Mundua ez da biribila
Hasiera » Gizartea » Torturaren berri ematea ukatu nahi dutenei
Abe21 0

Torturaren berri ematea ukatu nahi dutenei

Atalak: Gizartea, Politika

Badira aste batzuk iragarrita zegoela. Gaurtik aurrera, Xabier Makazagaren Manual del torturador español (Espainiar torturatzailearen eskuliburua) liburua osorik eta dohainik irakur daiteke Txalapartaren webgunean. Makazagaren lana irakurleengana ez iristeko zenbaitzuk egindako ahaleginek bultzatu dute neurri hori hartzera Tafallako argitaletxea. Hona hemen hartutako erabakiaren zergatiak azaltzen dituen Txalapartaren prentsa-oharra, hitzez hitz:

Dagoeneko publikoa denez, Madrilgo egunkari batzuk (La Razón, ABC) Xabier Makazagak idatzi zuen eta Txalapartak argitaratu zuen Manual del torturador español liburuaren kontrako kanpaina bati ekin zioten Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat liburutegietan zegoelako.

Jarraian, Alderdi Popularrak adierazi zuen Eusko Jaurlaritzari eskatu behar ziola aipatu liburua liburutegietatik kentzeko. Eskari horri jaramon eginez, Basauriko alkate sozialistak liburua kendu zuen bertoko liburutegitik. Eusko Jaurlaritzak liburutegiak udaletxeen ardura direla erantzun zuen eta, izatekotan, haiei zegokiela liburua kentzea ala ez.

Gertakari hauen aurrean Txalaparta argitaletxeak hartu dituen honako akordioak jakitera eman nahi ditu:

1.- Guztiz arbuiagarria iruditzen zaigula Madrilgo komunikabideen ekinaldia, hala nola PP eta PSOEren jarrera gai honen aurrean. Belzkeri hori, diktadura batek berezkoago duena, NBEk, Amnesty Internationalek eta beste eragile askok aurkeztutako salaketak eta txostenak ukatu eta gaitzesten ditu. Aipatu txostenok liburuaren egileari arrazoia ematen diote, argi salatzen baitute Espainiak egiten duen torturaren ukapena, torturaren mantentzea laguntzen duena. Giza eskubideei lotutako edozein kritikak terrorismoa babesten duela aitzakiatuta, dinamika honek urrats berri bat ematen du giza eskubideen urraketan, zuzenki egiten baitu Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 19. artikuluaren kontra. Artikulu horrek argi eta garbi esaten du: «Gizabanako guztiek dute iritzi-eta adierazpen-askatasuna. Eskubide horrek barne hartzen du erlijioa eta sinismena aldatzeko askatasuna eta bakoitzaren iritziengatik inork ez gogaitzeko eskubidea, ikerketak egitekoa eta informazioa eta iritziak mugarik gabe eta nolanahiko adierazpidez jaso eta zabaltzekoa».

2.- Dei egiten diegula nazioarteko instantziei, erakundeei, alderdi politikoei, gizarte eragileei, edizio munduko profesionalei, liburuzainei eta, oro har, gizarteari era horretako askatasun murrizketak onar ez ditzaten, informazio egiati eta anitzak jasotzeko eskubidea babes dezaten eta tortura eta tratu txarrak beldurrik gabe sala ditzaten.

3.- Adierazpen askatasunaren alde publikoki agertu diren euskal liburuzainen jarrera eskertzen dugula.

4.- Bat egiten dugula Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiak Frank de la Rue jaunari, Nazio Batuen Goi Komisariotzaren mendeko den Iritzia eta Adierazpen Askatasunaren Kontalari Bereziari bidali dion protestarekin, komunikatu honekin batera atxikitzen duguna.

5.- Azkenik, jakinarazi nahi dugu, idazlearekin bat etorrita, Txalaparta argitaletxeak Manual del torturador español liburua bere webgunean debalde zintzilikatu duela.

Tafallan, 2010eko abenduaren 21ean

Txalaparta argitaletxea

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA