Mundua ez da biribila
Hasiera » Artea » Sovietarren bost hamarkada 200 kliketan
Mai20 0

Sovietarren bost hamarkada 200 kliketan

Atalak: Artea, Historia

Grief (Nahigabea), Dmitri Baltermants-en argazkirik ospetsuena. 1945ean egin zuen, baina SESBn  ez zen 1975era arte inprimatu lehenbiziko aldiz.

Grief (Nahigabea), Dmitri Baltermants-en argazkirik ospetsuena. 1945ean egin zuen, baina SESBn ez zen 1975era arte inprimatu lehenbiziko aldiz.

Ez dakit bietatik zein izan den zeinen aitzakia, baina kontua da egun berean ikusi ditudala estreinako aldiz  Bilboko Alondegiaren eraikin berritua eta Dmitri Baltermants argazkilari errusiarraren lana, eta gehiago gustatu zait bigarrena, bata nahiz bestea osorik ezagutzeko oraindik asko falta zaidan arren.

Baltermantsi dagokionez behintzat, hark hamarkadetan egindako lanaren lagin txiki-txikia baizik ez du jasotzen, ezinbestean, SESBren 50 urte erakusketa honek. Berrehun argazki inguru, Moskuko Argazkigintzaren Etxea museoak utzita. Niri gutxiago zirela iruditu zait, beharbada erakusketa paratu duten aretoa handiegia delako, xede horretarako behinik behin; horma batetik besterako ezerezaren erdian jarri dituzten besaulkiei ez diet justifikaziorik aurkitzen kasu honetan. Inor ez da hain luze geratuko, Baltermantsekiko obsesio patologikoa ez badu.

Aurreko baieztapena eginda ez dut Dmitri Baltermantsen lana gutxietsi nahi, ezta hurrik eman ere. Argazkiak bikainak dira; gerran egindakoek, bereziki, zirrara eragin didate. Baltermantsek argazkigintzari eskaini zion bizitza, baina nahi izatera edukiko zuen bestelako aukerarik lapikoa betetzeko, Ejertzito Gorriko kapitaina eta matematikaria ere bazen eta. Erakusketaren izenburuko mende erdiak 1939. urtea du abiapuntu. Handik gutxira, 1941ean, Izvestia egunkariak Bigarren Mundu Gerrako frontera bidali zuen Baltermants. Erretratu batzuek argi uzten dute ez zela konformatu gertakariak urrunetik behatzeaz. Gerraren gordinkeria ezkutatzen ere ez zuen jardun, lerro hauen gaineko Grief entzutetsuak, besteak beste, agerian uzten duenez.

Eskumakoa duzu Nikita Khrustxev.

Eskumakoa duzu Nikita Khrustxev.

Erakusketa-aretora sartu eta ezkerretara aurkituko duzu “gerra saila”. Hortik aurrera, gutxi gorabehera kronologiaren arabera ordenatuta, Baltermantsi bizitzea egokitu zitzaion garai eta tokiko lekukotza dago. Herri xehea ikusiko duzu argazkiotan, eta ez hain xehea. Hari buruz irakurri dudan guztiaren arabera,  Baltermants beti saiatu zen erregimen sovietarrarekiko distantzia bati eusten, baina horrek ez zion eragotzi agintariengandik oso gertu egotea fisikoki. SESBko Alderdi Komunistako idazkari nagusien erretratuak bere obraren zati garrantzitsua dira, Stalinengandik Gorbatxovengana; Alondegian ikus daitezkeen gehienak Nikita Khrustxevenak izatearen arrazoia Moskuko museokoei galdetu beharko zaie.

Erakusketaren fitxa teknikoa:
SESBren 50 urte, Dmitri Baltermants-en argazki-makinaren arabera.
Bilboko Alondegian. Ekainaren 29ra arte. Ordutegia: 10:00-20:00 (asteartetik igandera).
Sarrera: 3 euro (Alondegiaren txartelarekin euro 2).

[ARGIAren 2.278. zenbakian argitaratzekoa]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA