Periodikua leitzen
El Correo irakurtzen aritu naiz gaur, ia egunero bezala. Azalean, Lantarongo erasoari buruzkoak erakarri nau gehien, batez ere gaiari editoriala eskaini diotela ikusi dudanean. Albistea irakurri dut lehenik, editoriala ondoren; jakingura handia neukan, ez zer zioten Correokoek… Albistean bertan ez dut aparteko ezer aurkitu. Harritu nau, hori bai, erasotzaileak aske uzteko erabakiaz inongo baloraziorik ez egiteak. Baina okerragoa izan da editorialarena. Testu osoa hemen daukazue,...
Read MoreAletxandre Bordagarai joan zaigu
Neskenegünean jakin nuen berri txarra, gertatu eta ordu gutxira, eta ezusteak jota utzi ninduen: Aletxandre Bordagarai hil dela. Euskal kulturak badu bete ezinezko hutsune bat larunbataz geroztik. Ez da denbora luzea Pil Pil taldeaz jardun nuela. Laukote osoari egin nion gorazarre –ez dut ukatuko lagunak ditudala, bidenabar–, baina bi kideri batez ere: Bernadette eta Jojo Bordagarai. Balio dezatela lerro hauek, bien aita zen Aletxandrez den bezainbatean –Mixelek barkatuko didalakoan...
Read MoreNik greba egunean Bilbon ikusitakoa
Laster izango da urte bat Maite Artola kazetariak, anartean Euskadi Irratiko Mezularia saioko zuzendari, honakoa esan zuela Argian Sustrai Colinak egindako elkarrizketan: “Niretzat kazetaritza beti izan da neuk ikusitako hura kontatzea, baina hori egiteko geroz eta aukera gutxiago daukagu, eta agentzietatik datorrena zurrupatu besterik ez dugu egiten”. Egia da geure begiz ikusitakoa kontatzeko zailtasunak ditugula gaur egungo kazetariok, saiatu arren, saiatzen garenez; ARGIAkoon...
Read More
Iruzkin berriak