Mundu batean goaz baina krisi berean ez
Euskaldunek zenbat aldiz ez ote dute beren herria utzi behar izan kanpora lan egitera joateko? Ellis Island-eko euskal abizenez beteko artxiboak dira horren testigu. Gaur egun, berriz ere lana garesti dagoen honetan, ez dago datu zehatzik emigratzeko joera berpiztu ote den esateko, baina atzo gertaera bitxi baten lekuko izan nintzen kafetegi batean: Aldameneko mahaian bi gizon zeuden, eskuak onduta eta aurpegia zartatuta, lan gogorraren ajeak dudarik gabe. Haien ondoan emakume bat eta hainbat...
Read MoreEgiaren Batzordea
ELA sindikatua Oroimenaren Parkean izan zen ostiralean, Sartagudan. Sindikatuak azkeneko kongresuan erresoluzio bat onartu zuen memoria historikoaren alde lan egiteko –ELAko kideak, solidarioak, oso gaztigatuak izan ziren gerraosteko errepresioaren ondorioz– eta erabaki horren barruan sartzen da Sartagudako errekonozimendu ekitaldia. Ostiralean, besteak beste Egiaren Batzordea sortzeko eskatu zen, eskaera aski errepikatua memoria historikoaz arduratzen diren taldeengandik. Esaterako, joan...
Read MoreBainak baratzean
Modu asko dago biolentzia eta heriotza justifikatzeko. Modu horietako bat izan daiteke isiltasuna –elipsi krudela?–, pasibotasuna, utzikeria… edota, zergatik ez, justiziaren eta bizikidetzaren defentsa ultra. Egunkari bateko gaurko edizioko orriak errepasatuz honako notizia dakar hasieran: Terrorismoaren Biktimen Fundazioak dekalogo bat prestatu du, gaztetxoak “fanatismoan” erori –infektatu?– ez daitezen. Arartekoak ikasleen artean egindako ikerketaren ondoren dator dekalogoa;...
Read MoreIrebazi giñun ta irebazikou
Azken egunetan Baztan inguruan izan diren eraso faxistek harrituta utzi dute asko. Ez erasoek, baizik eta erasorako erabilitako hizkuntzak. Interneteko eta prentsako argazkietan justu antzean bereiz zitezkeen euskarazko hitzak. Atzo, Aingeru Epaltzak zuzeu.com-en idatzi zuen horretaz: “Irebazi giñun ta irebazikou” omen dio Artesiagan frankismoko esklaboen omenez jasotako monumentua zikintzen duen pinturak. Klase horretako euskal faxismora ez gaudela ohituak dio Epaltzak. Egia da, baina...
Read MoreGripea eta gizarte kontrolaren kontraesana
Gizarte kontrola, kontzeptu kontraesankorra da. Egin al da horren inguruko benetako eztabaidarik? David Zapiainek berriki argitaratu duen Gizarte kontrolaren aldaketak (Deustuko Unibertsitatea, 2009) lanean garbiro dio kontrol oldarkorraz gain –zigortzailea, alegia–, kontrol prebentiboa izan dela historian zehar. Esaterako, XVI. mendetik ospitaleak kontrol sozialerako mekanismo bilakatzen dira, kontrol prebentiboa, esan nahi da. Horrela, Aro Modernoko Gipuzkoan –probintzi horretan...
Read MoreEric Hobsbawm historialari ospetsua Bilbon izango da
Historialari marxisten artean bide luzea egin duen Eric Hobsbawm-ek (Egipto, 1917) hitzaldia emango du Bilboko Alhondigan datorren larunbatean, hilak 7. Hobsbawm erreferentzia nagusietako bat da munduko historialarien artean. Oso gazte sartu zen Britainia Handiko Alderdi Komunistan eta ideia horretan sakondu zuen beste historialari askoren artean. Iraultzaren garaia. 1789-1848 (1962) eta XX. mendeko historia (1994) dira bere liburu ezagunenetako batzuk. Komunismoaren alde egiteagatik kritika...
Read MoreKeinu bat, bihotzak hunkitzeko
Helena Tabernaren La buena nueva (Berri ona) pelikula asteburuan estreinatu da. Bere osaba Marino Ayerra apaizaren bizitzan oinarritutako filmak Elizaren eta frankismoaren arteko harremanaz hitz egiten du, baita Gerra Zibilean izandako errepresioaz ere. Ez dut uste, oro har, filmak urte haietako giro iluna erakusten jakin duenik. Eszenetan gehiegi erakusten da gutxi esateko; sotiltasuna falta da, eta aldi berean indarra. Baina balorazio horretan sartzea zinema kritikariei dagokie. Soilik esan...
Read MoreFusilatuen hobiak irekitzea denbora kontua da
Espainiako Entzutegi Nazionalak geldiarazi egin du gerrako hobietatik gorpuak ateratzeko Baltasar Garzonen agindua. Antza, Zigor Aretoko magistratuek ez dituzte indusketak presazkotzat ikusi eta itzul ezinezko kalteak eragin ditzaketela diote. ARGIAren aste honetako zenbakiak (2.159) artikulua dakar auzi honek sorturiko eztabaida analizatuz. Artikuluan esaten da fiskaltzaren eta Garzonen arteko borrokatik biktimen duintasuna kaltetua atera litekeela; eta badirudi horrela gertatu dela....
Read MoreZer da Joanes Etxeberri egitasmoa?
Euskaltzaindiak egunotan Iruñean egiten diharduen Pirinioetako Hizkuntzak biltzarrean euskararen historia aztertzeko egitasmo garrantzitsu eta anbizio handiko baten berri eman dute. Joanes Etxeberri egitasmoaren aurkezpena Joseba Intxausti historialariak, Mikel Zalbide soziolinguistak eta Nickolas Gardner administratzaileak egin zuten atzo. Askorentzat ezezaguna da egitasmo hori; alabaina, Euskera aldizkarian duela hilabete batzuk zenbait zantzu idatzi zituen Joseba Intxaustik. Funtsean...
Read More‘Basques in the West’ Kalifornian: Diasporaren mugak gaindituz
Kaliforniako Bakersfield-en historialari eta ikerlari ugari bilduko da AEBetako Mendebaldeko euskaldunez hitz egiteko, Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren V. edizioan. Estatu hartako unibertsitatean egingo dira Basques in the West izeneko jardunaldiak, bertako euskal etxeak, NABO federazioak, Euskosarek eta Kaliforniako Unibertsitateak antolatuta. Zer ekarpen egin diote euskaldunek Mendebaldeari? Galdera horri erantzuten saiatuko dira Kaliforniako mintegian eta horretarako alor ezberdineko...
Read More

Iruzkin berriak