Mundua ez da biribila
Hasiera » Zientzia eta teknologia » Zientziaren independentzia
Mar27 0

Zientziaren independentzia

Atalak: Zientzia eta teknologia

Mari Carmen Jaizme-Vega kanariar biologoari egindako elkarrizketa argitaratu berri dugu ARGIAn. Transgenikoak hizpide, baina ez hori bakarrik. Esango nuke elkarrizketaren benetako gaia zientzialarien askatasuna dela. Askatasun falta, zehatzagoak izate aldera.

Hau sinatzen duen kazetariari emandako erantzunetan, Mari Carmen Jaizme-Vegak ideia bi azpimarratzen ditu oroz gain. Batetik, transgenikoen onurak frogatzeko abiatzen diren ikerketa-lerroek bedeinkapena jasotzen dutela, baina kontrako helburua dutenentzat oztopo ugari dagoela. Bestetik, transgenikoei buruzko ikerlan asko eta askoren ondorio nagusia honako hauxe dela: ikerlan gehiago behar da. Ezer ez da segurua. Ez dago, gaur gaurkoz, transgenikoak kaltegabeak direla zalantzarik gabe esaterik.

Sarritan entzun edo irakurri behar izaten dugu, ordea, zientziak frogatuta daukala dagoeneko transgenikoen segurtasuna. “Batzuek diote transgenikoez zalantzak dituztenek ez dakitela zipitzik zientziaz”, esan nion halako batean Jaizme-Vegari. Aitortu dezadan, hemen eta orain, esaldi hori jaurti nuenean pertsona konkretuak nituela gogoan, eta denen gainetik bat: Jose Miguel Mulet, Valentziako Unibertsitate Politeknikoko irakaslea eta, besteak beste, Los productos naturales, ¡vaya timo! (Produktu naturalak, a zer iruzurra!) liburuaren egilea.

"Los productos naturales, ¡vaya timo!" liburuaren azala.

"Los productos naturales, ¡vaya timo!" liburuaren azala.

 

Bihar, martxoak 28, EHUren Farmazia Fakultatean “Bioteknologia, nekazaritza eta aldaketa klimatikoa” hitzaldia emango du Muletek, Iraungarritasunari Buruzko III. Jardunaldien barruan; EHNE-Bizkaiaren Baserri Bizia agerkariak salatu duenez, transgenikoen aldeko ikuspuntua besterik ez da emango jardunaldi horietan. Aurrez emandako beste hitzaldi eta elkarrizketa batzuetako ildoari segitzen badio, Jose Miguel Muletek berriro esango du, Gasteizen ere, transgenikoez zalantzak agertzen dituztenek ez dakitela zipitzik zientziaz, edo/eta interes makurren arabera jokatzen dutela.

Interesen arabera jokatzea, izan makurrak ala ez, gure izatearen ezaugarri saihestezina dela onartu beharko dugu. Begira zer dioen Mari Carmen Jaizme-Vegak: “Zientzia lerratuta dago, edonork egiten duela ere. (…) Ez da berdina esperimentu bat antolatzea –esperimentua zuzena izan arren– transgenikoen onurak frogatzeko, edo haien kalteak frogatzeko. Zientzialariok pertsonak gara, eta gure pentsamenduaren arabera gauzak era batera edo bestera ikusten ditugu”. Jaizme-Vega bera –hala aitortu zidan– ez dago epai horretatik libre, Espainiako Nekazaritza Ekologikoko Elkarteko kidea den heinean.

Jose Miguel Muletek, berriz, Zientziaren izenean hitz egiten du, eta ez da bakarra. Itxura denez, transgenikoen alde zabaltzen duen mezuak ez dauka zerikusirik bere fakultateak eta Bayer-ek, munduan transgenikoak ekoizten dituen enpresa handienetako batek, lankidetza-hitzarmena sinatu izanarekin. Muletek eta bere kastakoek, beren burua eszeptiko izendatu eta gero Monsantok eta abarrek diotenaz sekula dudarik agertzen ez duten horiek, eskubidea daukate pentsamolde bat izateko eta defendatzeko, noski. Baina onartu dezatela, arren, pentsamolde bat daukatela, lerratuta daudela, eta ez dezatela esan beraiek direla Zientzia, letra larriz.

Transgenikoena adibide bat besterik ez da. Duela aste batzuk, AEBetako Union of Concerned Scientists (UCS) elkarteak –Zientzialari Kezkatuen Elkartea itzul genezake, edo Zientzialari Konprometituen Elkartea–  izenburu ezin argigarriagoa duen txostena kaleratu zuen. Zuzenean euskarara itzulita emango dizuet izenburua: Kurutx, beraiek irabazten dute; pil, guk galtzen dugu. Nola usteltzen duten zientzia konpainia handiek, diru publikoaren kontura. Luzea da eta ingelesez dago, baina merezi du. Beste batean, agian, xeheago aztertuko ditut hor esaten direnak. Bitartean, hona txostena egin dutenek –zientzialariak, ez ahaztu– aipatzen dituzten enpresa handien estrategietako batzuk:

  • Ikerketa-lerroak bertan behera uzteko agintzea.
  • Zientzialariak mehatxatzea, epaitegietara eramateaz edo lanpostua galarazteaz.
  • Ikerketa protokoloak manipulatzea (okerreko edo alde batera lerratutako metodologiak erabiliz).
  • Zientzialari batzuen ospea zikintzea iritzi publikoaren aurrean (transgenikoen eremuan horren adibide onak daude).
  • Euren produktuen erregularizazioa oztopatzea.

Zientzialariak independenteak diren ez dakit, baina zientzia, seguru ezetz.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Transgenikoak eta lerratutako ikerlanak - [...] Zientziaren independentzia [...]

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA