Mundua ez da biribila
Hasiera » Energia » Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?
Api16 2

Sinesgarria da Kantabriak frackingari ezarritako debekua?

Atalak: Energia, Frackinga, Ingurumena

Kantabriako Legebiltzarrak aho batez onartu du haustura hidraulikoa debekatzen duen legedia. Albistea harrigarria da, “aho batez” horren barruan PP dagoelako, orobat teknika horren aldeko agertu dena. (PSOEren jarrera analizatzeari uko egingo diot momentuz, ulergaitza baitzait kasik auzo batetik bestera hain mezu kontrajarriak erabiltzea). Halaber, albiste pozgarria behar luke, eta hein batean bada noski, frackingaren aurka dagoen ororentzat. Baina Haustura Hidraulikoaren Aurkako Kantabriako Asanbladakoak ez dira fio.

Frackingaren aurkako Kantabriako Asanbladako kideak, legeari buruzko balorazioa egiteko agerraldian. (Arg: Haustura Hidraulikoaren Aurkako Kantabriako Asanblada).

Frackingaren aurkako Kantabriako Asanbladako kideak, legeari buruzko balorazioa egiteko agerraldian. (Arg: Haustura Hidraulikoaren Aurkako Kantabriako Asanblada).

“Lege hau ez da nahi genukeen behin betiko bermea”, adierazi du Asanbladak prentsa agerraldi batean. Mesfidantza eragiten duten hainbat alderdi aipatu dute:

  •  Legearen sustatzaileek eurek ere behin eta berriz esan dute behin-behinekoa dela. Zenbait baldintza aldatuz gero, frackinga aukera onargarria irudituko litzaieke atzera.
  •  Frackingaren arrisku batzuk aipatzen dira legean, baina ez denak. Zehazki, gehigarri kimikoek eragindako akuiferoen kutsadura da kontuan hartu den kalte bakarra.
  •  Kantabriako Gobernua duela sei hilabete agertu zen frackingaren aurka, baina denbora horretan ez du atzera bota emandako esplorazio baimenetako bat, horretarako eskumena eduki arren.
Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak ez du nahi erkidegoek beren kabuz jokatzea frackingaren partidua.

Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroak ez du nahi erkidegoek beren kabuz jokatzea frackingaren partidua.

Kantabrian dauden gainerako baimenak Estatuaren eskuduntzakoak dira, eta Madrilek, Jose Manuel Soria Industria ministroaren ahotik besteak beste, zeharo argi utzi du frackingaren aldeko apustua egin nahi duela. Haustura Hidraulikoaren Aurkako Kantabriako Asanbladaren ustez, baliteke Espainiako Gobernuak helegitea aurkeztea legearen kontra, eta ez litzateke baztertzekoa baimenak dituzten enpresak bidaide izatea epaitegietarako txangoan, Unai Mayo Asanbladako kidearen esanetan. Hala ere, azken egunetan espainiar prentsan agertutako zenbait informazioren arabera, badirudi Madrilek hartuko duen bide printzipala hidrokarburoei buruzko legedia moldatzea izango dela, erkidegoen erabaki ahalmena ezerezean utzita.

Gogoan eduki behar da Fracking Ez Araba plataformak haustura hidraulikoa EAE osoan debekatua izan dadin Herri Ekimen Legegile aurkeztuko duela legealdi honetan, hasiera batean Gasteizko Legebiltzarreko Mahaiak aukera hori ukatu zion arren. Espainiako legediak balizko debeku bati traba egingo balio ere, aurrera egiteko asmoa agertu du Plataformako bozeramaileetako batek, Mikel Oterok. Hori bai, fidatu, herri presioaz baizik ez dira fidatzen.

2 Iruzkin

  1. Jon | 2013-04-17 at 11:16

    Kantabria euskaraz ez al da Kantauri esaten?

    Reply
  2. Unai Brea | 2013-04-17 at 11:43

    Euskaltzaindiaren exonimia arauak hemen, joan 77. orrialdera: http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/exonimoak.pdf

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Fracking-edabe tragoxka bat nahi? | Mundua ez da biribila - […] aurkitutakoa eta Kantabriako (Espainia) Ingurumen sailburu Javier Fernándezek esandakoa? Kantabriak frackinga debekatzen duen lege bat dauka, eta sailburua, PPkoa…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA