Garaigoikoa
Hasiera » Txerraren bloga - Garaigoikoa

Aipu batzuk

2026-02-25  //  Aipuak  //  Iruzkinik ez

Aipu batzuk

“Identitate etnikoak ez dira aldaezinak, aldaketetan murgilduta baitaude: eraikiak dira, erabiliak dira, ukatuak, negoziatuak eta erantzunak dira, eta egoera sozialetan eragileek maneiatzen dituzte komeni zaienaren arabera”.

Livia Jimenez Sedano

“Gauza bat da esatea euskara hizkuntza gutxitua dela eta ni ezin naizela euskaraz bizi Euskal Herrian inon ere ez, eta beste bat da, horren barruan, bagaudela hiztun batzuk prototipikoak, legitimitatea daukagunak, eta beste batzuk ez”.

Onintza Legorburu

“Esan daiteke euskararen autopsia egitera etorri ziren atzerriko hizkuntzalari horiek lagundu zutela hil hurren zen hizkuntza hari hats berri bat ematen. Aldaketa funtsezko bat gertatu baitzen garai hartan: determinismoak eta progresismoak ezartzen zuten patu saihetsezinaren ideiaren aurka, gizatalde batek sinistu zuen posible zela hizkuntza baten galbidearen kontra ekitea, eta ekin egin zion, kontzientzia hartuta”.

Mikel Peruarena Ansa

“Ezin zara feminismoaren bozeramaile izan, ez baduzu marko teorikorik eta ez baduzu kalerik”.

Irantzu Varela

“Zer da euskarazko erratarik gabeko erakunde publiko bat?”

Oier Guillan

“Pentsatu al duzu inoiz ze(nbat) hizkuntza hitz egingo duen utopian, bestela? Literatura utopikoaren zale bazara jakingo duzu hizkuntzarena ez dela bereziki aipatzen den auzia, are gehiago serioski lantzen dena. Utopia-egileek zer ez duten problematizatzen esanguratsua da zinez”.

Alba Garmendia

Hizkuntza, pentsatzen dugunetik amesten dugunera arte

2026-02-19  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Hizkuntza, pentsatzen dugunetik amesten dugunera arte

Tarteka Aikor aldizkarian hasiko naiz idazten Mihigintza izeneko sekzio bat, soziolinguistikaren dibulgazio lanetan. Lehen artikulua hauxe da. Hizkuntza, pentsatzen dugunetik amesten dugunera arte.

Soziolinguistika. Berba potoloa, en-tzuten dugunean atzera eragiten diguna. Baina, zoritxarrez edo zorionez, berba horren atzean dagoenak gure bizitzan eragiten du, momentu guztietan gainera, guk gura ala ez. Horrexegatik, ahalegindu beharko ginateke zientzia adar horrek ematen dizkigun baliabideak ezagutzen, batez ere egoera minorizatuan dagoen hizkuntza delako gurea.

Soziolinguistika. Zer da ba? Ba, hizkuntzen eta gizartearen harremana aztertzen du, hori baino ez. Edo hori guztia, esnatzen garenetik ohera joan arte (ametsetan ere bai) hizkuntzak gurekin harremanetan baitaude, hasi pentsamenduetatik eta amaitu edozein iragarkietan. Baina, kontuz, soziolinguistikak ez ditu prozesu indibidualak aztertzen, kolektiboak baizik: hizkuntza ohiturak, hizkuntza eskubideak, konplexuak, gatazkak, portaerak, diskriminazioak, … Eta hori guztia aztertu eta lantzeko erpin asko ditu soziolinguistikak, psikologia (batez ere, soziala), antropologia, soziologia, zuzenbidea, ekonomia, komunikazioa, politika, … Hizkuntzen praktika sozialen inguruko jakintza zientifikoa delako soziolinguistika, ezer izatekotan.

Eta soziolinguistika, kontrara eman dezakeen arren, ez da linguistika. Ez du aztertzen hizkuntzaren sintaxia, edo gramatika, edo joskera, edo morfologia. Horiek filologoentzat. Soziolinguistikak hizkuntzaren alderdi sozialei egiten die jaramon. Eta, horren barruan, bi plangintza bihurtu ziren kanon diziplina sortu berritan: corpus plangintza (gure kasuan, larreko hizkuntza noranahikoa bihurtzeko lana, estandarizazioa, euskara batua eta hari lotutakoak) eta estatus plangintza (hiztunei eta haren inguruabarrei dagokiena). 70 urte pasa dira ordutik eta estatus plangintza biderkatu zaigu: jabetze plangintza (euskara ikasi eta irakasteko metodologiak, plangintzak eta abar), prestigio plangintza, identitate plangintza, komunitate plangintza, …

Plangintzak, plangintzak eta plangintzak. Dena zientifikoa, dena zenbakietara ekarria, dena aldagai, dena … Errealitatea, baina, batzuetan bestelakoa izaten da eta dena ez dago hain “planifikatua”. Adibidez, euskara batua sortzeko prozesuan zenbateko planifikazioa egon zen? Edo 60ko hamarkadan hasi zen pizkundean? Edo gau-eskola eta euskaltegien sorreran?

Baina jarraitzen dugu metafora hori erabiltzen (bai, irakurle, plangintza metafora bat da). Nire ustez, metafora hauek oso produktibistak dira, enpresarialak oso (joera orokorrarekin bat datoz, orain sentimenduak kudeatu behar ditugun honetan). Eta ostentzen dute hizkuntzen dinamiketan eragin handia duten praktika afektibo asko, baina …

Bi plangintza nagusi horietara itzulita, corpus plangintzak hizkuntza egoera berrietara egokitzea dakar eta nahitaezkoa da, baina ez nahikoa. Estatus plangintza izan behar da lehentasunezko. Azken finean, hiztunon normalizaziorako alderdi linguistikoak bigarren mailakoak dira. Beharrezkoak, baina bigarren mailakoak. Eta, horregatik, ez dago ulertzerik herri santu honetan goi mailako jakintza akademikorik ez egotea. Ez dago ulertzerik goi mailako ikerketa eta dibulgaziorik ez egotea (salbuespenak salbuespen eta ia beti herrigintzatik elikatuta).

Kontuz! Baina ezin dugu ulertu soziolinguistika lurretik bi zentimetro gorago dabilenen zientzia modura. Interbentzio eta eraldatze zientzia modura ulertu beharko genuke eta, ahal dela, behetik gorako zientzia modura, egunerokoan gertatzen zaizkigunak hobeto ulertu eta horiek aldatzeko zientzia modura.

Beraz, ahal den heinean, jakintza herritarrari heldu beharko diogu eta eskertu Soziolinguistika Klusterrari eta Udako Euskal Unibertsitareari urteetan egindako lana. Eta jarraitu jakite hau dibulgatzen, ditugun baliabidetxoekin. Horretarako, aukera izango dugu hurrengo hilabeteetan Aikorreko orrialdeetan.

Poesia gudu zelai modura

2026-02-05  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Poesia gudu zelai modura

Poesia eta hizkuntza minorizatuak dei zitekeen blogeko artikulu hau, baina ez da. Izan ere, beti harritu nau hizkuntza minorizatuetan (edo, behinik behin, ondoen ezagutzen ditudan komunitateetan) poesiak zer garrantzia duen, bai Euskal Herrian, zein Galizian edo Cuetzalan aldean.

Nerabezarotik datorkidan susmoa da. Gogoratzen dut 15-16 urterekin hasi nintzela poesia irakurtzen, euskaraz. Niretzat ia pentsaezina zen gaztelaniazko poesia irakurtzea (eta ia gaur egun arte, oso gutxi dira gaztelaniaz irakurri ditudan poesia liburuak). Eta neure inguruko erdaldunek flipatzen zuten, poesia irakurtzen eta euskaraz?

Galizian ere flipatu dut askotan poesiarekin duten harremanarekin. Salvaterra do Minhoko poesia festibaletik hasita eta galizieraz poesian dagoen produkzio erraldoieraino (erraldoia ulertu behar da beste generoekin alderatuta, beti ere). Cuetzalanen ere gogoratzen dut hizkuntza planeko lehen proposamenetako bat poesia lehiaketa abiatzea izan zela.

Eta inoiz galdetu izan diot neure buruari? Hau guztia zer dela eta? Orain gutxi irakurri dudan liburu batean topatu dut erantzuna (edo erantzunetako bat gutxienez) Galeseko egoerari aplikatua: poesia lantzea ulertu zen prestigioa lortzeko gudu zelai modura (“No hablarás”, James Griffith).

Etxeko leihoak unibertsora

2026-01-29  //  Irakurgaiak  //  Iruzkinik ez

Etxeko leihoak unibertsora

Alba Garmendiak liburu txiki bezain esanguratsua argitaratu du Txalaparta argitaletxean, Iratzar fundazioaren ekimenez. Liburua utopiei buruz egiten du berba, baina kokatuta. Niri pentsarazi dit asko, asko eta asko. Ez dut libururen laburpenik edo kritikarik edo dena delakorik egingo. Bakarrik hartuko ditut liburutik aipu batzuk, solte, inspiragarriak izan daitezkeenak eta amu izan daitezkeenak, balizko irakurleek hura ere irakurtzeko.

 

Pentsatu al duzu inoiz ze(nbat) hizkuntza hitz egingo duen utopian, bestela? Literatura utopikoaren zale bazara jakingo duzu hizkuntzarena ez dela bereziki aipatzen den auzia, are gehiago serioski lantzen dena. Utopia-egileek zer ez duten problematizatzen esanguratsua da zinez.


Irakurle arretatsu horrek Azurmendi irakurria izango du, eta ikasia (utopia) unibertsalik ez dela existitzen (hizkuntza-kultura-nazio…) partikularrik gabe. Utopiaz aritzea gutaz aritzea dela, ezinbestean.


Barkatu, baina militantzia ez da kuadrilla monogamo bat.


Utopia kritikoa eleberri iparramerikar batzuk izendatzeko kontzeptua izanik, zergatik ekarri izendapen hori euskal testuingurura? Ez al gabiltza geure literatura gu geu kolonizatzen, orain ere, kanpoko autoreen liluran?


Apal, txiki, pittin, -txo.


Utopiak, aske eta beregain, beste ekarpen batzuk egin ditzake, ordea. Ez du gaur-biharretan egingo duguna gidatzeko, baina egin nahi duguna elika dezake: desirak berrikusi eta berriak sortu, irudimena eragin, daukaguna pentsarazi. Zer pentsatua emango diguten utopiak behar ditugu, izan ere. Gure markoetatik sortu direlako zerbait esaten digutenak.

Etxeko leihoak zabaltzeko garaia da, eta haize bortitzak ireki ditzatela ateak.

Agentzia eta egitura

2026-01-23  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Agentzia eta egitura

Soziolinguistikaren esparrura (edo hizkuntzen dinamikak aztertzen dituen zientziara) ere iritsi da agentzia eta egituraren arteko tentsioa. Beste berba batzuekin esateko, hizkuntza dinamikak aldarazteko non jarri behar da fokua, hiztunengan ala egiturazkoak diren elementuetan? Tentsio honek neure ustez zeharkatzen ditu milaka analisi eta proposamen. Badira soziolinguistikan ikuspegi neoliberalak ugaritzen ari direla diotenak, eta neure inguruan behintzat tankera honetakoak entzun eta irakurtzen ditugu. Bada ere erdalduntze makina existitzen dela ukatzen duenik eta bada euskaldunok ei ditugun pribilegioak aipatzen duenik.

Post honen lehen esaldian agentzia eta egituraren arteko tentsioa idatzi dut eta apropos erabili ditut berba horiek. Beste modu batera eman nezakeen baina tentsioa erabili dut. Izan ere, neure ustez, berba horretan datza kontua. Zorionez, dena ez da ez beltz ez zuri, dena ez da agentzia eta dena ez da egitura. Agentziak bere mugak ditu, egiturak bere mugak dituen bezala. Eta kontua bien arteko artikulazioan datza, neure ustez.

Izan ere, agentziarekin bakarrik nekez lortuko dugu egoera zinez iraultzea, nekez lortuko dugu hizkuntzaren biziberritzean pauso esanguratsuagoak egitea. Baina egiturarekin bakarrik ere ez ditugu lortuko bilatzen ditugun helburuak. Eta, gainera, ez da ahaztu behar agentziak egitura elikatzen duela (hein batean, bai) eta egiturak ere agentzia elikatu behar duela. Hortaz, harako hark esaten zuen bezala: den-dena nahi dugu, agentzia eta egitura.

Harien isla

2026-01-15  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkin bat

Harien isla

Aspaldi esan nuen ez dela ohikoa izaten gurean hizkuntzari lotutako arte instalazioak egotea. Horregatik, ikusi nuenean Irati Bazeta lankideak Durangoko museoan arte erakusketa bat egin behar zuela, ez nuen dudarik izan: azoka bitartean bisitatu nuen (pena, Emuneko lankideekin antolatutako bisita gidatura joateko modua ez nuelako izan). Eta, zoritxarrez, artikulu hau berandu dator, ze dagoeneko ez dago ikusgai erakusketa bera. Baina tira, neure denborak eta aktualitatearenak koadratzea sano gaitza da.

