Errautsak
1936ko urriaren 30ean Hernaniko alkate frankista Julian Madinak bando harrigarria publikatu zuen: “Jakinarazten dut, aurten debekatuta dagoela hilerrira joatea Santu Guztien eta Arimen egunean”. Toki hura Gipuzkoako fusilatze gune nagusi bilakatu zen, eta hainbestekoa zen odol festa –200 lagun inguru hil zituzten aste gutxiren buruan–, ezen nahiago izan zutela ateak ixtea, euren krimenak agerian gera ez zitezen. Geroztik, urte hura kenduta, beti egon izan da zabalik kanposantua...
Read More150 urte Santa Kruz apaiz gerrillaria atxilotu eta… ihes egin zuela
1870eko urriaren 6an guardia zibilak Hernialdera atxilotzera joan zitzaizkionean, sotana kendu eta kaleko arropa jantzi zuen ihes egiteko. Horrekin, gerrillariaren “mitoa” hasi zela diote adituek. Hernialdeko udaletxean erakusketa jarri dute efemeridea probestuz. Mende eta erdi igaro da guardia zibilak Hernialden Manuel Ignazio Santa Kruz Loidi atxilotzen saiatu zirela. Elduainen jaioa 1842an, Hernialdeko erretore zen apaiz ezaguna 1866az geroztik, eta 1870eko urriaren 6an joan ziren bere...
Read MoreKoronabirusaren arrasto koloniala
Fenomeno pandemiko bihurtu zaigun koronabirusaren gaitzak ez ditu pertsona eta herrialde guztiak berdin jotzen. Hasiera batean, agian inork pentsa izan zezakeen igualitarista zela, denei eragiten ziela berdin. Baina orain badakigu birusak badakiela diskriminatzen norberaren poltsikoaren, posizio sozialaren edo bizi den herrialdearen arabera. Hegoamerikako egoera ikusi besterik ez dago, eta zehazki Perun bizitzen ari direna, munduan heriotza-tasa handiena duen herrialdea bilakatu...
Read MoreEsklabistak epaitu
AEBetan, Ingalaterran eta mundu osoan Black Lives Matter mugimendua esklabotza eta arrazakeria zuritzeari uzteko eskatzen ari da, eta ikusi ditugu pertsonaia txit entzutetsuen eskulturak hankaz gora jarrita. Astinaldia hainbestekoa da, ezen The Guardian-ek jakinarazi duen egunkariaren sortzaile John Edward Taylorrek (irudian) esklabotzarekin izandako harremana ikertuko duela. Euskal Herrian ere baditugu “filantropo” askoren irudiak eta izenak gure kaleetan, horietako zenbait mundu mailako...
Read MoreBardeatik Erronkarira, artzain baten azken pausoak Twitterrez
Domingo Urzainqui Burgiko artzainak bere artaldea Erronkariarren Errege Abelbidean zehar darama egunotan, mende askoko ohitura eta garraio modu jasangarriari eutsiz. Bere ibilia Twitterren jarraitzen ari da Burgiko La Kukula kultur elkartea. Iraganean arrunta bezain normala zena, gertaera berezi bihurtu da gaur egun: artzain batek transhumantziari ekin dio oinez, eta enegarren aldiz Bardeatik Erronkarirako bidea hartu du udaberria igarotzearekin batera, zintzarri edo ezkilen hari...
Read MoreKaleak, eskulturak, panteoiak… Honela zuritu ditugu XIX. mendeko euskal esklabista “filantropoak”
George Floyd ito zuen belaunetik gertuago dagoela ezin onarturik oheratu zen Iñigo Aranbarri, joan den igandeko Berria-ko zutabean kontatu zuenez. Ezin dugu onartu genozidioan eta esklabotzan oinarritutako ekonomia oso batetik zurrupatu dugula, sikiera zertxobait, eta belaun hori militar eta oligarkena dela diogu. Baina orduan, zergatik dauzkagu oraindik haien izenak gure kaleetan jarrita? Amerikaren genozidioan eta mundu globalaren hasierako konkistan gakoak izan ziren itsasgizonen...
Read MoreAHTk itzuliko diguna
Hondeamakinek joan den astean Abadiñoko Mendilibiar-erdikoa baserria nola eraisten zuten ikustean, ziztada bat jasoko zuen batek baino gehiagok gorputzean. 500 urteko baserria, gure ondare arkitektonikoaren puska baliotsu bat, behera bota zuten minutu gutxitan. Abiadura Handiko Trena igarotzeko durangaldean egiten ari diren lanen ondorioz bota dute baserria, baita Atxondoko “maisuen-etxea” ere. AHTren obrak halako altxor ugariren gainetik ari dira pasatzen gupidarik gabe. Donostian,...
Read MoreOroimena duten etxeak: konfinamendua, pareta-zulo ezkutuak eta paper zaharrak Izaban
Oroimena berreskuratu eta gordetzeko ekimena abiatu du Izabako Kurruskla elkarteak. Etxeetan mende askotan ezkutatuta egon izan diren paperak astindu dituzte bizilagunek, herriko ondare dokumental eta grafikoa aberastu asmoz. Erronkariko ibarrera salto egiteko aukera duenak eta hango herrietan barrena paseatu, berehala konturatuko da etxeei historia dariela paretetatik. Izaban, eraikin bakoitzak badu bere izena, erronkarieraren eta iraganaren erakusgarri, horietako gehienak...
Read MoreRodamundo
Koronabirusaren krisiak sekula imajinatuko ez genituzkeen irudiak utzi dizkigu: kale hutsak, itxialdia, beldurra… Gertaera historiko bat bizitzen ari garenaren sentsazioa daukagu soinean, “honetaz beti akordatuko gara”, esaten diogu albokoari. Baina, ez gara hain inportanteak, gure arbasoek ere ondo zekiten zer zen pandemia bati aurre egitea. Seguruenik, historiaren lerroan belarriak apalduta jarriko gaitu honek guztiak XXI. mendeko mundutarrok. 1596ko azaroaren amaieran, Santanderreko...
Read MoreUmorea sendagarria da eta gainera ezin da konfinatu
Neus Catalá erresistente katalanaren bizitza harrigarria da. Bigarren Mundu Gerran naziek atxilotu zuten eta torturatua izan ondoren Ravensbrück-en giltzapetu, Alemanian emakumeentzako sorturiko kontzentrazio lager bat. Balkoirik gabeko barrakoi luzetan pilatuta, horma eta txarrantxez inguratuta, hainbat urtez jasan behar izan zituen SSen izugarrikeriak, 40.000 poloniar, 20.000 judutar eta beste hainbat herrialdetako esklaboekin batera, gehienak preso politikoak. Historialarien arabera,...
Read More

Iruzkin berriak