Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Nafarroa 1515, bost mende erabaki gabe

2015-06-29  //  Historia  //  Iruzkin bat

nabarralde

Gaztelak Nafarroako erreinua militarki konkistatu ondoren, juridikoki anexionatu zuela 500 urte igaro dira. Urtero egiten den Noaingo martxan oso presente eduki zuten data hori. (gehiago…)

Euskal Herriko Koop57 eratuko dute larunbatean Ondarroan

2015-06-17  //  Ekonomia  //  Iruzkinik ez

Koop57

Erakunde berriak finantza tresna giltzarria izan nahi du kooperatiba sareetan, maileguak emateko eta jasotzeko garaian bestelako filosofia batean oinarrituta. (gehiago…)

Euskal Pirinioak: lurralde homogeneoa, baina errealitate ezberdinak

2015-06-10  //  Ekonomia, Gizartea  //  Iruzkinik ez

euskal_pirineoak_populazioa

Pirinio inguruko 155 udalerriren baldintza sozio-ekonomikoak aztertu ditu Kattalin Sainte-Marie soziologoak. Bi estaturen administraziopean bizitzeak diferentziak sortzen dituela ondorioztatu du. (gehiago…)

Tubos Reunidos AEBetako fracking industriaren bila

2015-06-08  //  Ekonomia, Ingurumena  //  Iruzkinik ez

8538221749_ffebbde0fa_z

Amurrion lantegi nagusia duen Tubos Reunidos (TR) altzairu enpresak Ameriketako lurretan jarri ditu begiak. Cinco Días ekonomia gehigarriaren arabera AEBetan lantegi bat ireki dezake, “gas ez konbentzionala” fracking teknikaren bidez lortzen dutenen industrian buru-belarri sartzeko. (gehiago…)

Heriotzaren triangelua: eskuin-muturraren atzaparkada Franco hil osteko urteetan

2015-06-05  //  Historia, Uncategorized  //  Iruzkinik ez

20150605_133901

1980an ultra-eskuindarrek zortzi lagun hil zituzten oso epe laburrean Hernani, Andoain, Urnieta eta Astigarraga inguruetan. Izualdi horren testigantzak eta gertaerak jaso dituzte Heriotzaren triangelua dokumentalean eta ekainaren 5ean izango da estreinaldia Hernaniko Gudarien Plazan (22:30).

Dokumentala Tira-Bira Produkzioak S.L.k ekoitzi du, Imanol Laburu Larzabal eta Jose Mari Salinas Solano izan dira egileak, eta Hernaniko Udalak diruz lagundu du.

Gorrotoaren bila

Talde parapolizialen eta “inkontrolatuen” ekintzen berri jadanik bazuten herritarrek 70eko hamarkadatik, Euskal Herri osoan barrena izaten ziren erasoak, hilketak eta bortxaketak.

Hala, 1980an Hernani inguruetan gertaturikoa, agian kate luze baten kate-begia besterik ez litzateke izango, hain epe laburrean hainbesteko hilketa eta atentatu pila izan ez balitz –”heriotzaren triangelua” izenez ezagun egin zen–, eta batez ere, herritarrengan halako samin eta erantzuna sortu izan ez balu.

Felipe Sagarna Zaparen hilketa izan liteke herri-erreakzio horren erakusgarri nagusienetako bat. 1980ko apirilaren 19an ezezagun batzuek hil zuten Hernanin oso ezaguna zen Zapa danbor-jolea. Goizeko ordu txikietan etxera sartzera zihoala bi tiro jaso zituen buruan. Hilketa horren ostean manifestazio eta hileta oso jendetsuak egin ziren herrian, greba orokorra hainbat egunez luzatu zen eta poliziarekin istilu larriak izan ziren.

20150605_134111

Sarrerako eta goiko irudietan Felipe Sagarna “Zapa”-ren hileta jendetsua (Argazkia: ARGIA)

Jose Ramon Ansa eta Xabier Ansa Andoainen, Tomas Alba Astigarragan edota Migel Mari Arbelaiz eta Luis Mari Elizondo Hernanin, izan ziren eskalada horren beste biktima batzuk. Zertarako aitatu pakearen itza / gorrotoaren billa baldin ba-dabiltza zioen Joxe Mari Arrietak ARGIAn publikatutako bertso batek, azken bien heriotza jakitean.

Sasoi hartan beste ekintza anonimo ugari ere izan zen: atentatuak udal ordezkarien kontra, gurpil zulaketak, lehergailuak saltokietan… Herritarren artean beldurra zabaldu zen eta Hernanin Udalak zaintza patruilak antolatu zituen autodefentsarako.

“Estrategi itsua”

Hilketa gehienak Batallón Vasco Españolek aldarrikatu zituen. Berdin jotzen zuten HBko zinegotzien kontra, nola euskaldun ijitoen kontra, Urnietan eraildako Joaquin Antimasmeren kasuan bezala.

1985ean Auzitegi Nazionalak bi lagun epaitu zituen hilketa horiengatik: Ignacio Iturbide Piti eta Ladislao Zabala. Urte batzuen ostean libre geratu ziren eta Iturbide duela ez asko hilda aurkitu zuten Bilboko toki menditsu batean. Iñaki Egañak obituario esanguratsua idatzi zuen bi ultra-eskuindarren biografiarekin.

Dokumentalaren egileek diotenez ultra-eskuindarrek “estrategia itsua” baliatu zuten eremu geografiko horretan, Espainiako aparatu polizialek lagunduta, bistan denez: atentatuen aurretik eta ostean guardia zibilen kontrolak izaten ziren, ezezagunek bala-zorroak jasotzen zituzten eta gertaerak argitzeko oztopo ugari jartzen zituzten.

'Punto y hora' aldizkariak 1980ko azaroan publikatu "heriotzaren triangelua" moduan ezagutzen zela Hernani, Urnieta eta Andoain ingurua.

‘Punto y hora’ aldizkariak 1980ko azaroan publikatu zuen “heriotzaren triangelua” moduan ezagutzen zela Hernani, Urnieta eta Andoain ingurua.

Egiaz, badaude zantzuak pentsatzeko errepresio krudel eta zabalago baten lehen entsegua izan zitekeela. Euskal Herrian bizi zen egoeraren aurrean –ETAren adar ezberdinen atentatuak, protestak kalean…–, Espainiako militarrak eta Adolfo Suarez presidentearen ingurukoak, Argentinako Videla diktadoreak erabilitako estrategia genozida eredutzat hartu zuten, duela gutxi argitaraturiko sekretupeko dokumentu batzuek erakusten dutenez.

Hernaniko Udalak ezinbestekotzat jo du Heriotzaren triangelua dokumentalaren moduko proiektuak laguntzea, gertaera haiek ahanzturan eror ez daitezen. Hala ere, Hernanin denek dakite Zaparen danborra ez dela sekula isilduko.

Luftwaffek 650 bonbardaketa egin zituen Euskal Herrian esperimentatzeko

2015-05-29  //  Historia  //  Iruzkinik ez

legion_condor

Xabier Irujo historialari eta gaian adituak egindako ikerketen arabera Mola jeneralak “egunero” agintzen zien naziei bonbak jaurtitzeko. Larunbatean hitzaldia emango du Lekeition, Kondor Legioak eragindako suntsipenari buruzko jardunaldietan. (gehiago…)

Amerindiarrak eta euskaldunak, burdinazko historia harrigarri bat

2015-05-14  //  Historia  //  Iruzkinik ez

aizkoraJauzarrea, euskal kultura eta zabalkunderako funtsak IV. Kongresua egingo du ostiralean, Irungo Ficoba aretoan. Egun osoan zehar bertako eta kanpoko ikerlariek hitz egingo dute oso gai ezberdinez, Historiaurreko hizkuntza eta populaziotik gaurko jendarteraino. Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak, esaterako, hitzaldia eskainiko du egungo mundu globalaz. (gehiago…)

Soluzio militarra giza trafikanteen kontra? Iraganeko lezioak

2015-05-13  //  Gizartea, Historia, Nazioartea  //  Iruzkinik ez

itsasoan

Europar Batasunak laguntza eskatu dio NBEko Segurtasun Batzordeari, Mediterraneoko etorkinen trafikoaren kontra egiteko. Trafikanteak dituzte orain jomugan. Baina iraganean europarrak izan dira giza trafikante handienak, eta euskaldunok ere badugu gure partea. (gehiago…)

Markel Olano: “Bidegin dirua zuzen erabili zela diot publikoki, baina hori zeinek erabaki behar du?”

2015-05-11  //  Azpiegiturak, Ekonomia, Politika  //  Iruzkinik ez

olanotarrakXabier Olanorekin (EH Bildu) izandako aurrez aurrekoan hautagai jeltzaleak adierazi du “agenda iluna” dagoela “EAJren irudia zikintzeko”. Mahai-ingurua gaur 21:00etan egongo da ikusgai ARGIAren webgunean. (gehiago…)

“Herri memoria josteko tresna homologatua sortu nahi dugu”

2015-05-07  //  Historia  //  Iruzkinik ez

aurkezpena
Jadanik sarean erabilgarri dago Euskal Memoria fundazioaren dokumentazio gunea. Oraingoz, gatazkaren eta errepresioaren ondorioz hildako 500 pertsonaren espedienteak daude kontsultagai. Memoria historikoa berreskuratzeko “tresna iraunkorra” dela esan digute. (gehiago…)

17 / 37«Aurrekoa101617181930Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA