Zentsura vs. memoria
Bi egun baino ez ditu iraun zabalik LAB sindikatuaren historia barnebiltzen duen 1974tik etorkizunera, LAB zabaltzen erakusketak, Tuterako Rua zentro zibikoan. Erakusketa paratu dute Erriberan 40 urte egin dituela ospatzeko sindikatu abertzaleak antolatutako egitarau barruan. Alejandro Toquero UPNko alkateak berehala ixteko agindu du, ETAko presoei aipamena egiten dieten panelak daudela eta “terrorismoa goraipatu” dezaketen edukiak jasotzen dituela argudiatuta –bitartean, aste...
Read MoreSalvador Puig Antich, militantea
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria da Pirinioen ertz honetan ze oihartzun gutxi izan duen, behin halako dokumentuak igortzen hasita, paraje hauetan ere lan pixka bat izango bailuke ministroak. Mende erdia igaro da 1974ko martxoaren 2an Puig Antich hil zutela Bartzelonako...
Read More“Ez dadila entzun gehiago ‘askatuta’ hitz nazkagarria”
Larunbatean Hernaniko Udalak beharrezkoa den oroimen ekitaldia egingo du herriko hilerrian 1936an frankistek hildako 200 lagunak gogoratzeko. Baina zeintzuk izan ziren krimen horien arduradunak? Zeinek sustatu eta agindu zituen fusilatzeak? Komeni da izen horiek ere ez ahaztea. [*Post hau eguneratu egin dugu 2022ko urriaren 22ko omenaldiaren ondoren, fusilatuen senideek eta beste hainbat pertsonek emandako informazio osagarriarekin] 1936ko urriaren 19an, José María Arellano Gipuzkoako...
Read MoreNork sortu zuen Anai Artea
Euskal errefuxiatuei laguntzeko 1960ko hamarkada amaieran sorturiko Anai Artea elkartearen historia laburbiltzen duen liburua argitaratu du Elkarrek. Txomin Hiriart-Urrutyk egindako ikerketa da eta Joseba Sarrionaindiaren sar hitza ere badu. Elkarteak ehunka iheslari artatu zituen frankismorik okerrenean, harrapatuak eta torturatuak izateko beldurrez Hegoaldetik Iparraldera edo “bestaldera” igaro zirenak, Sarrionaindiak dioen moduan. Gure historia hurbileko ekimen solidario...
Read MoreFrankismoaren apologia, askatasunaren izenean?
“Uste al duzu adierazpen askatasunak frankismoa, nazismoa edo faxismoa bezalako ideologia totalitarioak babestu behar dituela?”. Galdera hori luzatu diote Unidas Podemos, ERC, EAJ, Junts eta EH Bilduko europarlamentariek Europako Batzordeari. Izan ere, Espainiako Estatuko Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko (CGPJ) bokalen arabera, Francisco Franco bezalako fundazioek apologia frankista egitea adierazpen askatasunak babesturik dago, “biktimak ez badira umiliatzen”, Espainiako Memoria...
Read MoreErrautsak
1936ko urriaren 30ean Hernaniko alkate frankista Julian Madinak bando harrigarria publikatu zuen: “Jakinarazten dut, aurten debekatuta dagoela hilerrira joatea Santu Guztien eta Arimen egunean”. Toki hura Gipuzkoako fusilatze gune nagusi bilakatu zen, eta hainbestekoa zen odol festa –200 lagun inguru hil zituzten aste gutxiren buruan–, ezen nahiago izan zutela ateak ixtea, euren krimenak agerian gera ez zitezen. Geroztik, urte hura kenduta, beti egon izan da zabalik kanposantua...
Read MoreZamorakoen borroka gogoan
Duela 50 urte lehen euskal abadeak sartu zituzten Zamorako apaiz-kartzelan, frankismoaren errepresioa salatzeagatik. Apaiz kartzela filmak historia hura gogoratu eta belaunaldi berriei helarazi nahi die. “Kartzela tapiatu bat, ezin dena barrura sartu”, horixe aurkitu dute Apaiz kartzela dokumentalaren egileek Zamoran, Oier Arantzabalen arabera. Oroimen historikoa martxan jartzen duen ahanztura-makinaren metafora bat dirudike. Baina oztopo burokratikoak gainditu eta hormak berriz...
Read MoreEuskaldunaren kolapsoa
Abenduaren 1ean, duela 35 urte, Euskaldunako langileen emazteek 24 orduko itxialdia egin zuten. Itzaleko borroka horren lekuko da Nosotras las mujeres de Euskalduna dokumentala. Euskaldunako beharginek egunak zeramatzaten poliziari ahal zuten guztiarekin aurre egiten –tiragomak sinbolo bihurtu ziren–. Bestaldean, tankeak eta benetako su-balak. Espainiako polizia iritsi zen egunero 400 ke-pote eta 1.000 gomazko pilota jaurtitzera. 1984ko azaroaren 23a. Borroka gogor eta ausart baten alde...
Read MoreFrankismoa zer den ez ahazteko hamar artikulu
Hainbeste Francoren gorpua gora eta behera, ez dezagun ahaztu hezur horien atzean dagoena: diktadura, errepresioa eta sistema totalitario oso bat faxismoaren ideietan oinarritua. Haurrak zakurretara bota eta galtzaileak esklabo bihurtzeko kapaz izan zen erregimena. Hemen dituzue hamar artikulu frankismoaren benetako aurpegia erakusten dutenak, badaezpada, inor parean bibaka hasten bazaizue… 1) Artekaletik Burgosera: 1969: Frankismoaren amaieraren hasiera. Atzetik aurrera hasita,...
Read More1979ko Tuterako gertaerak: Espainiako Gobernuak “harreman estuagoa” eskatu zien AEBei tiro poligonoa erabiltzearen truke
Tuteran poliziaren erasoa gertatu eta Gladys Del Estal hil baina lau aste lehenago, Manuel Gutierrez Mellado Espainiako presidenteordeak AEBetako goi ordezkari batekin hitz egin zuen Bardeako tiro eremuaren inguruan. Zer ari ziren negoziatzen? Zer zegoen jokoan Erriberako bazter hartan, festa baketsu bat tragedia bihurtarazteko? 1979ko ekainaren 3an mugimendu antinuklearrak Tuteran antolaturiko jaialdian poliziak zentzurik gabeko oldarraldia hasi zuen festa giroan zegoen...
Read More

Iruzkin berriak