Musika ikasgaia, zaharkitua? Inola ere ez!
Musikako irakasleei formakuntza eta motibazioa falta zaiela eta irakasle hauek teknologia berriak gutxiesten dituztelako ikasgaia zaharkituta geratu dela kaleratu du El País-ek, eta haserre erantzun du Musika irakasle batek: topikoak gezurtatuz, errealitatea oso bestelakoa dela azaldu du. Ikerketa bat aipatzen du El Paíseko artikuluak, baina ikerketa desitxuratu eta interpretazio askea eskaini du egunkariak. Erantzun dion Musikako irakaslearen hitzetan, ez da egia teknologia berriak...
Read More“Margolaria”. Bidaia musikala sormenaren ertzetara
Mikel Urdangarin musikaria da protagonista eta aitzakia, sormenaz eta artistaz –eta artistaren atzealdeaz– gogoetatzeko. Bidaia patxadatsua da Margolaria, bidaia musikala, Urdangarinen erritmo eta akordeetara natural egokitzen dena. Musika pasio, ogibide eta bizimodu. Hala sentitzen du Urdangarinek, hala kontatu digu Oier Aranzabal zuzendariak. Kantautorearen itzala baita kamera, eta plano hurbilekin jolastuz, Urdangarinen bakardade uneetara, oholtza aurreko/gaineko/ondorengo sentsazio,...
Read MoreAbesti arrakastatsua jotzeari utzi diote kontzertuetan, indarkeria matxista sustatzen duelako
Kontzertuetan publikoak La ingrata abestia jotzeko eskatzen dieten arren, duela hilabete batzuetatik euren kantu arrakastatsuenetakoa jotzeari uko egin diote Café Tacvba talde mexikarreko kideek, abestiak sustatzen duen indarkeria matxistaren aurkako kontzientzia garatu dutelako urteotan: “Askok esango dute kantu bat baino ez dela, baina kantuak kultura dira eta kultura horren eraginez jende batek sentitzen du beste norbaiti erasotzeko baimena duela”. “Balazo pare bat oparitu beharko...
Read MoreMatxitoei hortzak erakusten dizkieten ikasleen rapa
“Aske maite nazazu” (“Estima’m lliure”) da rap abestiaren izena, 16 ikasle valentziarrek idatzi eta kantatu dute eta bideoa interneten arrakastatsu zabaltzeaz gain, genero indarkeriaren aurkako lehiaketa bat irabazi du. Mezu zuzena eta indartsua du rapak (ikusi artikulu bukaeran abestia euskaratua eta bideoa). Bazterketa arriskuan dauden gazteentzako Sura elkartekoak eta Lluis Vives ikastetxekoak dira ikasleak, eta Los chikos del Maíz musika taldeko Toni Mejías abeslaria izan dute...
Read MoreBlues maitale baten apustua
Izan badira interes ekonomiko eta turistikoak atzean izan gabe jaiotako jaialdiak, makrokontzertuen kulturatik aldendu eta gustuko musika eta maila handiko musikariak eskaintzea helburu duten jaialdiak. Hein batean, abiapuntu horri eusten dio oraindik ere Hondarribiko Bluesaldiak, eta hori du balio handiena. Nazkatuta zegoen Carlos Malles hondarribiarra, hain gogoko duen musika zuzenean entzuteko urrutira joan beharraz nazkatuta, eta talde horiek herrira ekartzea erabaki zuen. Udalaren...
Read MoreTransgresio musikala
“Herrialde arabiarretako emakume musikari askoren janzkera jada transgresio bat da, baita oholtza gainera atera eta kantatzeko duten jarrera. Tunisian musikariek oso modu metaforikoan erabiltzen dituzte hitzak, zentsurari aurre egiteko; Marokon debekatua dago Sahara hitza erabiltzea…” azaldu dit Fermin Muguruzak, elkarrizketa batean. Transgresio hitzak arau-urratze esan nahi duela diote hiztegiek, probokazio eta aldarrikapen konnotazio argia ere badu, eta musika aliatu bikaina da...
Read More
Iruzkin berriak