Banketea
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten aisa gaindituko dituela dirudi. BBVAk 7.403 milioi euro eskuratu ditu aurtengo 2024ko lehen hiru hiruhilekoetan, eta beraz, honek ere izango du txanpan botilak irekitzeko motiborik urte amaieran. Energia konpainia eta...
Read MoreMenditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?
XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean ezkutatzen zen ekonomia eta funtzio sozial garrantzitsua. Ansóko Torreta edo dorre zaharrean paratu dute erakusketa abuztuan zehar –lehenago Jacan, Huescan, Madrilen eta Zaragozan ere izan da–, Elena Gusano Galindok...
Read MoreAmazonen opari bat
Amazonek, Jeff Bezos magnatearen konpainia estatubatuar erraldoiak, dirutza gastatuko du Aragoin dituen hiru datu-zentroak handitzeko. Bere filial Amazon Web Servicesek (AWS) 15.700 milioi euro jarriko ditu Huescan eta Zaragozan, Pirinioetatik datorren Gállego ibaiaren inguruan dituen “laino” edo cloud azpiegituren tamaina sei aldiz biderkatzeko. Munduko gune handienetako bat sortuko dute Erriberatik apenas ehun kilometrora. Internet bidezko denda global hegemonikoaren txanponaren beste...
Read MoreOnddo bizi garela
Urriaren 25ean eta abenduaren 19an 150.000 langile publiko grebara deitu dituzte LAB, ELA, CCOO, Steilas, Satse eta ESK sindikatuek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Ez dira greba bakarrak izango: EHUko irakasle eta ikertzaileak urriaren 11n; Hezkuntza Bereziko irakasleak, sukaldariak eta garbitzaileak urriaren 24an… Eta azaroaren 30ean zaintza publiko-komunitarioaren aldeko greba feminista orokorra Euskal Herri osoan. Udazken beroa dator. Deialdi horien aurrean Eusko Jaurlaritzako...
Read MoreEscriváren proposamena pentsioentzako: Europako funtsen tranpan harrapatuta
Espainiako Gizarte Segurantzako ministro José Luis Escrivák pentsio publikoen sistema berriz aldatzeko proposamena egin du: pentsioak kalkulatzeko epea kotizaturiko azken 25 urteak izan beharrean, azken 30ak izatea nahi du, baina horietatik 28 aukeratu ahal izan lituzke langileak, bi urte “okerrenak” kanpoan utzita. Gainera, soldata handienen kotizazio oinarria zabaltzea ere proposatu du. Escrivaren arabera, urteak aukeratu ahal izateak mesede egiten die lan ibilbidean “hutsuneak”...
Read MoreBasotik: makroproiektu berria Gipuzkoan, berdez mozorrotua
Basotik fundazioa aurkeztu du duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde horretako baso pribatuen kudeaketa “aurreratua” egiteko asmoarekin. Markel Olano ahaldun nagusiaren esanetan “kudeaketa jasangarria egin eta jauzi kualitatibo bat eman” nahi da sektorean. Datuak ez dira nolanahikoak: 2 milioi euro inbertituko ditu diputazioak hasieran, eta hurrengo bost urtetan beste 8 milioi euro; aurreikusi dute 40.000 hektarea kudeatuko dituztela, gehienak 9.500 baso-jabe txikirenak,...
Read MoreDonostiako burges “modernoek” nola egin zuten dirua?
Koldo Mitxelena Kulturunean erakusketa zabal bat dago ikusgai Donostiako familia entzutetsuenetako bateko kideek ateratako argazkiekin: Aurrera eginez deitu diote. José Brunet Berminghamek XIX. mendearen azken herenean ateratako dozenaka argazkiz dago osatuta eta benetako altxorra dira hiriak izandako “hirigintza-eraldaketa handiena” ikusteko. Garai haietan egin ziren azpiegitura obrez gain, donostiar burgesen bizimodua islatzen duten argazkiak ere badaude, Bruneten birbiloba batek, egun...
Read MoreMaiatzak 1: prekarietatearen eta langileen pobretzearen aurrean, zein da alternatiba?
Milaka lagun bilduko dituzte igande honetan kalean sindikatuek, Maiatzaren Lehenarekin batera. Bi urteko pandemiaren ondoren, termometro bat ere bada hori, langile borroka nola dagoen neurtzeko. ELAk prekarietatearen aurkako aldarria eramango du karriketara, zifra gordin batekin: 541.600 lanpostu prekario daude gaur egun. LABek zaintza lanak, ondasunak eta enplegua banatzean egin du azpimarra, eta herri ugaritan mobilizazioak iragarri ditu horretarako. Ipar Euskal Herrian, berriz, mobilizazio...
Read MoreLaino beltzen arteko eguzki printzak
Argia Sariak banatzeko unea oso berezia da etxe honetan lan egiten dugun guztiontzat. Aurten, berriz ere ekitaldi jendetsurik gabe egin behar izan dugu, sarien funtzio nagusietako bat dena ase ezinda: euskal kulturgintzarentzat eta gizarte eragileentzat bilgune izatea. Baina, sari bakoitza iragartzeko bideoak egunez egun zabaldu ahala jasotako erantzunak, zoriontzeak eta eskerrak emateko mezuek indarra eman digute aurrera jarraitzeko; begien bistan ikusten diren laino beltzak igarotzeko...
Read MoreZergatik egin du porrot greba orokorraren aukerak?
Euskal Herrian greba orokor bat antolatzeko aukera mahai gainean izan da behin eta berriz azken hilabeteotan sindikatuen artean. LABek mahairatu zuen lehen aldiz Maiatzaren Leheneko ekitaldietan halako mobilizazio bat egiteko beharra, eta ELAk ez zuen ezezkorik esan. Arrazoiak soberan daude bi euskal sindikatu nagusientzat: pandemiaren ondorioz hartutako neurri ekonomiko eta sozialei buelta emateko premia, zerbitzu publikoak indartzea, Espainiako lan eta pentsio erreformen torlojua askatzeko...
Read More
Iruzkin berriak