Mundua ez da biribila
Hasiera » Osasuna » Transgenikoen inpaktuak neurtzeko inoizko ikerketa handiena abiatuko dute 2015ean
Aza27 1

Transgenikoen inpaktuak neurtzeko inoizko ikerketa handiena abiatuko dute 2015ean

Atalak: Osasuna, Transgenikoak

Factor GMO ikerlanaren aurkezpen prentsaurrekoa. (Arg.: Factor GMO).

Factor GMO ikerlanak hiru urte irango du, milaka arratoi erabiliko ditu eta 25 milioi dolarreko aurrekontua izango du. (Arg.: Factor GMO).

Genetikoki Eraldatutako Organismoek (GEO) bizidunen osasunean duten inpaktua hobeto ezagutzeko helburua dauka 2015ean hasiko den Factor GMO esperimentuak. Errusiako Sysin Institutua arduratuko da ikerlana egiteaz; proiektuak hiru urteko iraupena eta 25 milioi dolarreko (hogei milioi euro inguru) aurrekontua izango ditu.  Errusiako Osasun Ministerioari atxikitako erakundea da Sysin, eta giza osasuna eta ingurumena ditu aztergai.

Zehazki, Monsantok ekoizten duen arto mota baten eragina aztertuko dute. Hiru urtez, arto horren dosi desberdinekin elikatuko dituzte milaka arratoi; harekin batera erabili ohi den glifosato pestizidaren ondorioak ere behatu nahi dituzte.

Inoiz egindako era honetako esperimenturik handiena izango da, baina ez iraupen luzeko lehenengoa. 2012an, Gilles-Eric Séralini biologo frantziarraren lantaldeak bi urteko ikerketaren emaitzak argitaratu zituen: haien esanetan, arto transgenikoz elikatuko arratoiek askoz minbizi gehiago garatzen zuten arto arrunta jan zutenek baino. Eta arto eraldatuaren eragina kaltegarria bazen, are kaltegarriagoa Monsantok fardel berean saltzen duen herbizida.

Gilles-Eric Séraliniren lantaldeak bi urtez egindako esperimentuan, arto transgenikoz elikatuko arratoiek besteek baino tumore gehiago zutela behatu zuten. (Arg.: www.gmoseralini.org).

Gilles-Eric Séraliniren lantaldeak bi urtez egindako esperimentuan, arto transgenikoz elikatuko arratoiek besteek baino tumore gehiago zutela behatu zuten. (Arg.: www.gmoseralini.org).

Esperimentu hark zenbait zientzialariren kritika gogorrak eragin zituen. Hedabide nagusiek oihartzun handia eman zieten Zientziaren –letra larriz– izena inbokatuz Séraliniren metodologia egurtu zutenei, ez ordea frantziarrak emandako erantzunei.

Azkenean, aurkako kanpainak arrakasta izan zuen: ikerlana argitaratu zuen aldizkariak, Food and Chemical Toxicology-k, presioei men egin eta artikulua baliogabekotzat  jo zuen urtebete geroago. Bide batez, transgenikoen lobbygintzan nabarmendutako gizona jarri zuten aldizkariko ardura kargu batean.

Mass mediek asko haizatu ez zuten beste gauza bat izan zen Séraliniren lana erretiratzeko eskatuz Food and Chemical Toxicology-ri gutuna bidali zuten zientzialarietatik, hamaikak –hamar eta hamabiren artean dagoen zenbakia, kasu honetan– Monsantorekin nolabaiteko loturak zituztela.

Bere esperimentuaren emaitzak publiko egin eta gero, Gilles-Eric Séralinik adierazi zuen GEOen segurtasuna ez dagoela inondik inora frogatuta, eta iraupen luzeko ikerketa gehiago egin behar zirela. Haren nahia betetzen hasteko lehen urratsa emango du Errusiako Sysin institutuak. Séralinik ez bezala, haiek iragarri egin dute ikerlana egingo dutela; baina ez dute esan non, badaezpada.

“Zientziaren txapeldunek” ez dute itxaron esperimentuaren ondorioak ezagutu arte, eta abiatu baino lehen hasi dira hari sinesgarritasuna ebasten.

Iruzkin bat

  1. Ilogikaren logika | 2014-11-27 at 18:19

    Harrigarria da ekoloista deitzen diren askok aldaketa klimatikoa gertatzen ari dela baieztatzeko ikerketa zientifikoen autoritatea erabiltzen ikustea eta transgenikoekin ordea arestian erabilitako ikerketa zientifikoen autoritatea suntsiu behar izatea. Eta bide batez, because Monsanto.

    Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Asteon zientzia begi-bistan #35 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera - […] Unai Break Mundua ez da biribila blogean, genetikoki eraldatutako organismoek bizidunen osasunean duten inpaktua hobeto ezagutzeko helburua duen Factor…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA