Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
CO2-zko errezela
Atalak: Ekonomia, Energia, Gizartea, Natura
Gero eta izotz gutxiago du Artikoak; aurten, itxuraz, minimo historikora iritsiko da.
ESAk, Europako Espazio Agentziak, informazio kezkagarria helarazi digu: Artikoko izotz kopurua minimo historikora iritsi daiteke aurten, 2007an neurtutakoa gaindituz. (Historia, albiste honi dagokionez, Artikoko izotz kopuruaren neurketak egin hasi ginenetik gaur arte dirauen aroa dela ulertu beharko dugu). Eta zertan dabil espazio agentzia bat hain kontu “lurtarren” berri ematen, pentsatuko duzue. Bada, haienak dira izotzaren zabalera zehatz neurtzen duten sateliteak. Gauza batzuk askoz hobeto behatzen dira urrunetik.
Izotza gutxitzeak ekosistemei dakarzkien kalteez ez dugu luze jardungo, mila aldiz errepikatu da eta. Zure hondartza kutuna bihar-etzi itsasoak estaltzeaz ere ez kezkatu oraingoz, edo ez behintzat albiste honengatik: Artikoko ura izoztuta edo fase likidoan egoteak ez dio eragiten itsas-mailari. Hor, benetako arazoa da Antartikako edo Groenlandiako izotza, lehorraren gainean dagoena alegia, urtzea eta ondorioz itsasoratzea.
ESAk zabaldutako informazioarekin batera, gaitzaren jatorria zein den gogorarazten duten adituen hitzak datoz. “Badirudi planetaren berokuntza antropogenikoaren beste adibide bat dugula honako hau”, dio batek; “gizakion erruz gertatzen ari ditun/k honelakoak”, esan nahi du, baina hori ere bagenekien. Urtero 9.500 milioi tona erregai fosil erretzen ditugu sateliteetatik begiratuta hain ederra ematen duen mundu honetan, besteak beste zeruratzeko energia kantitate izugarria behar duten sateliteak jaurtitzeari “esker”, eta ondorioz 30.000 milioi tona CO2 igortzen ditugu atmosferara. Ondorioetako bat da azken 30 urteetan –sateliteak zelatari ditugunetik alegia– bere azaleraren erdia galdu duela Artikoko izotz eremu minimoak, hau da, uda amaieran neurtzen denak.
Pedro Prieto (arg.: Dani Blanco).
Aurreko paragrafoko datuak, CO2 emisioei dagozkienak hain zuzen, Pedro Prietoren idatzi batetik hartu ditut. Elkarrizketa egin nionetik, klima aldaketa kontuak aditzen ditudanean ezin dut saihestu madrildar “apokaliptikoaz” gogoratzea. Prietok ez du ukatzen klima aldaketa dagoenik, ezta arazo larria denik, ezta, sikiera, CO2 emisioen ondorioa denik ere. Baina arazo larriagoak estaltzeko erabiltzen ari diren pantaila dela dio. Horren erakusle litzateke munduko erakundeek, ekologisten aldarria berenganatuta, hain modu argian kezka agertu izana arazo honengatik, eta larriagoak diren beste zenbaitez isilik egotea. Horien artean, erregai fosilak agortzea; edo, haiek erretzen ditugunean, CO2-a ez ezik, nitrogenoaren eta sufrearen konposatu kutsatzaileak igortzea eguratsera; edota, hondakinak erretzean, klorodun gasak, dioxina eta furano minbizi-eragileak… CO2-aren aitzakiarekin, ez diogu erreparatzen, azken batean, jatorrizko gaitzari: gure bizimoduari. Erregai fosilak xahutu gabe mantendu ezingo genukeen horri.
Elizak antzinako jai paganoak bere santutegian txertatzean egin zuen bezala, halaxe jokatu du botereak, Prietoren iritziz, CO2 emisioak gutxitzeko helburuak bere eginez, nahiz eta gero, bete ere, ez diren adostu bezala betetzen. Izan ere, bitxia da oso –dio lehen aipatutako artikuluan– nola azpimarratzen den CO2 emisioak gutxitu beharra, murrizketa horri petrolioaren gutxitzeak derrigorrez eragingo duenarekin bat eginaraziz. “Zeharo harrigarria da ikustea nola munduko botere ekonomiko handiek bere egin duten klima aldaketaren kontrako borrokaren estrategia, eta aldi berean arazoaren jatorria, aski ezaguna –erregai fosilen errekuntza, euren bizimodu jasanezinaren oinarria– bere horretan mantentzen duten”.
Prietokeriak dira, edo benetan estutasunak datozkigu?