Mundua ez da biribila
Hasiera » Energia » Pedro Prieto, konbertsoaren irribarrea
Eka24 2

Pedro Prieto, konbertsoaren irribarrea

Atalak: Energia

 

Pedro Prieto (Arg.: Dani Blanco)

Pedro Prieto (Arg.: Dani Blanco)

Metakazetaritza dosi txiki bat eskainiko dizuet. Pedro Prietori elkarrizketa egin genion, eta gero, paperera eramateko orduan, arazo bat sortu zitzaigun: tipoak esaten dituenak esaten ditu, eta ia argazki guztietan ageri da irribarretsu. Zelan demontre ezkondu, pentsatu genuen, poztasun irudi hori eta honelako esaldiak: “Ez gara krisi honen aurreko egoerara itzuliko”, “gure bizi-maila %90 jaitsi beharko dugu”, “desazkundea dator, eta horrekin batera kolapsoak”, “ez dago sistema honi eusterik”, “jabetzen hasi behar dugu dauzkagun mugez”…

Gizon jatorra da Prieto, oso atsegina. Barnean duen kezkak ez dio izaera ozpindu, ez eta irribarrea ezabatu ere bistan denez, baina kezkatuta dago haatik. Elkarrizketaren ostean, Donostiako kaleetan gindoazela nor bere zereginetara, horretaz aritu ginen solasean.

– Aizu, lur jota utzi nau esan duzunak –bota nion. Nire alaben etorkizunaz pentsatzen ari nintzen, batez ere.

– Halaxe daramat nik hogei urte –erantzun zidan berak.

 

Oso deigarri egin zitzaidan elkarrizketa (ofizial)eko pasarte bat, espazio faltagatik argitaratu ez genuena. Halako batean, zera esan zidan Prietok:

– Uste dut dagoeneko 100 unibertsitate inguru dagoela Espainian, ez dakit denak beharrezkoak diren. Zertarako? Ingeniariak, arkitektoak, ekonomialariak, enpresa-zientzietan lizentziatuak… isurtzen segitzeko? Jende hori autobideak, abiadura handiko trenak eta abar egiten jarraitzeko hezten dute, honek ez dauka ez hanka ez bururik. Urtero %3 hazteak, Zapatero jaunak proposatzen duen moduan, esan nahi du 25 urtero ondasun eta zerbitzuen ekoizpena bikoiztu behar dela. Eta hamasei aldiz biderkatu, ehun urtero. Zer nahi dugu mende bat barrurako, zein da eredua (ordurako energia geratuko zaigula suposatuz)? Gaur egun baino hamasei aldiz autobide gehiago edukitzea? Hamasei aldiz taberna gehiago? Hamasei aldiz aulki, botila, metro… gehiago? Ez naiz gai hori irudikatzeko. Izan ere, uste dut ezin dugula gehiago hazi.

– Aipatu dituzun lanbideen artean zurea dagoenez gero, barkatuko didazu gordin galdetzea: konbertsoa zara?

– Konbertsoa, eta iraganaz damutua.

 

Prieto ez da militante ekologista, edo ez ohikoa behintzat. Haren curriculumean ez dira ageri “nuklearren kontrako borrokan eskarmentu handia” bezalako esaldiak. Hamarkada asko eman zituen “indarraren alde ilunean”, eta azken hogei urteetan bera noizbait pieza izandako sistema horren zentzugabekeriaz ohartarazi nahi gaitu.

Ia ordu eta erdiz jardun genuen, eta horren erdia ere ez da argitaratu. Askoz gutxiago azken egunotan sarean jarri dugun bideoan. Norbaitek gogoa badu Prietoren mezua sakonago ezagutzeko, www.crisisenergetica.org webgunea arakatzeaz gain, madrildarrak 2009an idatzitako analisi mardul hau (gaztelaniaz dago) irakur dezake. Hein handi batean horretan oinarritu nintzen elkarrizketa prestatzeko, beraz gauza dezente dago errepikatuta. Baina beste batzuk ez, eta hitz ematen dizuet oso interesgarriak direla, aldi baterako gorputzaldi txarra uzten dizuten gauzentzat “interesgarri” adjektiboak balio baldin badu. Irakurri ondoren, argitzeke geratuko zaigun misterioa da zelan eusten dion Pedro Prietok bere irribarreari.

 

 

 

2 Iruzkin

  1. jotairri | 2011-06-28 at 16:28

    Laupabost urte dira energia krisiari eta crisisenergetica.org webguneari jarraitzen diodala. Itzelak dira agertzen diren analisiak eta izugarriak aurreikuspenak. Ulertzen dut zergatik sistemako kudeatzaileek ez dute inola nahi gai larri hau sozializatzerik, baina ezin ulertu, inola ere, zelan Euskal Herrian ezkerreko erakunde independentziazaleek ez dute ia ezertxo ere aipatzen honetaz. Geroaz ari direla, “independentzia”, “sozialismoa”, eta halakoak bolo-bolo, baina inork ez du aztertzen zelan eragingo duen gurean energia eskasia handi atzera ezinezkoak.

    Reply
  2. Paki Perez | 2011-06-29 at 23:52

    Baina zein obsesio da hau, “ezkerreko erakunde independentziazale”ekikoa? Zer esaten dute eskuinekoek? Zer espainiar zaleek? Euskal ezkerreko erakunde independentziazaleko kide asko espetxean daude; beste asko eta asko, milaka, lanean daude goizetik gauera, azken hamarkada luze eta gogorretan bezalaxe. Militantziari bizitza puta osoa eskainiz kosta zer kosta. Ez dio ezker abertzaleak ingurugiroari arretarik eskaini sekula? Ez dio ardurarik? Nori ardura dio, bada? Nahikoa dugu! Zenbat herri batzarretan egon zara zu, zure kezkaren arrazoiak aurkezten, partekatzen? Zure informazioa banatzen? Zure hausnarketak plazaratzen? Non egin duzu? Aizu: Kritikak bolo-bolo baina ez ditugu zure azterketak entzun, zelan eragingo duen gurean energia eskasia horrek, esaguzu bada, ez?
    Bien bitartean, zure zain. Ez hemen: kalean, lanean.

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA