Zaintzen Euskal Sistema Publiko bat
Askotan esan dugu: pandemia honek zaintza erdigunean jarri eta egiatan gure bizitzentzat duen garrantzia azalerazi du. Baina aldi berean, honen beharra biderkatzeak ekarri du berriz ere eremu pribatu eta merkantilistatik bideratzea askotan zaintzaren zerbitzuak, gehienetan emakume migratu eta arrazializatuen bizkar, egoera oso prekarioan. Zaintza zentzu osoan hartu behar da, alderdi fisikotik zein emozionaletik. BDS Koop-ek argitaratzen duen Laia aldizkarian –Bidasoaldeko gure ARGIA jendeak...
Read MoreEz da ondo aterako
Hernani eta Astigarraga artean, Okendotegi bidean, oinezkoek trenbidea gainetik gurutzatzeko eraiki duten aldamiozko igarobide erraldoia aukeratu du Iñaki Arriola EAEko Garraio sailburuak AHTren inguruko azken xehetasunak emateko. Ez dakit jakingo ote duen hortik metro gutxira Donostiako eraikin zibil zaharrenetakoa bota eta hainbat familia kale gorrian utzi dituztela duela apenas aste batzuk, trenbidearen trazatuan enbarazu egiten zutelako. Obren eta kamioien burrunbak eten du behin baino...
Read MoreEnpresetan parte-hartzea sustatu eta lurraldearekin inplikatzeko gida sortu dute
Parte-hartzean oinarrituriko enpresen ekosistema bat sortzeko Beterri Saretuz programak lan-tresna bat sortu du, lantokietan, erakundeetan eta hezkuntza zentroetan baliagarri suerta litekeena. Joan den ostegunean aurkeztu zuten gida Hernanin. Beterri Buruntza eskualdeko hainbat enpresa eta eragile elkartu ziren urriaren 8an Hernaniko Biteri Kultur Etxean, Beterri Saretuz programaren hirugarren jardunaldian. Aurretik lan zailena egina zegoen, beste jardunaldietan hainbat esperientzia...
Read MoreEz erlaxatu laneko atsedenaldietan?
Covid-19aren bigarren olatua “egonkortu” egin dela adierazi du Ignacio Garitano Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza eta Kontrol Programaren koordinatzaileak aste honen hasieran. EAEko koronabirusaren kutsatze datuen bilakaerarekin “oso pozik” agertu da, baina hala ere zuhurtasuna eskatu du, aldaketa baten aurrean gauden jakiteko asteak beharko baitira. Foku garrantzitsurik ez dute identifikatuta, baina behin uda garaia amaituta, lanean “kontu handiarekin” ibili behar garela...
Read MoreBardeatik Erronkarira, artzain baten azken pausoak Twitterrez
Domingo Urzainqui Burgiko artzainak bere artaldea Erronkariarren Errege Abelbidean zehar darama egunotan, mende askoko ohitura eta garraio modu jasangarriari eutsiz. Bere ibilia Twitterren jarraitzen ari da Burgiko La Kukula kultur elkartea. Iraganean arrunta bezain normala zena, gertaera berezi bihurtu da gaur egun: artzain batek transhumantziari ekin dio oinez, eta enegarren aldiz Bardeatik Erronkarirako bidea hartu du udaberria igarotzearekin batera, zintzarri edo ezkilen hari...
Read MoreAHTk itzuliko diguna
Hondeamakinek joan den astean Abadiñoko Mendilibiar-erdikoa baserria nola eraisten zuten ikustean, ziztada bat jasoko zuen batek baino gehiagok gorputzean. 500 urteko baserria, gure ondare arkitektonikoaren puska baliotsu bat, behera bota zuten minutu gutxitan. Abiadura Handiko Trena igarotzeko durangaldean egiten ari diren lanen ondorioz bota dute baserria, baita Atxondoko “maisuen-etxea” ere. AHTren obrak halako altxor ugariren gainetik ari dira pasatzen gupidarik gabe. Donostian,...
Read MoreEuskaldunaren kolapsoa
Abenduaren 1ean, duela 35 urte, Euskaldunako langileen emazteek 24 orduko itxialdia egin zuten. Itzaleko borroka horren lekuko da Nosotras las mujeres de Euskalduna dokumentala. Euskaldunako beharginek egunak zeramatzaten poliziari ahal zuten guztiarekin aurre egiten –tiragomak sinbolo bihurtu ziren–. Bestaldean, tankeak eta benetako su-balak. Espainiako polizia iritsi zen egunero 400 ke-pote eta 1.000 gomazko pilota jaurtitzera. 1984ko azaroaren 23a. Borroka gogor eta ausart baten alde...
Read MoreGerrak, makinak eta pertsonak
CAFeko enpresa batzordeak berretsi du Jerusalemgo tranbia ez eraikitzeko jarrera. Otsailean, Beasaingo tren konpainia lizitazio lehian sartu zenean, langileak aurka agertu ziren esanez ez zutela parte hartu nahi giza eskubideak errespetatzen ez dituen proiektu batean –palestinar lurraldeetako judutarren asentamendu ilegalak lotuko ditu tranbiak–. Europako beste konpainia garrantzitsu ugarik ez bezala, CAFeko enpresako zuzendaritzak aurrera egin zuen ordea, eta abuztuan Israelek 500...
Read MoreEkonomia eraldatzailea, inteligentziaz muga zulatzen
Lurralde izaera eta jendeen harremanak kontuan izango dituen ekonomia baten alde lanean diharduten eragile ugari dago gurean. Halaxe ikusi genuen Hendaian, Euskal Herriko Ekonomia Eraldatzailearen Lehen Topaketan. Bidasoako urak banatzen dituen lerro ikusezin hori zulatu eta denon ongizaterako pentsaturiko proiektu eta asmoak aurkeztu zituzten. OlatuKoopek Hendaiako Herriko Etxeko enplegu zentroarekin eta Ipar Euskal Herriko hainbat eragile sozioekonomikorekin elkarlanean (Andere Nahia...
Read MoreMapa berri bat, herriak bizi daitezen
Urtarrilaren 31n tokiko administrazioaren erreformarako lege proiektua onartu zuen Nafarroako Parlamentuak. Gobernua sostengatzen duten lau alderdien babesa izan du proposamenak, baita Orain Bai taldeko lau parlamentariena ere –azken orduko azken minutuan–. Oposizioak gogor kritikatu du legea, ez delako “eraginkorra” PSNren ustez, eta EH Bilduri botere munizipala ematea beste helbururik ez duelako UPNren ustez, “politika sektarioak” egiteko. Baina datu objektiboek bestela diote: 30...
Read More
Iruzkin berriak