Noiz normalizatu dugu (berriro) ipurdikoa seme-alabari?
3 urteko alaba amarengana gerturatu delarik, honek bat-batean zartakoa eman dio eta negarrez utzi du umea. “Etortzeko esaten dizudan hurrengo aldian, lehenengora egidazu kasu”. Deseroso begiratu dugu egoera, baina ez dugu esku hartu. Halakoetan inork ez diolako gurasoari kargu hartzen. Gaian aditu direnei irakurri diedanez, gainera, umea jotzen ikusten dugun aita-amari kargu hartzea arindua izan daiteke guretzat, baina beharbada haur horren kalterako izango da, gurasoa ez dugulako...
Read MoreEuskaraldiaren gainetik crossfita lehenetsi du Irungo Udalak
Euskaraldiaren baitan herritarrek parte hartu behar zuten ekitaldirako espazioa (udaletxe aurreko plaza) eta azpiegiturak lotuta zituzten Irungo Udalarekin, baina hara non, ordu eta leku berean Crossfit lehiaketa deituta zuten Irunen, hori ere Udalarekin adostuta. Asmatu zeintzuk bota dituzten plazatik, Euskaraldi betean zer eta erdara hutsean egin den proba lehenetsita. Euskaraldiaren egitarauaren barruan, Irungo San Joan plazan Mutxiko taldea, Txorimalo soinu taldea eta Elatzeta Kantuz zituen...
Read MoreNerabeak, incel kultura eta pilula gorriak
Nerabe(mutil)ez ematen duen irudi gatazkatsu monokromatikotik harago, abiapuntu duen muturreko egoeratik harago (mutil batek neska bat hil du), hari-mutur interesgarriak planteatzen ditu Adolescence modako telesailak, kultura misoginoak gazteak nola harrapatzen dituen ulertzeko bidean. Nola iritsi da Jamie, familia arrunt bateko 13 urteko semea, bere ikaskidea hiltzera? Arrazoiak ulertzeko peskizan, bereziki gurasoak, hezitzaileak eta oro har helduak interpelatzen gaitu telesailak, hainbat...
Read MoreEskolako jaialdiak ere, mugikorrik gabeko arnasgune?
Mugikorrekiko kontzientzia bizi-bizi den garaiotan, etengabe argazkiak eta bideoak ateratzen dituzten gurasoz beteko al dira urte bukaerako eskola-jaialdiak, aurten ere? Mugikorrez eta irudien erabileraz bizpahiru gogoeta. Batez ere guraso elkarteek sustatu dute mugimendua: seme-alabei mugikorra ahalik eta gehien atzeratzeko olatua izan zen lehenik, mugikorraren kalteak hizpide (menpekotasuna, sare sozialak, zenbait eduki… tarteko), eta mugikorrak ikasgeletatik ateratzeko aldarria izan da...
Read MoreEta Euskararen Egunaren biharamunean, la Navidad
Umez beteriko plazan, espainol garbi-garbian inauguratu ditu Gabonak Irungo Udalak: erdara hutsean (luze eta zabal) aritu da aurkezlea, erdara hutsean jarri dituzte haurrak mikrofonotik hizketan, eta ekitaldia Giselak borobildu du, bai, Operación Triunfokoak. Abenduaren 3an udalak aldarrikatu zuen euskararekiko eta euskal kulturarekiko konpromisoak egun bat ere ez dio iraun. “Tres, dos, uno… ¡Feliz Navidad!”, piztu dituzte argiak Irunen. Disimulu pixka bat izan zezaketen, baina hitz...
Read MoreHaurren urtebetetze festak, bazterketa iturri?
Urtebetetze festara eskolako gelakide guztiak gonbidatzea, lauzpabost izan ezik. Hainbat familiak hori egiten duela kritikatu du irakasle batek sare sozialetan, eta seme-alaben urtebetetze jaien meloia zabaldu du. Ez omen da hain salbuespen: gelako kasik ikasle guztiak gonbidatu, gutxi batzuk izan ezik. Gutxi batzuk horiek gelako “arraroak”, lotsatiak, itxiagoak, desgaitasunen bat dutenak… izaten dira maiz, batean eta bestean irakurri dugunez. Bai harremanetarako eta sozializaziorako, bai...
Read MoreZure umeak galtzen ba al daki?
“Irabazi edo galdu, berdin dio” esaten diegu seme-alabei, baina Errege Kopako finalak islatzen du nola bizi dugun gaia helduok, eta umeak ez dira inozoak. Irabazi nahi dute, eta horretarako prestatzen ditugu. Zein lezio handia den, ordea, bizitzan galtzen ikastea. “Umetan galtzeari iheska ibilita ez da ezer ikasten”, dio Iñaki Artola pilotariak. Ez du arrazoirik falta. Maiz gurasoak saiatzen gara joko eta jolasetatik lehia ezabatzen, edo zuzenean haurrari irabazten uzten, gozatzeari...
Read More7 urteko mutilak bazter ikusten du bere burua eskolan, futbola gustuko ez duelako. Zer egin?
Ikerrek 7 urte ditu eta sentitzen du eskolan bakarrik geratzen ari dela, bere adineko gainerako mutilek futbolean jokatzen dutelako jolas-garaian. Futbolak duen gehiegizko protagonismoari aurre egiteko estrategia bideratu nahi du ikastetxeak, eta gaia landu duten eskolen esperientzia eta ereduak bildu nahi ditu horretarako. “Baloirik gabeko eguna(k)” orokortu egin dira ikastetxeetan, eta patioa eraldatzeko proiektuetan ere, futbolzentrismoari aurre egitea izan ohi da helburuetako bat....
Read MoreGuraso bakarreko familien eskubideak, noizko?
Ester ama izan berri da eta 16 asteko baimena du haurra zaintzeko. Amabakarra da, Hego euskal herritarra, eta beraz bere umeak ez du bi gurasodun haurren eskubideaz gozatuko: 32 asteko zaintza baimena, bi gurasoen artean. Bakarrik egonda laguntza gehien behar duenari zaintza denbora gutxiago ematen dio legeak, eta diskriminatzailea dela ulertuta, epaitegietara jo duen amabakar batek baino gehiagok lortu du bere baimena 32 astera luzatzea. Duela hilabete batzuetatik, ordea, are gehiago...
Read MoreKirola, gizonen kontua
Padel ikastaroan izena ematera joan da 40 urte dituen Laura, bere mailan ordu bakarra dago libre, baina bi gizon daude izena emanda ordu horretan “eta gizonekin ez zaitut jarriko, zeren gizonek neurria segituan hartzen diote jokoari”. Laura ahozabalik geratu da, baina momentu horretan ez du erreakzionatu, harrerako gizonak esan dio ikastaroan parte hartu ez baina mugikorrerako daukaten aplikazioaren bidez maila bereko jendearekin harremanetan jar daitekeela, jokatzeko, eta halaxe egin du...
Read More

Iruzkin berriak