Irati Bazetak honako hau gura izan du egin bere erakusketarekin: intersekzionalitatea tresna analitiko moduan erabilita, euskara jendea aztertu eta irudien bidez gogoeta sustatu. Horrez gain, erakusketan bertan ekintzarako deia ere egiten du. 20 bat minututan erakusketaz gozatzen egon nintzen eta sano gustatu zitzaidan: irudiak, mezuak, arte objektuen kokapena, … (eta erakusketan bertan post-it batean mezutxoa utzi nuen, Iratik eskatu bezala: Euskara da dena aldatzeko dugun tresnarik onena).

Irati Bazetaren erakusketa gozatzeko onena erakusketa bera ikustea bada ere, neure ustez erakusketaren katalogoa ere kontuan hartzeko modukoa iruditzen zait: kontakizun aparta osatzen dute irudiek eta berbek. Eta, horren erakusgarri, honela amaitzen du Irati Bazetak bere katalogoa:

Bukaeratik hasiera berri bat.

Arakatzea, aztertzea, analizatzea da begiak irekitzea, baina euskarak begiak irekitzea baino gehiago behar du. Ekintzak behar ditu. Besteei eskatzea ondo dago edota aldarrikatzea. Behar dugu aldarrikapena, baina bakoitzak beretik egitea ere bai, bere posiziotik, okupatzen ditugun espazioetatik eragitea.

Azken galdera bat zuten esku artean kontakizun honetako izakiek. Zuri edo guri zuzendutako galdera zen: zuk zer egingo duzu euskararen alde? Eta guk, kolektiboki, zer egingo dugu euskararen alde?

Inpresio batekin amaituko dut: Hastings hirian 2025ean Robyn Kahukiwa artista maoriaren erakusketa ikusi nuen (handik gutxira hil zen zoritxarrez) eta iruditzen zait intersekzio asko egin daitezkeela Irati Bazetaren lanarekin. Distantziak distantzia.

 

Galderak eta galderak

2026-01-08  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Galderak eta galderak

Zirriborroen dokumentu bat dut eta bertan blogeko balizko artikulu edo esaldi edo ideia edo dena delakoak batzen ditut. Eta aurrekoan irakurtzen ari nintzela, konturatu nintzen baneukala galdera bateria bat eta, gainera, galdera horiek badutela zelanbaiteko lotura. Hortaz, galderak hartu, ordenatu eta galderekin artikulu/post bat egitea bururatu zait. Ea zer deritzozuen:

Noiz sentitzen da hiztun bat legitimatuta? Zer prozesu sozialek legitimatzen dute hiztun bat eta zer prozesuk ez? Zelan legitimatu daiteke hiztun bat? Zelan legitimatzen dira hiztunak hizkuntza hegemonikoetan eta zelan hizkuntza gutxituetan? Zeintzuk dira hiztun “eredugarriak”?

Euskara “purua” existitzen al da? Euskararen askotariko testuinguruek askotariko errealitateak ezartzen dituzte eta horietan purutasunik bilatu daiteke?

Zelan eman buelta euskararen inguruan daude interpretazio mugatzaileei? Zelan eragiten digu horrek egunerokoan?

Espazioaren arabera hiztun mota bat ala beste bat naiz? Hau da, espazioek baldintzatzen dute hizkuntza praktika?

Zertarako batzen dira euskararen inguruan hainbeste datu? Erabiltzen al dira datu horiek gero plangintzak diseinatzeko, politikak zehazteko ala interbentzioak irudikatzeko?

Zein da gure iparra, zein da euskararen biziberritzearen azken helburua? Eta zer hegoalde ezkutatzen du ipar horrek?

Zelan eta nondik eraikitzen ditugu gure hizkuntza interbentzio edo plangintzak?

Zer militantzia eredu behar du euskararen biziberritzeak?

Sabela

2025-12-17  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Sabela

Aurton ezagutu dut 16 urteko neska galiziar bat, Sabela deituko diodana bere izena ez izan arren. Kokatze aldera, ez da euskalduna, ez du inolako zerikusirik Euskal Herriarekin. Santiago egunean berarekin egon nintzen, Compostelan eta aipatu nion orain dela urte batzuk (berak nitaz gogoratu ez arren) bere etxean izan nintzela, norekin eta Porrotx eta Marimototsekin. Hori esanda, istorio hau kontatu zidan.

