Angelu itsua
Hasiera » Urko Apaolazaren bloga - Angelu itsua

Stanley, genozida baten konplizea gurean

2019-07-08  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

 

Esploratzaile mitikoa Araban izan zela 150 urteak ospatu dituzte egunotan Gasteizen eta Kanpezun. Kazetariak bertatik bertara ezagutu zuen Euskal Herria bidaia horretan, eta labanaz idatzita utzi zuen bere izena Gasteizko arbola batean. Belgikako Leopoldo II.a genozidaren zerbitzura Kongoko herritarrak odolusteko erabiliko zuen gero labana bera, “bide komertzial berriak” aurkitzeko aitzakian.

 

(gehiago…)

Ekonomia eraldatzailea, inteligentziaz muga zulatzen

2019-07-02  //  Ekonomia, Euskara, Gizartea  //  Iruzkinik ez

Lurralde izaera eta jendeen harremanak kontuan izango dituen ekonomia baten alde lanean diharduten eragile ugari dago gurean. Halaxe ikusi genuen Hendaian, Euskal Herriko Ekonomia Eraldatzailearen Lehen Topaketan. Bidasoako urak banatzen dituen lerro ikusezin hori zulatu eta denon ongizaterako pentsaturiko proiektu eta asmoak aurkeztu zituzten.

 

OlatuKoopek Hendaiako Herriko Etxeko enplegu zentroarekin eta Ipar Euskal Herriko hainbat eragile sozioekonomikorekin elkarlanean (Andere Nahia eta ALB), jardunaldia antolatu zuen ekainaren 21ean Hendaiako Autoportuaren salan.

Jadanik 40 enpresa komunitario baina gehiagok osatzen duten OlatuKoop sareak bost urte egin ditu aurten eta pauso bat gehiago eman nahi izan du topaketa honekin, “harreman horiek trinkotzen jarraitzeko”, Beñat Irasuegi sareko kideak Antxeta Irratian azaldu zuenez. Ez da kasualitatez egin lehen topaketa Hendaian: “Ekonomia eraldatzailea eraikitzeko marko geografikoa eta harremanen markoa Euskal Herria da guretzat”, zioen Irasuegik. (gehiago…)

1979ko Tuterako gertaerak: Espainiako Gobernuak “harreman estuagoa” eskatu zien AEBei tiro poligonoa erabiltzearen truke

2019-05-30  //  Energia, Gizartea, Historia, Nazioartea, Politika  //  Iruzkinik ez

 

Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter hartan, festa baketsu bat tragedia bihurtarazteko?

 

1979ko ekainaren 3an mugimendu antinuklearrak Tuteran antolaturiko jaialdian poliziak zentzurik gabeko oldarraldia hasi zuen festa giroan zegoen jendearen kontra –herri eragileek programa zabala antolatu dute gertatutakoa gogoratzeko–. Bardeako tiro eremura arratsaldez egitekoa zen ibilaldi baketsua ere bertan behera geratu zen, hain justu guardia zibil batek Gladys Del Estal ekintzaile donostiarra hil zuen ordu berean.

Berrogei urte geroago eskura dauzkagun informazioetatik –besteak beste AEBetako enbaxadatik Estatu Departamentura bidalitako mezu sekretuak– antzeman daiteke interes militarrek eta AEBrekiko harremanak zerikusia izan zutela jazarpen horrekin. (gehiago…)

EAJrentzat puntu lodiak, mapa huts batean

2019-05-27  //  Politika  //  Iruzkinik ez

Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan izan dira udal hauteskundeak eta mapari begira aldaketa gutxi nabaritzen da duela lau urtekoarekin konparatuz gero, egon badauden arren kolorez mutatu diren udalerri asko. Foru hauteskundeekin edo autonomikoekin sintonian dauden emaitzak dira: EH Bilduk eta alderdi sozialistak gora egin dute orokorrean, baina gorakada hori EAJren arrakasta itzelaren itzalean geratu da, eta Nafarroako kasuan Navarra Sumaren atzean. (gehiago…)

Burgoseko Prozesuaren jatorrira bidaia, 50 urteren ondoren

2019-04-25  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

Europako Mendien mazeletatik zintzilik dagoen Mogrovejo herrian, 1969ko apirilean ETAren buruzagitzaren kontra poliziak egindako sarekada mugarri izan zen talde armatuaren historian eta Francoren diktaduraren bilakaera politikoan: hemen hasi zen Burgoseko Prozesua.

Liébanako haran sakonean dago Mogrovejo. Gaur hara joaten denak, argazki turistikoentzako toki bat baizik ez du aurkituko, Morra de Lechugales eta Pico del Acero atzean dituela, azkeneko hau garai bateko meatzaritzaren lekuko. 2017an Kantabriako udalerri politena izendatua, kaleak txukun jarrita dauzka, eta informazio panelek dorre feudalaren edo auzo-eskola zaharraren berri ematen digute, baita paisaje alpino hauetan Heidi pelikula errodatu zutela gogorarazi ere.

Baina gertaera historiko garrantzitsu bat ahantzi dute gida turistikoetan. 1969ko apirilaren 11n ETAko lau buruzagi tirokatu eta atxilotu zituzten herri honetan, frankismoko salbuespen egoera basatienaren erdian.

(gehiago…)

Manuel Estomba parkea, falta (ez) zena

2019-03-26  //  Gizartea, Historia, Natura  //  Iruzkinik ez

Irunen Manuel Estomba apaizaren izena daraman parke bat dagoela ohartarazi zuen ARGIAk duela aste pare bat. Derioko seminarioan zuzendari espiritual zela, adingabeei sexu-abusuak egin zizkien, orriotan (2.635 zk.) argitara emandako lekukoen arabera. Bere bulegoan zakila aterarazi eta ukituak egiten zizkien ikasleei, “higiene genitala” aipatuz.

Estombak euskarazko hainbat liburu idatzi zituen eta euskal literatur aldizkarietan kolaboratu zuen. Gainera, Hego Amerikan misiolari ere ibili zen –ez dakigu bere kabuz joan zen edo bidali egin zuten Derioko gehiegikeriak estaltzeko–. Seguruenik curriculum hori kontuan edukita jarri zioten sorterrian bere izena parke bati 1985ean, baita Ekuadorreko Machala hirian kale bati ere. (gehiago…)

Mapa berri bat, herriak bizi daitezen

2019-02-01  //  Ekonomia  //  Iruzkinik ez

Legebiltzarrean udaletako ordezkari ugari ere izan zen, mapa berriak sortu duen ikusminaren erakusle (arg: Nafarroako Parlamentua)

Urtarrilaren 31n tokiko administrazioaren erreformarako lege proiektua onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. Gobernua sostengatzen duten lau alderdien babesa izan du proposamenak, baita Orain Bai taldeko lau parlamentariena ere –azken orduko azken minutuan–.

Oposizioak gogor kritikatu du legea, ez delako “eraginkorra” PSNren ustez, eta EH Bilduri botere munizipala ematea beste helbururik ez duelako UPNren ustez, “politika sektarioak” egiteko. Baina datu objektiboek bestela diote: 30 urte igaro dituzte Nafarroako udalerriek mapa honen zain; hiru urteko prozesu baten ondorioa da; eta prozesu horretan udalerrietako hautetsien %60k hartu du parte. (gehiago…)

Makalu puntan ikurrina jarri izana aldarrikatu zuen Xabier Errok gure orrietan

2019-01-07  //  Hedabideak, Historia, Kirola, Natura, Uncategorized, Zinema  //  Iruzkinik ez

Xabier Erro 1984ko argazkian eta Makalura egindako igoera berak marrazturik (Argia artxiboa)

ARGIAk 100 urte bete dituela eta, gure hemerotekatik berreskuratutako harribitxiak kontatzen aritu gara Euskadi Irratian Eguberritako asteotan. Atzera eta aurrera aritu gara bidaia kronologikoan eta azkeneko saioan mendiari heldu diogu. Izan ere, 2018ak albiste tristea utzi zuen mendizaleontzat: Xabier Erroren (Lesaka, 1946) heriotza.

 

https://blogak.argia.eus/urko-apaolaza/wp-content/uploads/sites/21/2019/01/20190103_20042518_0011708282_002_001_MZL_ARGIA_UR.mp3

(gehiago…)

Gure egiazko historia lehen aldiz kontatu zuen geografo antifaxista dekapitatua

2018-12-03  //  Uncategorized  //  Iruzkinik ez

Ikerlan sakona egin zuen Lefebvrek, ilustrazio eta taula ugariz osatua: Usurbilgo baserria, Bilboko portuko inportazioen grafikoa, Cenicero herriko dorretxea eta baserritarra laiaketan Lizarra inguruan.

Abenduaren 3an 75 urte bete dira naziek Théodore Lefebvre hil zutela. Apenas daukagu bere berririk Euskal Herrian, are gutxiago Bidasoaren mendebaldean. Baina XX. mende hasieran idatzitako Euskal Herriko historia lan garrantzitsuenaren egilea da, Pirinioetako bi aldeak osotasunean ikertzen lehena. Tamalez, heriotza horren urtemuga oharkabean pasako zaie unibertsitate zein kultur erakundeetan dabiltzan gehienei.

(gehiago…)

Tortura, ezkutuko krimena?

2018-11-06  //  Historia, Politika  //  Iruzkinik ez

ETB2k Torturas, el crimen mejor escondido dokumentala eman zuen igande gauez 360 grados saioan, eta askori oraindik hotzikara ez zaio gorputzetik joan han entzundakoengatik. Emankizunak momentu batzuetan hartzen duen estilo sentsazionalistaz edo dituen hutsune larriez –batez ere Ertzaintzak egindako torturez ari denean– hitz egin dezakegu. Baina torturaren drama islatzea lortu duela zalantzarik ez da. (gehiago…)

8 / 37«Aurrekoa789102030Hurrengoa»

Urko Apaolaza

Hernani, 1979. Historialaria eta Argian kazetari. Askotan, ispiluak islatzen ez duena ikusteko, zuzenean atzera begiratu behar duzu (gure Ford Fiesta zaharrari retro-bisorea hautsi zioten).

Azken bidalketak

  • Gutxieneko borondate politikoa
  • Esklabotzaren itzala, luxuzko hotelean
  • Zentsura vs. memoria
  • 1975eko borreroen izen guztiak (edo batzuk)
  • Memoriaren herbarioak

Iruzkin berriak

  • Juan M. Sansinenea(e)k “Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria” bidalketan
  • Nagore(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Alberto(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Josetxo(e)k Engainatu gaituzte bidalketan
  • Jotake(e)k Engainatu gaituzte bidalketan

Artxiboak

  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko apirila
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko abuztua
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko abuztua
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko abuztua
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko martxoa

Kategoriak

  • Antzerkia
  • Artea
  • Azpiegiturak
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Kirola
  • Kulturgintza
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Politika
  • Sailkatu gabea
  • Uncategorized
  • Zinema

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA