Manuel Estomba parkea, falta (ez) zena
Irunen Manuel Estomba apaizaren izena daraman parke bat dagoela ohartarazi zuen ARGIAk duela aste pare bat. Derioko seminarioan zuzendari espiritual zela, adingabeei sexu-abusuak egin zizkien, orriotan (2.635 zk.) argitara emandako lekukoen arabera. Bere bulegoan zakila aterarazi eta ukituak egiten zizkien ikasleei, “higiene genitala” aipatuz. Estombak euskarazko hainbat liburu idatzi zituen eta euskal literatur aldizkarietan kolaboratu zuen. Gainera, Hego Amerikan misiolari ere ibili zen...
Read MoreTortura, ezkutuko krimena?
ETB2k Torturas, el crimen mejor escondido dokumentala eman zuen igande gauez 360 grados saioan, eta askori oraindik hotzikara ez zaio gorputzetik joan han entzundakoengatik. Emankizunak momentu batzuetan hartzen duen estilo sentsazionalistaz edo dituen hutsune larriez –batez ere Ertzaintzak egindako torturez ari denean– hitz egin dezakegu. Baina torturaren drama islatzea lortu duela zalantzarik ez da. “Labezomorroa zapaltzean entzuten den ‘krak’ bera sentitu nuen nire barnean”,...
Read MoreUrriaren 12an jai? Frankismoko esklaboen barrakoiak garbitzeko auzolana Lezon
Jaizkibelgo errepidea egiten ibili ziren gerraosteko trabajadoreen barrakoiak txukuntzen segituko dute Lezoko elkarte memorialista nahiz ekologistek “hispanitatearen” egunean. Egunero lanera, eskolara edo mendira joateko erabiltzen ditugun bide eta etorbideetako askoren asfalto azpian frankismoko preso errepublikarren izerdi eta odola dago. Horietako bat da Lezotik Hondarribira doan GI-3440 errepidea, erregimenak nahieran eta modu gupidagabean erabilitako zientoka...
Read MoreFrankismoa deseraikitzeko lanak
Hamarkada luzez errukirik gabe herritarrak erreprimitu zituen Francisco Franco diktadorearen hezurrak Erorien Haranetik ateratzeko eztabaidak, agerian utzi du faxistak ez zirela marmolezko lauza baten azpian lurperatuta geratu. Espainiako Gobernu aldaketarekin, Pedro Sánchezen exekutiboa lanean jarri zen ahalik eta azkarren Francoren gorpuzkinak Erorien Haranetik atera eta tokiari beste izaera bat emateko, Kongresuaren gehiengoak hala eskatu baitzuen 2017an. Horretarako, diktadore...
Read MoreAutopsiarako frogak
Amiantoarekin gertatzen ari denak gero eta antza gehiago dauka gerraosteko eszenatoki ilun batekin, konpondu beharreko osasun arazo larri batekin baino. Orain jakin berri dugu Irungo familia baten historia: CAFen lan egiten zuen gizon batek bere birikak gordetzeko eskatu zuen hil aurretik, eta horri esker jakin dute amiantoa izan zela bere heriotza eragin zuena. Celestino Tolosa Irungo CAF lantegian aritzen zen galdaragile, eta 1980an gaizki sentitzen hasi zen. Hurrengo hamarkadak sufrimendu...
Read MoreErlojuaren kontra
Joan den larunbatean, hilak 20, Bergarako laugarren instrukzio-epaitegian deklaratu behar zuen Jesus Mari Txurrukak. Bere aitonaren anaia Hanburgoko kontzentrazio zelai batean hil zen 1945ean, eta birramona berriz, faxistek hil zuten bederatzi urte lehenago, Elgetako haren baserrian hotz-hotzean tirokaturik. Baina ez du deklaratuko. Ez berak ezta urtarrilean zehar epaitegitik igaro behar zuten frankismoko biktimen beste 13 senideek ere. Elgetako Udalak frankistek herri horretan egindako...
Read MoreGerretako ikusezinak
Ahotsak: Hernaniko emakumeen testigantzak dokumentala lehen aldiz ikusteko aukera izan genuen joan den astean. Jadanik ezaguna zaigun Ahotsak.eus proiektuak sarean eskura utzi digun ondaretik abiatuta, Beñat Iturrioz zinegileak historia ikusezin hori bildu eta emakumeek garai zailenetan izandako paper garrantzitsua agerian utzi du. Hernaniko Udalak “andreen iragan biziaz” antolatutako ekimenaren baitan egin zen emanaldia, eta horren aurretik emakumeek lan munduan izandako esperientziak ere...
Read More“Egin orea denontzat”: Bastidako 1933ko iraultza anarkista argitara ekarri dute
Bigarren Errepublika garaian Arabako Errioxako herrian altxatutako libertarioen historia berreskuratu dute webgune baten bidez. 1933ko abenduaren 8an Zaragoza, Errioxa eta Espainiako Estatuko beste hainbat tokitan bezala, Bastidan dozenaka lagun kalera irten ziren CEDAko eskuindar gobernuaren kontra: “Egin orea denontzat”, agindu zioten okinari. Ordu batzuez lurralde akrata bihurtu ziren Toloñopeko mahasti eta zelaiak, baina asaltoko guardiek ordena berrezarri orduko mendekuaren itzal...
Read More“A por ellos”
Urriaren 7an Gasteizen Zaramagako bazterrak ezagutu genituen Argia Egunean, Martxoak 3 elkarteko lagunen eskutik. Langile auzo hartan duela 41 urte izandako sarraskiaren agertokiak bertatik bertara ikusi genituen; egun itxirik dagoen San Frantzisko eliza barruan ere izan ginen, Luis Llachen Campanades a morts entzunez orduko giro itogarria gure azalean sentitzeko. 1976an poliziak hango kristalak hautsi eta barruan zegoen milaka jende literalki gaseatu zuen. Elizaren hormigoizko paretetan...
Read MoreZikuñagako paper lantegiko emakume langileen borrokak 50 urte
1967ko irailaren 9an grebari ekin zion emakume talde batek Hernaniko lantegian, soldata jaitsi zietelako eta baldintza duinak eskatuz. Garesti ordainduko zuten. Hamarkadatan oharkabean pasa den gertaera horietako bat da hau, eta noski, emakumeak dira protagonista. Hernaniko Papelera de Zicuñaga S.A lantegi handian jazo zen duela mende erdi langile borroka aitzindaria, frankismoaren betean, enpresarien paternalismoak eta botereak mugarik ez zuenean. Erregimenak guztiz kontrolatutako Sindikatu...
Read More

Iruzkin berriak