Mundua ez da biribila
Hasiera » TTIP » TTIP: ezkutukeria, filtrazioak eta kontsulta publiko hutsalak
Eka26 0

TTIP: ezkutukeria, filtrazioak eta kontsulta publiko hutsalak

Atalak: TTIP

EB eta AEBen arteko hitzarmenak inbertsio-egileentzako epaitegi bereziak aurreikusten ditu. Horien bitartez, multinazionalek kalte-ordainak eskatu ahal izango dituzte tokian tokiko legediek beren interesak zapuzten dituztenean. (Irudia: nueurope.eu).

EB eta AEBen arteko hitzarmenak inbertsio-egileentzako epaitegi bereziak aurreikusten ditu. Horien bitartez, multinazionalek kalte-ordainak eskatu ahal izango dituzte tokian tokiko legediek beren interesak zapuzten dituztenean. (Irudia: nueurope.eu).

Uztailaren 6an agortuko zaizu, irakurle, Europako Batzordeak martxotik zabalik duen kontsulta batean parte hartzeko denbora. Haren bitartez, teorian bederen, Bruselan agintzen dutenek jakin nahi dute herritarrok zer iritzi dugun inbestitzaile-estatu ebazpen epaitegiez (ISDS). TTIP nahiz TAFTA sigla (horiek ere) ingelesen bidez izendatu ohi den EB eta AEBren arteko merkataritza hitzarmenak aurreikusitako tresna da ISDS.

“Benetako kontsulta baino, publizitate ariketa besterik ez dela salatu dugu”, esan digu Luis Ricok, Ekologistan Martxaneko kide eta TTIParen aurkako kanpainan murgilduta dabiltzan ehunka pertsonetako batek. “Galdetegia aspergarria eta oso-oso teknikoa da, edonork ezin du erantzun. Gainera, ebazpen epaitegien mekanismoaren alderdi zehatzei buruz dihardu, baina ez ditu ezbaian jartzen arazo nagusiak”.

Horixe da, hain justu, Seattle to Brussels (S2B) globalizazioaren aurkako sareak kontsultari emandako erantzunaren muina: “Ez da galdetzen TTIPek inbestitzaile-estatu ebazpen epaitegien baten beharra ba al daukan, ez eta zergatik ere”. Bestela esanda, ISDSak ezartzea aldez aurretik erabakita dago, eta kontsulta publikoa zilegitasuna emateko amarrua baino ez da.

Luis Rico: "ISDS epaitegien arazo nagusietakoa da haien bitartez enpresek salatu ditzaketela estatuak, baina alderantziz ez". (Luis Ricok utzitako argazkia).

Luis Rico: “ISDS epaitegien arazo nagusietakoa da haien bitartez enpresek salatu ditzaketela estatuak, baina alderantziz ez”.

“Epaitegi horiek bi arazo nagusi dute”, diosku Luis Ricok; “batetik, noranzko bakarra dute: inbertsioa egiten duenak estatuak salatu ditzake, baina alderantziz ez. Bestetik, atzerriko inbestitzaileek baizik ezin dute jo horiengana; horrek esan nahi du transnazionalentzako tresna dela, ez beste inorentzakoa”. S2Bk nabarmentzen duenez, ISDSek aukera ematen diete konpainia handiei kalte-ordain eskergak eskatzeko, demokratikoki eta zilegitasun osoz ezarritako araudien ondorioz euren irabaziak gutxitzeagatik.

Filtratutako apurrak besterik ez ditugu ezagutzen

Bitxia da igerileku olinpiko bat betetzeko adina tinta isuri izana akta publikorik ez daukaten negoziazio batzuez hitz egiteko. Uztailaren 14an hitzarmenaren seigarren negoziazio-saioa hasiko da, eta apenas dakigun zertaz hitz egingo den.

Oraingoz, dokumentu garrantzitsu bi besterik ez dira filtratu, azkenekoa hilabete honetan bertan. Horren arabera, Europar Batasuna prest egongo litzateke zerbitzu publiko ugari pribatizatu eta enpresa estatubatuarren esku uzteko. Multzoan daude zenbait osasun zerbitzu, udaletako ur-hornidura, hondakinen kudeaketa guneak, zentral elektrikoak eta irrati lizentziak, besteak beste.

EBko eta AEBetako negoziazio-taldeetako buruak, prentsa aurreko agerraldi batean. (Arg.: AFP/Georges Gobet).

EBko eta AEBetako negoziazio-taldeetako buruak, prentsa aurreko agerraldi batean. (Arg.: AFP/Georges Gobet).

Hitzarmen komertziala baino, legedi aldaketa

TTIPren aurkako kanpainan dabilen Tom Kucharzek dioenez, akordioaren funtsa da legedia aldatzea multinazionalen nahiei egokitzeko, eta ez, publikoki aldarrikatu izan denez, merkataritzari trabak kentzea. “AEBen eta EBren arteko zerga-aduanak badira nahikoa baxuak gaur egun, %5etik beherakoak. Helburua ez da hori, helburua da pertsonen eskubideak zapaltzen dituzten enpresen zigorgabetasuna sendotzea”, idatzi du Kucharzek berriki CNTren egunkarian argitaratutako artikulu batean.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Milioi bat sinadura TTIP delako hori geldiarazteko | Mundua ez da biribila - […] aurrean. TTIPekin ala gabe, Europako hainbat araudi ukiezinak direla ere ezan zuen, eta ISDS polemikoekiko jarrera kritikoa agertzera ausartu…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA