Pinochet ez da Darth Vader
Baina gazte txiletarrek, Augusto Pinochet militarraren irudia telebistan edo zineman ikusterakoan, barre egiten dutela esan du Pablo Larrain zuzendariak: “Ez dute gaizkile erreal gisa ikusten, baizik eta komikietatik ateratako pertsonaia kasik barregarri gisa, Gargamel edo Darth Vader bailitzan. Arrotza zaie, oso urruneko norbait”. Bada, hezur-haragizko diktadore ankerra izan zela gogoratuz, pelikula arras gomendagarria egin du zinemagile txiletarrak: No. Zehazki, diktaduraren azken...
Read MoreErrelatoak
Pinocheti bi film eskaini dizkio aurten Donostiako Zinemaldiak, eta Zuzendari Berriak saileko sari nagusia lortu du horietako batek, Fernando Guzzoni txiletarraren Carne de Perro lanak. Diktadura garaian torturatzaile izan zen protagonista, eta horrek sortzen dion oinazearekin bizi behar du orain. Txileko garai ilunetara gerturatu den beste pelikulak, kritikarien txaloak jaso dituen Pablo Larrainen No biribilak, diktaduraren azken hilabeteak berreskuratu ditu, modu oso originalean....
Read MoreMan Rayren espiritu berpiztua
Bihurgunez eta ezustekoz jositako bidaldi magikoan, bidean topatutako altxorrei lupa jarri eta istorio txikienetan edertasuna eta handitasuna bilatzen dakien dokumentala da Emak Bakia Baita. Man Ray artista dadaistak Emak Bakia 16 minutuko zinepoema egin zuen 1926an, lan esperimental eta berritzailea. Miarritze inguruko etxe batean errodatu zuen, diotenez Emak Bakia izeneko etxe batean. Arrasto horren atzetik, eraikinaren bila abiatuko da Oskar Alegria iruindarra. Helburua baino, aitzakia da...
Read MoreNerabe frustratuak ez du hazi nahi
Haurtzarotik heldutasunerako bidaia konplexua makina bat aldiz irudikatu du zinemak, eta estereotipoekin jokatuz egin du maiz: institutua oihana bailitzan telesail estatubatuarrek –eta ez estatubatuarrek– deskribaturiko nerabe hormonatu eta burugabeetara ohituta gaude, baita munduarekin haserre dauden errebelde inkonformistetara, beren lekua aurkitzen ez duten gazteetara… Marçal Forés katalanak ere sasoi korapilatsu horri heldu dio Animals filmean, eta topiko indie eta alternatiboetatik...
Read MoreHavana Club
Ron marka famatuak ematen dio hasiera 7 días en La Habana filmari. Azken finean, babesle nagusia da Havana Club, pelikularen 3 milioi euroko aurrekontutik 1 jarri du edari ezagunak. Beharbada arrazoi horregatik parranda, emakumeak eta alkohola dira filmeko osagai nagusiak. Beharbada Parisko M&C Staatchi GAD publizitate agentziak bultzatutako proiektua delako dirudi pelikulak turisten ikuspegitik errodatutako iragarkia. Eta beharbada Habanari buruzko zazpi istorio kontatu dizkiguten zazpi...
Read MoreOmenaldia agoteen lurraldeari
Buztana dute, Deabruaren gisan. Agoteek gaixotasuna eta hondamendia dakarte eta horregatik baztertzen ditu Baztango herriak Bozate auzora. XVII. mendean girotutako trama du ardatz Baztan filmak, baina aitzakia baino ez da; egiaz, bailara bera da pelikulako protagonista, Baztango egungo erretratua, haren historia eta Julio Medemen Behiak filma uztartuz. Metazinemarekin jolasean dihardu Iñaki Elizalde zuzendariak film osoan zehar. Iraganeko eta egungo Baztan tartekatzen zaizkigu, aktore berek...
Read MoreZein ari zaio zeini gezurretan?
Gezurra gezurraren atzetik. Eskrupulu gutxiko gizona da Frédéric Bourdin, eta hasieratik argi uzten du The Imposter (Iruzurtia) dokumentalak. Harrigarria da zein natural kontatzen duen nola lapurtu zion nortasuna Nicholas-i, lau urte lehenago Texasen (AEB) desagertutako gazteari. Nicholasek baino hamar urte gehiago zituen Frédéric-ek; Nicholas ilehoria zen eta Frédéric beltzarana; urdinak zituen begiak Nicholasek, marroiak Frédéricek… eta hala ere, familiak besoak zabal hartu zuen...
Read MoreBatzuetan beranduegi da barkamena eskatzeko
Bizikidetza eta elkarbizitza. Mina gainditu, aurkaria izandakoa barkatu eta aurrera egin. Zeinen erraza dirudien teorian; gertukoa eta ezaguna zaigu gaia, gainera. Baina errealitatea inoiz ez da arrosa kolorekoa, eta horregatik, erdipurdiko terapeutak Meyyar Al Roumiri esaten dionean aurrera egin behar duela, desagertua duen semeak utzitako mina albo batera utzi eta bere burua onartu behar duela, altxatu eta joan egingo da Al Roumi. Sakonak dira Libanoko gerra zibilak eragindako zauriak, eta...
Read More
Iruzkin berriak