Amazonen opari bat
Amazonek, Jeff Bezos magnatearen konpainia estatubatuar erraldoiak, dirutza gastatuko du Aragoin dituen hiru datu-zentroak handitzeko. Bere filial Amazon Web Servicesek (AWS) 15.700 milioi euro jarriko ditu Huescan eta Zaragozan, Pirinioetatik datorren Gállego ibaiaren inguruan dituen “laino” edo cloud azpiegituren tamaina sei aldiz biderkatzeko. Munduko gune handienetako bat sortuko dute Erriberatik apenas ehun kilometrora. Internet bidezko denda global hegemonikoaren txanponaren beste...
Read MoreBasotik: makroproiektu berria Gipuzkoan, berdez mozorrotua
Basotik fundazioa aurkeztu du duela gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurralde horretako baso pribatuen kudeaketa “aurreratua” egiteko asmoarekin. Markel Olano ahaldun nagusiaren esanetan “kudeaketa jasangarria egin eta jauzi kualitatibo bat eman” nahi da sektorean. Datuak ez dira nolanahikoak: 2 milioi euro inbertituko ditu diputazioak hasieran, eta hurrengo bost urtetan beste 8 milioi euro; aurreikusi dute 40.000 hektarea kudeatuko dituztela, gehienak 9.500 baso-jabe txikirenak,...
Read MoreZuk diozu pirolisia, nik diot erraustegia
Komunikazioaren munduan oso ezaguna da BBCren titular ironiko bat: You Say Tomato, I Say Bailout (Zuk diozu tomate, nik diot erreskate). 2012ko ekainean Luis de Guindos Espainiako Gobernuko Ekonomia ministroak eginahalak egin zituen prentsaurrean “erreskate” hitza ez erabiltzeko, eta bankuei emandako 100.000 milioi euroak “finantza babesa” zirela esan zuen. Errealitatea eufemismoekin ezkutatzen saiatzean, malo, sinesgarritasuna erabat kentzen dio adierazi nahi denari, kazetari...
Read MoreNafarroako urtegiak minimoen azpitik: zer utzi du agerian lehorteak?
Izan dugun uda idorra ari da nabaritzen jadanik zenbait tokitan. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak (CHE) jasotako datuen arabera, Nafarroan biltegiratutako ura azken hamarkadako batez bestekoaren oso azpitik dago, eta Esako urtegiaren kasuan gehienezko mailaren %29an dago. Azken ekaitzak gorabehera urtegia basamortu bilakaturik, irudi harrigarriak ari gara ikusten, adierazten dutenak klima larrialdia ez dela poloetako edo tropikoetako kontu bat, etxean bertan sumatuko dugula gero eta gehiago,...
Read MoreEz da ondo aterako
Hernani eta Astigarraga artean, Okendotegi bidean, oinezkoek trenbidea gainetik gurutzatzeko eraiki duten aldamiozko igarobide erraldoia aukeratu du Iñaki Arriola EAEko Garraio sailburuak AHTren inguruko azken xehetasunak emateko. Ez dakit jakingo ote duen hortik metro gutxira Donostiako eraikin zibil zaharrenetakoa bota eta hainbat familia kale gorrian utzi dituztela duela apenas aste batzuk, trenbidearen trazatuan enbarazu egiten zutelako. Obren eta kamioien burrunbak eten du behin baino...
Read MoreBardeatik Erronkarira, artzain baten azken pausoak Twitterrez
Domingo Urzainqui Burgiko artzainak bere artaldea Erronkariarren Errege Abelbidean zehar darama egunotan, mende askoko ohitura eta garraio modu jasangarriari eutsiz. Bere ibilia Twitterren jarraitzen ari da Burgiko La Kukula kultur elkartea. Iraganean arrunta bezain normala zena, gertaera berezi bihurtu da gaur egun: artzain batek transhumantziari ekin dio oinez, eta enegarren aldiz Bardeatik Erronkarirako bidea hartu du udaberria igarotzearekin batera, zintzarri edo ezkilen hari...
Read MoreAHTk itzuliko diguna
Hondeamakinek joan den astean Abadiñoko Mendilibiar-erdikoa baserria nola eraisten zuten ikustean, ziztada bat jasoko zuen batek baino gehiagok gorputzean. 500 urteko baserria, gure ondare arkitektonikoaren puska baliotsu bat, behera bota zuten minutu gutxitan. Abiadura Handiko Trena igarotzeko durangaldean egiten ari diren lanen ondorioz bota dute baserria, baita Atxondoko “maisuen-etxea” ere. AHTren obrak halako altxor ugariren gainetik ari dira pasatzen gupidarik gabe. Donostian,...
Read MoreTxoriak etxetik behatuz, ikasi munduan bizitzen
Hiri eta herri guneetan, autoen burrunba askoz eramangarriagoa da sikiera, pandemiaren ondorioz larrialdi egoera ezarri zenetik. Zirkulazioa gutxitzeak, lehendik gurekin bizi ziren baina antzematen ez genituen animalia askoren hotsak entzun ahal izatea ekarri du. Etxeko balkoitik txori behaketa egitea zabaldu da entretenimendu gisara, baina aisialdi hutsa baino askoz gehiago da: naturako gure baliokideak kontenplatuz ikas dezakegu munduan bizitzen. Prismatikoak ez dira soilik auzokideak...
Read MoreAmiantoa? Bost inporta…
Lehenago edo geroago azaleratzen dela, hori du amiantoak, izan heriotza aurpegiarekin, izan gobernu krisi itxura hartuta. Esku artean dugun arazo potoloenetako bat lurpean gordetzeak ez du askorako balio. Zaldibarko luiziaren larrialdiari beste dimentsio bat eman dio mineral kantzerijenoa tartean izateak. Nahikoa dira 0,0001 zuntz/cm amianto, mesotelioma bat edo pleurako minbizia sortzeko, politikari arduragabe batzuek kontrakoa esan arren. Egiaz ez dago balore segururik, “ezin izan delako...
Read MoreGerrak, makinak eta pertsonak
CAFeko enpresa batzordeak berretsi du Jerusalemgo tranbia ez eraikitzeko jarrera. Otsailean, Beasaingo tren konpainia lizitazio lehian sartu zenean, langileak aurka agertu ziren esanez ez zutela parte hartu nahi giza eskubideak errespetatzen ez dituen proiektu batean –palestinar lurraldeetako judutarren asentamendu ilegalak lotuko ditu tranbiak–. Europako beste konpainia garrantzitsu ugarik ez bezala, CAFeko enpresako zuzendaritzak aurrera egin zuen ordea, eta abuztuan Israelek 500...
Read More
Iruzkin berriak