Umerik onartzen ez duen hotela iritsi da Donostiara
Apirilaren 1ean zabalduko ditu ateak Villa Favorita hotelak. Kontxa pasealekuan dago eta helduak baino ez ditu onartzen. Zergatik ez duten haurrik nahi? “Lasaitasuna, erosotasuna, erlaxazioa eta ingurune bare bat preziatzen duten pertsonentzat” delako hotela, webgunean argudiatu dutenez. Kasuaren arabera, 16-17 urteko gazteak ere sartu ahalko dira, beti ere helduren batek lagunduta, baina 12-13 urtetik beherako umerik ez. Hala zehaztu dute El Diario Vasco egunkarian. Antza, hori da modua...
Read MoreIkastetxe bakoitzaren aurrean plaza bat, Bartzelonaren apustua
Zenbat ikastetxek dute parez pare errepidea edo hiriko paisaia grisa? Eskola inguratzen duen espazioa ere inportantea delako, erronka potoloari ekin dio Bartzelonako Udalak: autoei lekua kendu eta egoteko eta jolasteko plazak egingo ditu ikastetxeen aurrean. Ikasgelatik harago ume eta gazteen heziketan espazioak duen garrantziaz jakitun, gero eta gehiago dira patioa eraldatzen ari diren ikastetxeak. Urrats bat gehiago eman du Ada Colauren udal gobernuak, eskola inguruak ere moldatuz: 100 milioi...
Read MoreUmerik onartzen ez duten lekuak, gero eta ugariagoak
Haurrik nahi ez duten hotelak ezagutu genituen lehenik; hainbat taberna eta jatetxetara zabaltzen ari da betoa. “Ez zaizkigu umeak gustatzen” irakur daiteke zuzenean Bartzelonako kafetegi baten sarreran. Diskriminazioa salatzen dutenak eta sektore jakin bati zuzendutako eskaintza dela defendatzen dutenak, aurrez aurre. Eta eztabaidaren muinean: elkarbizitza. Adibide bat baino gehiago irakurri dugu. Haurrek menua ez zutela aprobetxatuko eta hobe zutela beste norabait joan, hori entzun behar...
Read MoreEz zapuztu umeen haurtzaroa
Haurren neurrira egindako hiriak aldarrikatzeagatik ezaguna den Francesco Tonucci pedagogo italiarrak lau gako jarri ditu mahai gainean, gaur egungo umeen haurtzaroa zapuztearen erantzule. Lehenengoa, “helduok gure haurtzaroa ahaztu egiten dugula”. Haurtzaro ahaztuak. “Garunak lehenengo hilabete eta urteetan duen jarduna ez da konparagarria ondoren izango duen jardunarekin, hastapenetan jartzen ditu bizitza osorako zimenduak. Gaixotasun handi bat bizi dugu ordea, ahaztu egiten dugula...
Read MoreEskolaz kanpoko jarduerak, diruaren araberako desoreka iturri
Gero eta ikastetxe gehiagotan ordutegi jarraia dute eta arratsaldea libre geratzen zaie ikasleei. Arratsaldeak eskolaz kanpoko jarduerez betetzen dituzte batzuek, eta sarri arrazoia lehia (“nire haurra ez dadila geratu ikasketetan atzeratuta”) edo kontziliazio-arazoak dira. Eztabaidaren beste erpin bati heldu diote adituek: desoreka iturri dira jarduera hauek, ordaindu ezin dituzten familien haurrak kanpoan uzten dituztelako. Eskolaz kanpo ikasketetan laguntza jasotzen dutenen eta ez...
Read More16 asteko aitatasun baimena: eskubide… eta betebehar
Aita izatear da eta zortekoa dela esan diot, 16 asteko aitatasun baimena izango du EAEn. Erantzun dit baimenak iraun bitartean ordu batzuk sartzeko eskatu diotela enpresan, 16 aste asko omen direlako, negoziatu behar duela. Zentzuzkoa deritzo berak. “Eskaintza ona egin didate”. Bigarren batek kontatu dit juxtu fabrikan lan asko izango duten boladan etorriko dela haurra; “16 aste, ufa…”. Eta hirugarren batek, enpresan muturra okertu dutela 16 aste hartzeko asmoa agertu duenean....
Read MoreEskandalua hezkuntzan
Guraso batzuei eskandalagarria iruditzen zaie hezkidetza eta sexualitatea lantzea eskoletan. Baina 8 urterekin pornografia kontsumitzen duten mutilen eta 14 urterekin beren alua ongi ezagutzen ez duten nesken aroan, eskandalua da seme-alabentzat heziketa sexu-afektiborik nahi ez izatea, identitate sexual anitzak ez onartzea, harreman osasuntsu eta orekatuak lantzen dituen Skolae programa arbuiatzea genero berdintasuna lortua dagoela argudiatuz. Guraso horiek eramango nituzke nik epailearen...
Read MoreSeme-alaben argazkiak sare sozialetan. Identitateaz, baimenaz eta arrasto digitalaz
Postureoaren aroan, seme-alaben txikitako argazkiak dagoeneko ez dira albumean gordetzeko altxorra, sare sozialetan eta harro mundu guztiarekin partekatzeko aukera baizik. Gaia konplexua da eta eztabaidarako hiru gako ematen ditu Liliana Arroyo soziologoak. 1- Identitatea eta jabetza: seme-alaba zurea da, baina bere identitatea ere bai? Bere irudiaren gaineko eskubidea? Bere pribatutasuna? Batzuetan ahazten dugun arren, seme-alabak beste pertsona bat dira, ez gurasoen hedadura bat. 2- Baimena:...
Read MoreHaur literaturan (ere), gainbabesa?
Idazleek Alean haur literaturaz egin duten erradiografia kritikoak gogoetarako ideia interesgarriak utzi dizkigu: 1) Umearen aisialdiaren “alde txepelena” ari omen da hartzen literatura. Balio subertsiboa desagertu da haur literaturatik eta horren atzean gehiegizko babesa dago. Baina beldurra edota gai deserosoak umeentzako kontakizunetatik baztertzea arazo larria da, ezer txarrik ez duen mundu gainbabestu hori irreala baita. 2) Helburu didaktiko bati erantzuten dion haur literatura da...
Read MoreMugikorra izateko gutxieneko adina: 16 urte
Adituak garbi du: 16 urte bete arte, garunaren garapenak ez du nahikoa heldutasun eta gaztea ez dago prestatuta mugikorra izateko. Eta gainera, behar ere ez da behar mugikorrik lehenago, ez da egia haurrei integratzeko eta harremanak egiteko balio dienik. Behar faltsu bat sortzen ari gara, epe luzera frustrazioa, estresa, antsietatea, koldarkeria… eragin dezakeena. “Pantaila atzean ezkutatuta” Bai, koldarkeria ere eragin dezake mugikorrak, “pantaila atzean babestuta eta ezkutatuta eroso...
Read More
Iruzkin berriak