Kontua da Sabela, ume bat zela, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen DVD bat eskuratu zuela (bere gurasoek erosia). Eta, hara, hasi zela ikusten, eta zer eta engantxatu. Ez zuen piperrik ulertzen, baina kanta guztiak buruz ikasi zituen (eta horren froga pare bat kantu abestu zizkidan, erdi euskaraz erdi asmatuta), eta, gainera, bideoetako umeek barre egiten zutenean berak ere barre, eta salto, eta dantza, eta kantatu, eta gozatu, eta …

Istorioa entzun eta esan nuen: joe, zer handiak diren gure pailazoak, ume galiziar bat fan bihurtzeko kapazak izan dira berak piperrik ulertu ez arren. Eta gero pentsatu nuen: Zergatik? Zergatik gertatu da hori? Korrontearen kontra ibili arren, zelan lortu dute pailazoek holako eraginik? Zein da “sekretua”? Ba ez dakit zein den, baina badakit gizatasunarekin lotura duela, bihotza jartzearekin lotura duela, maitasunarekin eta hunkitzeko gaitasunarekin, benetakotasunarekin, … Eta, agian, horiek dira gure eraldaketarako proiektu linguistikoek izan behar dituzten ezaugarriak.

Kontzientzia kritikoa

2025-12-12  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Equiling ikerketa taldeak amaitu du bere ibilbidea. Hala ere, utzi ditu zenbait lan han eta hemen. Haien artean, “Euskaldun aktibo eta kontzienteak hezten” izeneko gida. Gida horretan gazteen aktibazioa lortzeko dinamizatzaileentzako oharrak datoz. Eta, horretarako, kontzientzia kritikoa lantzea dute helburu.

Baina zer da kontzientzia? Askotan galdetu izan diot neure buruari kontzientzia, kontzientziazioa, sasoi batean motibazioa zer den. Erantzun borobil bat zirriborratzeko elementuak baditut, banituen, baina gida horretan sano ondo laburbiltzen da kontzientziaz zer ulertzen duten.

Algoritmoa asaldatu

2025-12-02  //  Sailkatu gabea  //  Iruzkinik ez

Algoritmoa asaldatu

Hamaika lerroko manifestu herren bat, abenduaren 3ak eragiten didan nagi infinituaren aurrean:

Espainoltasun eta frantsestasun toxikoaren sasoietan bizi garen honetan, etengabe des-zentratzera behartuta gaude, geure burua linguistikoki autodeterminatu gura badugu. Galizian esaten duten modura, algoritmoa asaldatu edo aztoratu behar dugu egunero. Azken finean, eurek nahi dutena izateari uko egin behar diogu, minutuero, segunduero, beti.

Hormigoiari espazioa kendu behar diogula eta eukaliptoari, hori esaten digute ekologistek. Eta, guk ere algoritmoa aztoratzeko erdarei espazioak kendu behar dizkiegu. Ikuspegi kolektibo eta parte hartzaile batetik, identitate ostenduak plazara ekarrita, mugimenduetatik edo erakundeetatik, beste zapalketa batzuk kontuan izanda, baina espazioak kendu behar dizkiegu (eta, horrela, algoritmo toxiko horiek apur bat asaldatu). Arau sozialak hackeatu behar ditugu eta autonomia bilatu, bai gure gorputzena, bai gure teknologiena, bai gure berbena. Moztu ditzagun hariak.

« Aurreko artikuluak

Txerra Rodriguez

Soziolinguistikari buruz dihardu blog honek, euskararen hizkuntza komunitatearen ikuspegitik beti ere.

Azken bidalketak

  • Irakurgaiak: Linguística eco-
  • Pizkundea
  • Esatea da egitea
  • Uste baino gutxiago dakigu, baina uste baino gehiago erabiltzen dugu
  • Ia-euskaldunak

Iruzkin berriak

  • Esatea da egitea - Garaigoikoa(e)k minuskulaz bidalketan
  • Ia-euskaldunak - Garaigoikoa(e)k Ama-hizkuntzaren ideologia bidalketan
  • Nortasungintza - Garaigoikoa(e)k Sustraiak bidalketan
  • Irakurgaiak: Esnatu ala hil - Garaigoikoa(e)k 12 gogoeta Iñaki Iurrebasoren doktore-tesitik bidalketan
  • Agentzia eta egitura - Garaigoikoa(e)k Pribilegioak bidalketan

Artxiboak

  • 2026(e)ko maiatza
  • 2026(e)ko apirila
  • 2026(e)ko martxoa
  • 2026(e)ko otsaila
  • 2026(e)ko urtarrila
  • 2025(e)ko abendua
  • 2025(e)ko azaroa
  • 2025(e)ko urria
  • 2025(e)ko iraila
  • 2025(e)ko uztaila
  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • 2024(e)ko urtarrila
  • 2023(e)ko abendua
  • 2023(e)ko azaroa
  • 2023(e)ko urria
  • 2023(e)ko iraila
  • 2023(e)ko uztaila
  • 2023(e)ko ekaina
  • 2023(e)ko maiatza
  • 2023(e)ko apirila
  • 2023(e)ko martxoa
  • 2023(e)ko otsaila
  • 2023(e)ko urtarrila
  • 2022(e)ko abendua
  • 2022(e)ko azaroa
  • 2022(e)ko urria
  • 2022(e)ko iraila
  • 2022(e)ko abuztua
  • 2022(e)ko uztaila
  • 2022(e)ko ekaina
  • 2022(e)ko maiatza
  • 2022(e)ko apirila
  • 2022(e)ko martxoa
  • 2022(e)ko otsaila
  • 2022(e)ko urtarrila
  • 2021(e)ko abendua
  • 2021(e)ko azaroa
  • 2021(e)ko urria
  • 2021(e)ko iraila
  • 2021(e)ko uztaila
  • 2021(e)ko ekaina
  • 2021(e)ko maiatza
  • 2021(e)ko apirila
  • 2021(e)ko martxoa
  • 2021(e)ko otsaila
  • 2021(e)ko urtarrila
  • 2020(e)ko abendua
  • 2020(e)ko azaroa
  • 2020(e)ko urria
  • 2020(e)ko iraila
  • 2020(e)ko abuztua
  • 2020(e)ko uztaila
  • 2020(e)ko ekaina
  • 2020(e)ko maiatza
  • 2020(e)ko apirila
  • 2020(e)ko martxoa
  • 2020(e)ko otsaila
  • 2020(e)ko urtarrila
  • 2019(e)ko abendua
  • 2019(e)ko azaroa
  • 2019(e)ko urria
  • 2019(e)ko iraila
  • 2019(e)ko abuztua
  • 2019(e)ko uztaila
  • 2019(e)ko ekaina
  • 2019(e)ko maiatza
  • 2019(e)ko apirila
  • 2019(e)ko martxoa
  • 2019(e)ko otsaila
  • 2019(e)ko urtarrila
  • 2018(e)ko abendua
  • 2018(e)ko azaroa
  • 2018(e)ko urria
  • 2018(e)ko iraila
  • 2018(e)ko uztaila
  • 2018(e)ko ekaina
  • 2018(e)ko maiatza
  • 2018(e)ko apirila
  • 2018(e)ko martxoa
  • 2018(e)ko otsaila
  • 2018(e)ko urtarrila
  • 2017(e)ko abendua
  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko maiatza
  • 2017(e)ko apirila
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko otsaila
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko abendua
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko abuztua
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko uztaila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko iraila
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko iraila
  • 2013(e)ko abuztua
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko abuztua
  • 2012(e)ko uztaila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko apirila
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko abendua
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko abuztua
  • 2011(e)ko uztaila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko azaroa
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko abuztua
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko martxoa
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2009(e)ko urtarrila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko iraila
  • 2008(e)ko abuztua
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko urtarrila
  • 2007(e)ko abendua
  • 2007(e)ko azaroa
  • 2007(e)ko urria
  • 2007(e)ko iraila
  • 2007(e)ko uztaila
  • 2007(e)ko ekaina
  • 2007(e)ko maiatza
  • 2007(e)ko apirila
  • 2007(e)ko martxoa
  • 2007(e)ko otsaila
  • 2007(e)ko urtarrila
  • 2006(e)ko abendua
  • 2006(e)ko azaroa

Kategoriak

  • 30 urte
  • Aipuak
  • Atik Zra
  • Azatzak
  • Etxealdia
  • Info 7
  • Irakurgaiak
  • Jakin
  • Poema soziolinguistikoak
  • Sailkatu gabea
  • SL domestikoa
  • Sutondoko kontuak
  • Tosepan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA