Mundua ez da biribila
Hasiera » Gizartea » Izua Errekalden
Ira21 1

Izua Errekalden

Atalak: Gizartea, Politika

 

Errekalde auzoko erdigunea erabat okupatu du gaur Ertzaintzak. (Arg.: Unai Brea)

Errekalde auzoko erdigunea erabat okupatu du gaur Ertzaintzak. (Arg.: Unai Brea)

“¿Vosotros qué cojones hacéis aquí? ¡A la puta mierda! ¡Aquí no pintáis nada!”. Gutxi gorabehera hitz horiekin gonbidatu gaitu ertzain batek alde egitera, auto biren artean makurtuta geure burua gomazko pilotez babesten saiatzen ari ginen taldetxo bati; tartean, kazetari bi. Orain dela bost ordu inguru gertatu da hori, Bilboko Errekalde auzoan, Kukutza gaztetxetik hurbil. Denbora tarte hori igarotzen utzi dut hau idazten hasi aurretik, ulertzekoa den momentuko amorruak ez ziezadan eragotzi gaurko gertakarien kronika zintzoa, demagogiak eta aurreiritziek kutsatu gabea, egiari atxikia… idaztea. Ez dakit lortuko dudan.

Kukutza gaztetxea aspaldi abandonatutako fabrika batean loratu da azken hamahiru urteotan. Kendu burutik hard-rock kontzertuak antolatzen eta porroak erretzen baizik ez dakien gaztetxo batzuen irudia. (Hard-rock kontzertuak antolatzea eta porroak erretzea guztiz zilegi da, badaezpada gehitu dezadan). Kukutzak Errekaldeko gazte, ez hain gazte eta umeei eskaini die beste iturri batzuetatik jaso ez dutena: aisialdirako alternatibak, ekintza kulturalak, ikastaroak, entsegu-aretoak…

Cabisa enpresak 1994an ordaindu zuen Kukutza dagoen fabrika zaharraren jabetza eskuratzeko. Urte bi geroago, Udalak birkalifikatu egin zuen orubea, eta eraikigarri izendatu. Aurtengo maiatzean, Cabisak eraikina eraisteko baimena eskatu zuen; iraila hasieran eman zioten. Helburua merkatu librean salduko diren etxebizitzak eraikitzea da, 2.000 etxebizitza huts (auzoko guztien %9) daukan Errekalden.

 

Kukutzako ordezkari bat, goizeko prentsaurrekoan. (Arg.: Unai Brea)

Kukutzako ordezkari bat, goizeko prentsaurrekoan hizlari. (Arg.: Unai Brea)

Horiexek aurrekariak. Gaurkoa gertatzeko azken baldintza zen epaile batek eraikina husteko agindua ematea. Eta agindu hori izango da Ertzaintzak gaur Errekalden egindakoa justifikatzeko Rodolfo Aresek –hau idazten ari naizen une bererako iragarrita daude haren adierazpenak– edukiko duen argudioa. Dozenaka zauritu eragin eta gero –Herrizaingo Sailak bakarra izan dela esan arren– beste epaile batek (momentuz) indargabetu duen agindua, Errekaldeberriz auzokide elkarteak aurkeztutako helegiteari men eginez. Garaipen txiki bat, agintarien arreta eskasaz mila bider kexatu den auzo batentzat. Ostiralean jakingo da eraiste aginduak aurrera segitzen duen edo behin-betiko bertan behera uzten duten.

 

Ehunka lagun gaztetxearen desalojoagatik protestan. Handik minutu gutxira pilotakadak botaz sakabanatu ditu Ertzaintzak. (Arg.: Unai Brea)

Ehunka lagun gaztetxearen desalojoagatik protestan. Handik minutu gutxira pilotakadak botaz sakabanatu ditu Ertzaintzak. (Arg.: Unai Brea)

Eskubide batzuk beste batzuen gainetik daudela esan ohi da. Nik ez dakit noraino diren garrantzitsuak Cabisa enpresaren eskubideak, baina ez dira nolanahikoak izango, gaur Ertzaintzak Errekalden egin duen oinarrizko zenbait giza-eskubideren zanpaketa justifikatzen badute. Poliziaren interbentzio batean pilotakadak eta porra kolpeak izaten dira larriena, batez ere jasotzen dituztenentzat, baina ni benetan ikaratu nauena izan da nola eragotzi duten oinezkoen zirkulazio askea eta zer nolako bortxaz uxatu dituzten beraiekin era baketsuan hitz egiteko asmoz hurbildu zaizkien guztiak –Bildu, Ezker Batua eta Aralarreko ordezkariak izan ezik–, segurtasunaren ikuspuntutik horretarako arrazoi argirik egon gabe. Ea nola azaltzen duen hori Rodolfo Aresek. Izan ere, beharbada gehien ikaratzen nauena da Aresek gaurko kargu bera izaten jarraituko duela bihar, eta gutxi asaldatuko direla horregatik.

Iruzkin bat

  1. Axier | 2011-09-22 at 9:22

    Hemen zeozer ez dago ondo.
    Zu guzurretan ari zara ala Ares?
    Eta Ares,erantzunkizun politikoagatik, ezin da izan, beraz…
    http://www.youtube.com/watch?v=yvTO87qkjow

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA