Haurren oporretan, kontziliazioa buruhauste
Hiru seme-alabak udaleku irekietara eramatea garestiegi ateratzen zaio Alaitzi, eta lanean eszedentzia eskatu du udan. Zaintzailea, udaleku publiko eta pribatuak, amona-aitonak, lanaldi murriztuak… ere aukera dira batzuentzat, baina askok ezin du horietara jo, zaintza eta kontziliazioa erdigunean jartzen ez dituen sistema honetan. Udak izan behar luke ikasturteko estresa alboratu eta deskantsurako garaia, aisialdiaz, gure buruaz eta ingurukoez gozatzeko sasoia, harremanak sendotzeko eta...
Read MoreHaurrak etxean, gurasoak lanera
Umeak positibo eman du edo kontaktu zuzena da, etxean geratu behar du konfinatuta. Bere gurasoak txertatuta daude eta negatibo dira, lanera joan behar dute –nahiz eta seme-alabaren kontaktu zuzen diren, ezinbestean–, “bizitza normala” egiteko esango baitie osasun arduradunak, zaintza eta ardura kontuan hartzen ez dituen neurri aldrebesa tarteko. Hori eta antzeko kasuak bizitzen ari dira egunotan etxe askotan, zer egin eta nola jokatu ez dakitela. Covida duen seme-alaba eta kontaktu...
Read MoreNondik hasi eskola birpentsatzen?
Hezkuntza komunitateak online i(ra)kaskuntzan murgildu behar izan duelarik, agerian geratu da zer botatzen dugun faltan aurrez aurreko eskoletatik eta zer igaro den bigarren mailako izatera. Izan daitezela faltan bota ditugun horiek hemendik aurrera nahi dugun eskolaren lehentasun. Faltan bota ditugu, adibidez, harremanak: eskola ere badelako lezio eta lezio artean dagoen bizitza hori guztia, ikastetxean sortzen den ekosistema berezia. Ikaskideak, lagunak, lagun ez ditugunak, kitzikatzen...
Read More16 asteko aitatasun baimena: eskubide… eta betebehar
Aita izatear da eta zortekoa dela esan diot, 16 asteko aitatasun baimena izango du EAEn. Erantzun dit baimenak iraun bitartean ordu batzuk sartzeko eskatu diotela enpresan, 16 aste asko omen direlako, negoziatu behar duela. Zentzuzkoa deritzo berak. “Eskaintza ona egin didate”. Bigarren batek kontatu dit juxtu fabrikan lan asko izango duten boladan etorriko dela haurra; “16 aste, ufa…”. Eta hirugarren batek, enpresan muturra okertu dutela 16 aste hartzeko asmoa agertu duenean....
Read MoreDenbora gehiago pasatzen dugu familian… baina mugikorrari begira
Denbora gehiago elkarrekin, elkarri jaramonik egin gabe. Horrela laburbildu daiteke Britainia Handian berriki kaleratu duten ikerketa baten emaitza: etxean gurasoekin lehen baino denbora gehiago pasatzen dute seme-alabek, baina nor bere munduan, mugikorrari so. 2000. urtean lehenengo, 2015. urtean gero, 8 eta 16 urteko gazteek gurasoekin igarotzen zuten denbora neurtu dute. Antza, seme-alabek lehen baino denbora gutxiago ematen dute kanpoan, gurasoengandik urrun, eta gehiago etxe barruan...
Read MoreMila ez da bakarrik sentitzen eta Mohacinek badu non lo egin
Migratzaile askoren patua iritsi zitzaion Mohacini iaz: 18 urte bete zituenean, adin txikikoen zentroa utzi behar izan zuen, kale gorrira kondenatu zuten. Zorionez, 71 urte dituen Milagros Martinez bilbotarrak bere etxean hartu eta elkarrekin bizi dira orain. “Bakarrik bizi nintzen eta Mohacinekin lagunduta eta gustura sentitzen naiz, bakean. Nire adineko jende asko bakardadeaz kexatzen da; bada, horrelako pertsona bat hartzeak bizitza erdia salba diezazuke, eta gainera premia duen pertsona...
Read More“Ipurdiak garbitzeaz harro nago”
“Gaur berriz entzun dut ‘lan egin, baita ipurdiak garbitzen ere’, eta ez da ez lehenengo ez zortzigarren aldia entzuten dudana. Eta nire lana aldarrikatzeko beharra sentitu dut, nire lanaz harro nagoela oihukatzeko beharra. Bai, jaun-andreok, ipurdiak garbitzeaz harro, azkazalak mozteaz, buruak garbitzeaz, janzteaz, dutxatzeaz, elikatzeaz eta pertsonak zaintzeaz, bai bai PERTSONAK, euren kabuz moldatu ezin daitezkeenak. Baina laburbildu dezagun ‘ipurdiak garbitu’ horretan”. Rebeca...
Read More
Iruzkin berriak