Mundua ez da biribila
Hasiera » Osasuna » Arraina izan daiteke Fukushimako erradiazioaren garraiobide nagusia
Mai10 0

Arraina izan daiteke Fukushimako erradiazioaren garraiobide nagusia

Atalak: Osasuna, Zientzia eta teknologia

Fukushimatik airetik iristen den erradiazioaz ez, arrainaren bitartez iristen zaigunaz behar genuke kezkatu, Eduard Rodríguez Farré erradiobiologo katalanaren esanetan. Espainiako CSICeko (Zientzia Ikerkuntzarako Kontseilu Nagusia) kidea da Rodríguez Farré, eta baita ere CIMA (Ingurumenaren Aldeko Zientzialariak) elkartekoa. Crisis Energética webgunearen esanetan –bertatik atera dut informazioa–, energia nuklearrak osasun publikoan eta ingurumenean dituen ondorioetan aditua da. La Vanguardia egunkarian egin zioten elkarrizketa apirila amaieran. Dagoeneko aste batzuk igaro diren arren, uste dut merezi duela zenbait pasarte gogoratzea.

Arazo handiena arrainak dira. Airetik bezala itsasotik zabaltzen ari da erradiazioa, arrainen euren migrazioak lagunduta. “Espainiar arrantzontzien mugikortasunak”, Rodríguezen beraren berbak erabilita, azkartu egiten du prozesua. Zientzialari katalanak dio ez diegula hainbeste erreparatu behar milisievert kopuruei, benetan garrantzia duena elementu erradiaktibo bakoitzaren izaera baita. Hala, kutsatzaile erradiaktibo arriskutsuenak lirateke gure gorputzaren barruko elementuekin antzekotasun handiena daukatenak, errazago asimilatzen ditugu eta. Horien artean daude iodo-131, zesio-137a, estrontzio-90a edo plutonioa.

Elementu horiek gorputzak benetan behar dituen elementuen lekua har dezakete. Esaterako, zesio-137a potasioaren antzekoa da, eta potasioa nahitaezkoa da gure organismoan. Potasioa daukagu ia gihar guztietan, neuronetan… nonahi; haren lekua zesioak hartzen badu, zesio horrek zelulen barrutik igortzen du erradiazioa. Hori da teknologoekin dugun eztabaida handiena, irradiazio probabilistikoa. Sustantzia horren atomo bat, edo beste kopuru bat, jartzen badizute zelula baten barruan, kanpotik ez duzu erradiazioa igarriko, beta motakoa delako, ez oso sarkorra. Zuk elikagaia jaten duzu eta sustantzia zure gorputz barruan gelditzen da, zelula barrutik irradiatzen. Energia horrek zelulako elementuak ionizatzen ditu, ura batez ere. (…) Beste molekula asko ere ionizatzen ditu, erradikal libreak sorraraziz. Elektroiak ADNa ukitzen badu puntu jakin batean, ausaren araberakoa efektu bat edo bestea izango du.

ADNaren bigarren mailako puntua bada ukitutakoa, ez da ezer gertatuko, baina puntu kritikoa ukituz gero zelula hil daiteke. Zelula bat hiltzeagatik ere ez da ezer gertatzen. Baina tumoreak erregulatzen dituen gene bat ukituz gero, edo immunitatearekin zerikusia duena, edo fetuaren garapenarekin, edo… Horrek ondorio jakinak eduki ditzake, tumoreak barne. Gainera, ezin da detektatu. Japoniatik datozkigun irudietan ikus dezakegu kontagailu batekin detektatzen dutela pertsona bakoitzak duen erradiazioa; sistema horrekin azalean geratzen dena baizik ezin da neurtu, ez du balio dagoeneko zeluletan dagoena atzemateko.

Nola istripu batek onargarri bihurtzen duen lehen ez zena

Elkarrizketa berean, Rodríguez Farrék salatu du Europar Batasunak eta beste erakunde batzuek, nola Txernobyleko hondamendiaren garaian, Fukushimakoaren ostean ere handitu egin dutela elikagaietan onargarria den erradiaktibitate tasa. Hala, 2006an onartutako mugak balio gabe geratu dira, eta zenbait elikagaitan –esnea, zenbait animaliaren okela– hiru aldiz handiagoak diren kopuruak onartzen dira orain.

Industria sailek onartzen dute hori, ez Osasunak. Osasunarentzako arrisku berriak aztertzen dituen Europar Batasuneko zientzialari batzordeko kidea naiz, eta ez digute utzi gai honetaz ezer esaten. Erradio-babes batzordeak dauka ardura, eta hura zuzenean dago Industriari lotuta. Hortaz, gehienezko erradiazioaren mugak erabakitzea industriarekin lotura duten ingeniari eta fisikari nuklearren esku dago.

Honekin ez dugu esan nahi arrainari mesfidantzaz begiratzen hasi behar diogunik orain. Izan ere, arrainari mesfidantzaz begiratzeko arrazoiak aspalditik geneuzkan: militante ekologista batek esan berri dit, elkarrizketa batean, jaten dugun arrain guztia –eta mariskoa ere bai– merkurioz kutsatuta dagoela. Beste batean jorratuko dugu zabalago gai hori.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA