak irakurtzeari gorroto har diezaion
Haur horrek zergatik ez duen irakurtzea maite? Beharbada ohikoa duzu Gianni Rodari pedagogo italiarrak zerrendatu zituen bederatzi (eta nik gaineratutako hamargarren) ekintza hauetakoren bat: – Irakurtzera behartzea. Garbien daukagun puntua da: behartu zerbait egitera… eta ziurrenik kontrako efektua lortuko duzu. Eta hala ere, zenbatetan errepikatzen dugun. – Aniztasun gutxi eskaintzea. Haurrek (eta helduek) oso gustu ezberdinak izan ditzakegu, gainera etapa ezberdinetatik...
Read MoreEskolaz eskola doan liburutegi ibiltaria
Ikastetxe guztiek ez dute nahikoa baliabide bertako liburutegia behar bezala hornitzeko, baina ikasturte honetan ere, eskolaz eskola joango da liburutegi ibiltaria: 130 liburutik gora biltzen dituen gurpildun kutxa handia, azken nobedadeak eta “euskal literaturako betiko liburu ezinbestekoak” hartuta, eta gutxienez hilabetez egongo da ikastetxe bakoitzean. Ez hori bakarrik. Galtzagorri elkartearen ekimenak irakurzaletasuna bultzatzeko dinamizazio saioak ere egiten ditu ikasleekin, eta...
Read MoreIndarkeria matxistatik askatzeko hamahiru narrazio
“Indarkeria matxista salatzeko pankartaren atzean jartzetik harago, alde tragikoan geratzetik harago, biolentzia matxistarik gabeko gizartea nola lortu hausnartzeko ariketa jendarteratu nahi genuen eta hala sortu zen Asun Casasola aktibistaren omenezko ipuin-lehiaketa”. Bi edizio eta 500 ipuin baino gehiagoren arteko aukeraketaren ostean, gogoetagai hori duten 13 ipuinez osaturiko liburua aurkeztu dute: Gogoratzen nauzuenetan. “Liburua gure aliatua izatea nahi dugu” “Sarritan...
Read MoreEgin kasu Mafaldari
50 urte bete dira aurten, Mafaldaren istorioek egunkaritik liburura salto egin zutela. Ingurua etengabe auzitan jartzen zuen neskato argentinarraren gogoeta zorrotzek zer pentsatua ematen dute oraindik. “Ez ote da izango, egungo bizitza modernoak gehiago duela modernotik bizitzatik baino?”. Esaldi filosofiko burutsuak utzi dizkigu Mafaldak. Ados, pesimista handia da, baina pesimista umoretsua, azkarra, garratza. Erdi mailako familiaren ajeez, lanaren esklabotzaz, kapitalismoaz, emakumeek...
Read MoreIrakurtzeko pasioa kutsatzea, irakasle onenaren meritua
“Nire ikasleek, 12-14 urte arteko gaztetxoek, 30 eta 100 liburu artean irakurtzen dituzte urtean. Haurrak berak liburuak eta gaiak aukeratzea da sekretua”, dio Nancie Atwell irakasleak. Munduko irakasle onenaren Global Teacher Prize saria lortu du Atwell-ek. Irakurketa eta idazketa lantzeko Center for Teaching and Learning ikastetxe estatubatuarrean egiten du lan. “Ikasleek liburuak irensten dituzte, ikastetxeko liburutegia idazle serioen istorio interesgarriz beteta dagoelako, eskolan...
Read MoreEmakume gutxi eta gaizki irudikatuak zineman
Kazetariok ez omen diegu emakumezko autoreei galdetu behar ea zergatik egiten dituzten emakumeak protagonista dituzten obrak, gizonezkoei ez diegulako galdetzen zergatik duten gizona protagonista euren lanetan. Baina badirudi, hainbat gairi emakumezkoek heltzen ez badiete, ez dituela inork plazaratuko. 2009ko apirilean aurkezturiko Cine y género en España. Una investigación empírica (Zinema eta generoa Espainian. Ikerketa enpirikoa) liburuaren arabera, 2000. urtetik 2006ra Espainiako...
Read More
Iruzkin berriak