Frackinga Nafarroan: lege ahul baten jaiotza
Joan den astean, urriaren 10ean zehatzak izate aldera, Nafarroako Parlamentuak haustura hidraulikoa debekatzen duen legea onartu zuen, UPN eta PP ez beste alderdi guztien botoei esker. Madrilgo Gobernuaren erreakzioa berehala etorri zen. Hiru egun lehenago, hain zuzen. Legea onartuz gero Espainiako Auzitegi Konstituzionalean haren aurkako helegitea jarriko zuela iragarri zuen Estatuko Energia idazkari Alberto Nadalek. Argudioa da lege horren bitartez Nafarroak muturra sartu nahi duela...
Read MoreArtikoko piratak
Joan den irailaren 19an, Errusiako Kostalde Guardiak Greenpeaceko 28 ekintzaile eta kameralari eta argazkilari bana atxilotu zituen, eta haiek zihoazen ontzia, Arctic Sunrise, bahitu. Elkarte ekologistako kideak protesta baketsua egiten ari ziren, Gazprom enpresak Ozeano Artikoan laster hastekoa duen petrolio ustiaketaren aurka. Atxiloketa baino apur bat lehenago, Greenpeaceko zenbait aktibista Prirazlomnaya petrolio-plataformako hormetan eskegita geratu ziren. Bai eurei bai Arctic Sunrise-n...
Read MoreEmakumeen ileari tiraka merkurioa agertzen denean
Umeak edukitzeko adinean dauden emakumeen ileko merkurio kopurua neurtu du Zero Mercury Working Group (ZMWG) elkarteak munduko bederatzi herrialdetan, tartean Espainiako Estatua (hemen txosten osoa deskargatu daiteke, ingelesez). Emakumeen laurdenean AEBetako Ingurumen Babes Agentziak, EPAk, gomendatzen duenaren gainetiko kontzentrazioak aurkitu dituzte, eta bereziki kezkagarriak dira Japoniako eta Espainiako Estatuko datuak. Ondo ezaguna dugu merkurioa, baina ez hainbeste haren formarik...
Read More
Iruzkin berriak