Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Nor da hemen piztia?
Atalak: Gizartea
Laborategian hildako animalia
Gaur, apirilak 24, Laborategietako Animalien Nazioarteko Eguna da. Gipuzkoako Animalien Eskubideen Aldeko Elkarteak (AEAE) efemeride hori baliatu nahi du hamaika esperimentutan hamaika aberek jasaten dituzten hamaika mila tortura eta tratu txarrak salatzeko. Salaketa hori performance baten bidez zabalduko dute datorren larunbatean, arratsaldeko 19:30ean, Donostiako Bulebarrean. Ez da azken aldian sortu den era horretako ekimen bakarra. Animalien eskubideen aldekoak indar hartuz doaz, edo behintzat oihartzun handiagoa du haien mezuak orain. Orroez, marruz, arrantzaz (ez itsasokoaz), irrintziz, zaunkaz… datorkigun mezua.
Bilbon sortutako Zezenketen Aurkako eta Animalien Aldeko Alderdiak 44.795 bozka eskuratu zituen Espainiako azken hauteskunde orokorretan. Askoz gehiago lortuko zituen animaliek bozkatzeko eskubidea balute. Zezenen eta gainerako animalien eskubideen arazoari adarretatik heldu diote zenbaitek, agidanez; tantaka, baina etengabe, eskubide horien urraketen berri iritsi da ARGIAko erredakziora azken asteotan.
Orain dela gutxi, Berangoko (Bizkaia) etxola batean txakurrak baldintza negargarrietan zeuzkan gizaki baten balentriak ezagutu genituen telebistaz. Aldi bertsuan, Parkea Bizirik donostiar elkarteak jakinarazi zigun Kristina Enea-Gladys parkeko bi antzaretako bat hilda agertu zela. Handik gutxira, haren bikotekidea desagertu egin zen, eta baita bien artean atondutako habia ere, arrautzak eta guzti. Animalia ustez arrazional batzuen jostagarri hil dira antzarok, Parkea Bizirik-en arabera.
Luze gabe, jite bereko beste salaketa bat iritsi zitzaigun: zirkua, umeen poz eta gurasoen atseden, animalien infernu ere bada. Zirkuren bat edo beste inguru honetara hurbildu zela-eta, bertako piztien egoera gordinaz ohartarazi nahi izan zuten batzuek. “25 urtez zirkuetan behatzaile eta aholkulari jardun ostean, badakit ez dagoela piztia entrenatzaile onberarik”. Pat Derby izeneko batek esana da. Bera ere piztia entrenatzailea izandakoa da, jakingo du zertaz ari den. Animalien aldekoek aldarrikatzen dutenez, zirkuetako piztien eguneroko bizimodua katez eta gosez eginda dago. Badira animaliarik gabeko zirkuak ere, dena esan dezagun.
Eta orain, Laborategietako Animalien Nazioarteko Eguna. Urtero ehunka milioi animalia erabiltzen dira toxikotasun probetan, edo fakultateetako eta laborategietako ikerkuntza-eredu modura. “Birusak txertatzen dizkiegu -dio Animalien Eskubideen Aldeko Elkarteak (AEAE)-, euren material genetikoa aldatzen dugu, umedun dauden emeak hiltzen ditugu umekiak aztertzeko, janaria ukatzen diegu eta elektrizitate-deskargak ezartzen dizkiegu beren erresistentzia neurtzeko…”. Zerrenda askoz luzeagoa da, baina balio bezate emandako adibideek. AEAEk gaineratu duenez, mota horretako esperimenturik ez egitea ez litzateke zientziarentzako galga: animalien beharrik ez duten ikerketa-sistema asko dago gaur egun. Bestalde, dagoeneko hainbat zientzialarik esan du animaliekin lortutako emaitzak beren horretan gizakiei ezarri ahal zaizkiela pentsatzea okerreko ustea dela. Jaramon gutxi egin diete, momentuz. Abereen etxalde honetan, gizakia baita beste inor baino berdinagoa.