NBEk errieta egin dio Espainiari gerra zibileko desagertuak ahaztu nahi dituelako
Abuztuaren 30arekin munduko hainbat txokotan Desagertuen Nazioarteko Eguna gogoratuko den honetan, Nazio Batuen errelatoreak, Pablo de Greiffek, txosten oso gogorra (pdf) argitaratu du Espainiako Gobernuaren kontra, gerra zibileko eta frankismoko krimenak ikertu nahiz erreparatzeko ezer gutxi egiten duelako. De Greiff Espainiako Estatuko eta erkidegoetako ordezkari ugarirekin bildu zen joan den martxoan: ministroak, idazkariak, botere judizialeko goi karguak, zuzendariak… Esaterako,...
Read MoreLumentzako labarren sekretu guztiak
Zergatik arkeologoak orain arte ez dira ohartu bi bisonte erraldoi begira zituztela? Lekeitioko kobazuloaren labarretan aurkituko margolanen xehetasun eta irudi gehiago dakarzkigu hona. Kobie paleoantropologia aldizkarian argitaratu dituzte Diego Garate Maidagan, Joseba Rios Garaizar eta Aitor Ruiz Redondo arkeologoek euren aurkikuntzaren emaitzak. Kobazuloan sartu eta berehala sala nagusia dago, hortxe egin zituen Barandiaranek indusketa gehienak 1921ean. Baina aurreraxeago, pasabide estu...
Read MoreHistoria ezagutu, interpretatu eta erreparatu egin behar da, Azkuna jauna
Iñaki Azkuna Bilboko alkateak ez du udaletxean dauden alkate frankisten koadro bat bera ere kenduko. “Historia errespetatu egin behar da, molestatu arren”, esan du. Espainian eskuinak Francoren diktadurarekin erabili duen argudio bera da: gertatu zena gertatu zen eta bakean utzi behar da. Bilduk ez diola leziorik emango, berak porrazoak eta komisaria ere ezagutu dituela… Halaxe defenditu da jeltzalea. Udaletxean garai guztietako alkateen koadroak daudela dio eta epaile baten aginduz...
Read More“Atención atención Martín Villa es un….
…cabrón”. Halaxe kantatzen genuen, txikiak ginela, Extremadurara gurasoekin joaten ginenean. Isiltzeko esaten ziguten azkar demonio, hura ez zen Euskadi. Rodolfo Martín Villa, besteak beste 1976etik 1979ra Gobernazio ministro izandakoa. Nork esango lioke urte haietan egindakoagatik gaur azalpenak eman beharko zituenik? “Bekatu ugari egotzi ahal zaizkit, batzuk mortalak. (…) Baina lasai nago, ez dit lorik kendu minutu bakar batez ere”, adierazi du Catalunya Radion frankista...
Read MoreHernani, pueblo de la tradición de España
Egun tristea dut gaurkoa. 34 urte bete ditut, eta lehen aldiz ikusiko dut gure herriko udaletxean piper-potoa jarrita. Carlos Urquijo Espainiako Gobernuko delegatuak honako oharra kaleratzea besterik ez da falta: “El siglo de las melancolías sin recato esparció por el mundo el nombre de Hernani. Hoy, nuestra santa rebeldía, victoriosa al fin, rescata la eufonía del nombre, Hernani: pueblo de la tradición de España”. Dena den, okerrago izan zitekeela aitortzen dut....
Read MorePerezaguako komunistak
Zigoitiko Etxaguen herrixkako elizaren ondoan, errepide batek erdi estalita, 1936ko hobi bat azaleratu du Aranzadik, Euskal Herrian orain arte berreskuratu den handienetakoa da. Facundo Perezagua batailoi komunistako kideak omen dira. 2010ean Abantoko Enarak dantza taldeak ikuskizun berezia sortu zuen gerran ibilitako batailoi errepublikarren omenez. Goiko bideoan zati esanguratsuenak ikus daitezke. Besteak beste, Facundo Perezuaga batailoiak Legutioko eta Asturiasko borrokaldietan izandako...
Read MoreBoterea salbu, dena da ilusio
Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Josep Fontanarekin izandako elkarrizketan. Minutu dezente generaman boterea eskuratzeko moduez hitz egiten, marxismoaren eta anarkismoaren praxiez, goitik edo behetik sortutako eraldaketa sozialaz… Eta azaldu zigun Perun izan zenean –Sendero Luminosoren garai gogorrenetan– estribillo iraultzaile horixe kantatzen zutela Limako presoek Warszawiankaren doinupean: “Nahi duzuen usaina izan dezake horrek, baina hausnarketarako balio du: oso zaila da...
Read MoreFontanaren klase magistrala
Fakultateko gelako aulkira itzularazi digu hiru orduz. Gure jakin mina asetzen saiatu da pazientzia osoz, zalantzak argitzen, akatsak zuzentzen… Pompeu Fabrako ikasleekin egiten duen moduan. Vamos a ver batekin hasi du klase magistrala egonarriz. 172. Larrun aldizkaria izan da Josep Fontanarekin (Bartzelona, 1931) izandako elkarrizketaren emaitza. Josep Fontana historialaria da, analista, ekonomian jantzia, irakaslea, editorea… Bere pentsaeraz gehiago jakin nahi duenak ikus dezake,...
Read MoreAberria eta askatasuna
Euskaldunek Kubako independentzia gerretan izandako jokaeraz liburua argitaratu du Txalapartak: Patria y libertad. Los vascos y las guerras de independencia de Cuba (1868-1898). Benetan gomendagarria. Irakurlea segituan konturatuko da euskaldunak mundutarrak garela. Liburua hezurmamitzen duen aferatako bat esklabotza da. Ezin bestela izan XIX. mendeko Kubaz aritzean. Eta esklabotzaz aritzean, ezin Julian Zulueta (1814-1878) aipatu gabe utzi, “Ameriketako azken negrero handia”, Hugh...
Read More1936ko fusilatzeen froga grafikoa
Ez da Robert Caparen foto ezezagun bat, ezta Ferroleko artxibo militarrean gordeta zegoen dokumentu ezkutua ere. Baina askorentzat esanahi handia izango du. 1954an aireplanotik ateratako irudi honetan orban zuri lotsagarria ageri da Hernaniko hilerriaren bazterrean. Sendatu gabeko zauria. 1936ko iraila eta azaroa artean hortxe ehortzi zituzten 200 lagun ingururen hilotzak, frankistek beruna eman ondoren. Hura bizi izan zutenen memoria gero eta lausoago iristen zaigun honetan, gertaera haiek...
Read More
Iruzkin berriak