Haurren urtebetetze festak, bazterketa iturri?
Urtebetetze festara eskolako gelakide guztiak gonbidatzea, lauzpabost izan ezik. Hainbat familiak hori egiten duela kritikatu du irakasle batek sare sozialetan, eta seme-alaben urtebetetze jaien meloia zabaldu du. Ez omen da hain salbuespen: gelako kasik ikasle guztiak gonbidatu, gutxi batzuk izan ezik. Gutxi batzuk horiek gelako “arraroak”, lotsatiak, itxiagoak, desgaitasunen bat dutenak… izaten dira maiz, batean eta bestean irakurri dugunez. Bai harremanetarako eta sozializaziorako, bai...
Read MoreZure umeak galtzen ba al daki?
“Irabazi edo galdu, berdin dio” esaten diegu seme-alabei, baina Errege Kopako finalak islatzen du nola bizi dugun gaia helduok, eta umeak ez dira inozoak. Irabazi nahi dute, eta horretarako prestatzen ditugu. Zein lezio handia den, ordea, bizitzan galtzen ikastea. “Umetan galtzeari iheska ibilita ez da ezer ikasten”, dio Iñaki Artola pilotariak. Ez du arrazoirik falta. Maiz gurasoak saiatzen gara joko eta jolasetatik lehia ezabatzen, edo zuzenean haurrari irabazten uzten, gozatzeari...
Read MoreGuraso bakarreko familien eskubideak, noizko?
Ester ama izan berri da eta 16 asteko baimena du haurra zaintzeko. Amabakarra da, Hego euskal herritarra, eta beraz bere umeak ez du bi gurasodun haurren eskubideaz gozatuko: 32 asteko zaintza baimena, bi gurasoen artean. Bakarrik egonda laguntza gehien behar duenari zaintza denbora gutxiago ematen dio legeak, eta diskriminatzailea dela ulertuta, epaitegietara jo duen amabakar batek baino gehiagok lortu du bere baimena 32 astera luzatzea. Duela hilabete batzuetatik, ordea, are gehiago...
Read MoreSeme-alaben notei zenbateko garrantzia ematen diegu?
Oporren aurretik ikasle ugarik eskolako notak jaso dituztela-eta, irakasle bati behin entzundakoa datorkit burura: ikasgai batean 8,5 ateratzeagatik gurasoek zigorturiko neska. Neurriz kanpoko kasuetatik harago, guraso askori segurtasuna ematen dien erreferentzia dira notak, eta ez ote diegun garrantzi gehiegi ematen. Teoria badakigu: neurgailu mugatua dira notak, une jakin batean (auskalo zein aldarterekin dagoen egun horretan gaztea) ateratako argazkia, sarri ez dira ikasleak egindako...
Read MoreUmearen heziketan inplikatzen ez diren aitak
Seme-alaben heziketan laguntzeko eta orientatzeko programa du Irungo Udalak eta gizonei dei berezia egin die parte har dezaten, heziketa saio hauetara doazen hamarretik bederatzi amak baitira. Oso esanguratsua da datua, seme-alaben zaintza eta heziketak oraindik ere hein handi batean emakumeen gain jarraitzen duela iradokitzen duena. Duela urte batzuk irakasle bati irakurritakoa datorkit gogora: ikasle baten gurasoekin gauza inportante bati buruz hitz egiteko etxeren batera deitu, telefonoa...
Read MoreHondartza eta ume zaratatsuak, eztabaida klasikoa
Hondartzan (ere) haurrek zalaparta sortzen dutela-eta, uda guztietako ika-mika itzuli da sare sozialetara: umeak ume direla eta jarrera gogaikarriak dituzten helduak ere badirela vs. haurrak diren arren zibilizatuki ere jolastu daitezkeela eta guraso asko arduragabe hutsak direla. Ondorengo gogoeta hautatu dut nik: Enpatiaz, elkarbizitzaz, heziketaz… luze hitz egin dezakegu, bateko eta besteko argudioak eman, baina emakume batek zabaldutako mezua ekarri nahiko nuke honakoan, hainbat gako...
Read MoreHaurrak hiletetara joatea komeni al da?
Gertuko norbait hil da eta eramango al dugu haurra beilatokira, hiletara? Eztabaida izan dugu asteburuan eta galdera egin diogu gai hauek jorratzen dituen adituari. Pista argigarriak eman dizkigu, hainbat faktoreren araberakoa baita erantzuna. “Interesgarriena haurrari edo nerabeari hiletara joateko aukera ematea da, haren iritzia eta nahia entzutea, eta erabaki informatua har dezan, inportantea da haurrari azaltzea zer aurkituko duen”, dio Naroa Martinez psikopedagogoak. Eta beti, bi aldiz...
Read MoreBarkatu baina ordubete egunean ez da nahikoa
Pribilegioa bailitzan saldu zuten umeak egunean ordubetez kalera atera ahal izatea, baina motz geratzen da (eta gainera diskriminatzailea da, gainerako adin tarteek halako zorroztasunik ez dutela ikusita). Motz, naturgunea edo haurraren gustuko txokoa etxetik gertu ez badago, joan-etorri lasaian agortzen delako ordubetea; motz, osasuntsu hazteko aire librean egunero hiruzpalau orduz jolastea gomendatzen dutelako adituek; motz, egunean 23 orduz konfinatuta egotea ez delako inorentzat onuragarri...
Read MoreBerrogeialdian seme-alabekin egunez egun osatzen joateko ipuina
Etxetik ezin atera gauden honetan, sormena lantzeko proposamena dakarte Iñaki Sanz-Azkue irakasleak eta Eñaut Aiartzaguena marrazkilariak: hamabost egunez, egunero igoko dute internetera Etxeko leihotik ipuinaren pasarte bat (haurrak pasartearen marrazkia egin dezan) eta pasarte horri lotutako zuri-beltzezko ilustrazioa (marrazkia sortu ordez ilustrazioa koloreztatu nahiago duenarentzat). Jolas moduan egunetik egunera ipuina osatzen joatea eta bide batez irakurmena lantzea da asmoa. Nahi...
Read MoreEz zapuztu umeen haurtzaroa
Haurren neurrira egindako hiriak aldarrikatzeagatik ezaguna den Francesco Tonucci pedagogo italiarrak lau gako jarri ditu mahai gainean, gaur egungo umeen haurtzaroa zapuztearen erantzule. Lehenengoa, “helduok gure haurtzaroa ahaztu egiten dugula”. Haurtzaro ahaztuak. “Garunak lehenengo hilabete eta urteetan duen jarduna ez da konparagarria ondoren izango duen jardunarekin, hastapenetan jartzen ditu bizitza osorako zimenduak. Gaixotasun handi bat bizi dugu ordea, ahaztu egiten dugula...
Read More
Iruzkin berriak