Banketea
Iberdrolak 5.472 milioi euroko etekinak izan ditu aurten irailera arte, eta bere aurreikuspenen arabera 2024an errekor berria jarriko du irabazietan: iaz baino %14 gehiago. Repsolek uztailerako 1.626 milioi euro zeuzkan poltsikoan, eta 2023an irabazitako 3.168 milioiak aurten aisa gaindituko dituela dirudi. BBVAk 7.403 milioi euro eskuratu ditu aurtengo 2024ko lehen hiru hiruhilekoetan, eta beraz, honek ere izango du txanpan botilak irekitzeko motiborik urte amaieran. Energia konpainia eta...
Read MoreSalvador Puig Antich, militantea
Espainiako Gobernuak dokumentu bat helarazi die Salvador Puig Antichen arrebei, Oroimen Demokratikorako ministro Ángel Víctor Torresen eskutik. Frankismoak anarkista katalanari jarritako heriotza kondenaren “baliogabetasun akta” dela diote. Harrigarria da Pirinioen ertz honetan ze oihartzun gutxi izan duen, behin halako dokumentuak igortzen hasita, paraje hauetan ere lan pixka bat izango bailuke ministroak. Mende erdia igaro da 1974ko martxoaren 2an Puig Antich hil zutela Bartzelonako...
Read MoreGaraileak esaten duenean amaitzen al da gerra bat?
Badakigu gerra bat noiz hasten den, baina ez noiz amaituko den. Hainbatetan entzun dugu esaldi hori, eta topikoa dirudi, baina arrazoirik ez zaio falta, gaur egun munduan barrena bizirik segitzen duten gatazka ugariei erreparatuz gero. Gauza bera esan liteke 1936ko uztailaren 18ko altxamenduak porrot egin ondoren espainiar militarrek boterea lortzeko abiatutako gerra zibilarekin. Oso presente dugu noiz hasi zen, baina noiz bukatu? Ofizialki beti esan izan da Francok 1939an sinaturiko bandoak...
Read MoreJoana Jutsikoa, sorginkeriagatik erre zuten lehenengoa?
Sorgin ehizari buruzko historia ezagunenak XVI. eta XVII. mendekoak dira Euskal Herrian: Erronkarin, Zugarramurdin eta Lapurdin, inkisidore eta torturatzaileen amorrua jasan zuten herritar ugarik. Hain justu 1525ean, duela ia 500 urte Pirinioetan lehen prozesu orokorra hasi zutela gogoratu dute abuztuan Auritzen, Nabarralderen eskutik. Europan, milaka emakume erre zituzten sutan mende horietan, erreprodukzioaren gaineko kontrolaz jabetu ez zitezen, kapitalismorantz zuzen-zuzen zioan...
Read MoreMenditik hirira: zer ezkutatzen digu Pirinioetako sendabelar saltzaileen lanak?
XIX. eta XX. mendeetan ohikoa zen hiri nagusietako kaleetan ikustea janzkera tradizional ikusgarria zuten emakume batzuk, sendabelarrak saltzen. Ansotarrak ziren, Aragoiko Ansó ibarrekoak. Erakusketa batek haien historia kontatu digu, eta bide batez azalerazi du atzean ezkutatzen zen ekonomia eta funtzio sozial garrantzitsua. Ansóko Torreta edo dorre zaharrean paratu dute erakusketa abuztuan zehar –lehenago Jacan, Huescan, Madrilen eta Zaragozan ere izan da–, Elena Gusano Galindok...
Read MoreNola obedituko diot eroari
1997. Aguraingo Intsumiso Eguna. Antimilitarismoak milaka lagun biltzen zituen bere ekimenetan, artxibotik berreskuratu dugun argazki honetan ikusten den moduan. Aurten 30 urte beteko dira Intsumiso Eguna ospatzen hasi zirela. Oiartzunen izan zen, 1994ko urriaren 8an, Kakitzat kolektiboaren eskutik: Lin Ton Taun, Alaitz eta Maider, Anestesia… eta beste hainbat musika talde karteleran. Eta hor ditugu orduko bertsolari puntakoak ere, tartean Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio, Jexux Mari Irazu...
Read MoreM-11: orduko eta gaurko begiradak
Gasteiz, goizeko 8:15. Martxoak hamaika ditu eta egunsentiaren hotzetik babesteko zamarrak ondo lotuta atera gara autobusetik lanera. Florida parkea gurutzatu, Zuluetaren jauregia eta Ajuria-Enea albo batera utzi, eta garitan ohiko kontrola. Ezer berririk ez. Paper eta bilera arteko beste egun bat datorkigula dirudi. Baina zurrumurruak berehala zabaldu dira, hedabideak hasi dira lehen datuak ematen interneten. Telefonoak sutan daude. Leherketak Madrilgo aldiriko trenean. Sarraskia izan da. 193...
Read MoreBilbo ere hondakin eta errauts bihurtu nahi izan zuten
Erasoa airetik datorrenean, lurraren azpian ezkutatzea besterik ezin da egin. Europan 1936ko Gerran estreinatu zen gaur egun ikaraturik ikusten ari garen herritarren kontrako aire bidezko eraso eta genozidio estrategia –lehenago Arrifeko amazigen kontra arma kimikoekin egin bezala–. Gazan herritarrak zapaltzeko Israelek orain azken generazioko misilak eta droneak erabiltzen dituen moduan, Alemaniako eta Italiako abiazioak garai hartako hegazkin modernoenak erabili zituen. Xabier Irujo...
Read MoreToussaint Louverture Haitiren askatzailea hil zela 220 urte igarota, bere borrokak bizirik dirau Bordelen
Pasa den ostiralean bete ziren 220 urte Toussaint Louverture hil zela, Haitiko 1791ko esklaboen iraultzaren buruzagia. Askorentzat, garai hartako politikari garrantzitsuena izan zen Louverture, ez bakarrik Napoleon Bonaparteren gudarostea garaitu eta Amerikako lehen herrialde librea sortzen lagundu zuelako, baita esklabotza abolitzen egindako lanagatik ere. Munduan iraultzarik izan bada, Haitikoa da. Hedabide handietan apenas oihartzunik izan badute ere, Louvertureren omenez hainbat ekitaldi...
Read MoreBaskoiak, erromatarrek sarituak ala zigortuak?
Irulegiko indusketek, Antzinaroko euskarazko inskripzioak dituen eta mundu osoari bira eman dion brontzezko xaflaz gain, beste hamaika aztarna baliotsu azaleratu dituzte jadanik, eta, sarritan mitoekin bete izan dugun Euskal Herriko historiaren hutsune bat betetzen lagun diezagukete. Irulegi toki estrategikoan dago, Ebro arroaren, Pirinioen eta isurialde Atlantikoaren bidegurutzean, eta horrek balio erantsia ematen dio. Are gehiago kontuan hartuta Nafarroan Antzinaroko arkeologiaren ikerketa...
Read More
Iruzkin berriak