Mundua ez da biribila
Hasiera » Osasuna » Transgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian
Mai21 0

Transgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian

Atalak: Osasuna, Zientzia eta teknologia

Iazko irailean, Gilles-Éric Séralinik zuzendutako ikertaldearen lan bat argitaratu zen Food and Chemical Toxicology aldizkarian. Gogoratuko zarete asko hitz egin zela gaiaz, ikerlanaren ondorioak ez ziren-eta nolanahikoak: Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa handia eta tumoreak garatzeko aukera asko zeuzkatela.

Richard Goodman, Nebraskako Unibertsitateko irakaslea eta Monsantoko langile ohia.

Richard Goodman, Nebraskako Unibertsitateko irakaslea eta Monsantoko langile ohia.

Espero zitekeenez, kontrako kanpaina izugarria izan zen. Askok Food and Chemical Toxicology-ra idatzi zuten, Séralinik zioena ezeztatzeko eskatuz; tartean, transgenikoen industriarekin eta haren aldeko lobbyarekin lotura zuten askok. Food and Chemical Toxycology-ren alde esan behar da ez zuela atzera egin; ontzat eman zuen Séraliniren lana. Baina azkenean etorri zaio hari ere ordaina. Aurtengo lehen hilabeetatik, kide berria du aldizkariaren batzorde editorialak: Richard Goodman, Nebraskako Unibertsitateko ikertzailea eta, ezetz asmatu zein enpresatako langilea 1997 eta 2004 bitartean. Bai, Monsantokoa.

Goodman genetikoki eraldatutako organismoen aldeko jarreragatik nabarmentzen dela esanda ez dugu inor biziro harritzeko asmorik. ILSI delakoarekin lotura estua du iparramerikar biologoak. ILSIk irabazi asmorik gabeko antolakundetzat aurkezten du bere burua; beren webgunean ikusiko duzunez, aitortzen duten lehen helburua osasun publikoa eta ongizatea zientziaren bitartez zabaltzea da. Nik baimena eskatuko dizuet beste helbururen bat ere badutela pentsatzeko, transgenikoen eta agrokimikoen multinazionalek sortutako erakundea dela kontuan hartuta.

Libra nadila inoren eskubideen zanpatzailea bihurtzeaz, edo, zehazkiago, Richard Goodmani Food and Chemical Toxicology-ko batzorde editorialean aritzekoa ukatzeaz, baina ez dezadan testu hau amaitu bi ohar eman gabe. Bata: Goodmanek batzorde horretan duen kargua, Bioteknologiarako Editorea, ez zen existitzen Goodmanek bereganatu aurretik. Bestea: Food and Chemical Toxicology-k badauka lehendik aditu bat elikagai transgenikoen segurtasunaren alorrean, Jose Domingo toxikologoa, gaiari buruz hainbat lan argitaratu eta genetikoki eraldatutako organismoen segurtasunaz zalantzak agertu izan dituena.

Transgenikoak ezbaian jartzen dituen hurrengo ikerlana non argitaratuko ez den badakigu.

(Gai honi buruzko artikulu mardula idatzi dute Claire Robinsonek eta Jonathan Lathamek Independent Science News webgunean. Hemen artikulu osoa, ingelesez).

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Hiru urte, 25 milioi dolar eta milaka arratoi arto transgenikoaren arriskuak neurtzeko | Mundua ez da biribila - […] Azkenean, aurkako kanpainak arrakasta izan zuen: ikerlana argitaratu zuen aldizkariak, Food and Chemical Toxicology-k, presioei men egin eta artikulua…
  2. Transgenikoen inpaktuak neurtzeko inoizko ikerketa handiena abiatuko dute 2015ean » Antropologia Masterra - […] Azkenean, aurkako kanpainak arrakasta izan zuen: ikerlana argitaratu zuen aldizkariak, Food and Chemical Toxicology-k, presioei men egin eta artikulua…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA