Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Susan Paulson: “Ezuste handia izan da identitatearekin lotutako ingurumen gatazkak agertzea”
Atalak: Gizartea, Ingurumena
Susan Paulson, Bilbon (Argazkia: Unai Brea).
Minnesotan jaio zen Susan Paulson, 1961n. Antropologoa eta geografia irakaslea, Miamiko (AEB) eta Lundeko (Suedia) unibertsitateen artean banatzen du bere lana. Denbora asko ematen du Hegoamerikan, hango errealitatea baitu ikergai nagusi. “Giza talde sozialek inguruarekin duten harremana ulertzen saiatzen naiz; nire ikuspuntua da ea nola eragiten duten klase, genero eta etnia egiturek harreman horretan. Ezbaian jartzen ditut herentzian jaso ditugun ezagutza lerroak, zeinen arabera ez baitute zerikusirik beltza izateak eta zuhaitz mozketak, edo emakumea izateak eta biodibertsitateak. Nire ustez, lotura horiek existitu egiten dira, eta hori aztertzeko analisi-marko berriak eraikitzea da nire erronka”.
EHUko Ekopol taldeak gonbidatuta, Paulson gai horiez mintzatu zen Bilbon ostegunean, adituentzako lantegi batean lehenik, nahi zuen ororentzako hitzaldi batean ostean. Biharamunean ARGIArekin berba egin zuen. Hona hemen esandakoetako batzuk:
“XX. mendearen amaieran ikusi dugu Latinoamerikako leku askotan subjektibotasun politiko mota berri bat agertzen hasi zela, eta horren ondorioz, etnia eta genero nortasunekin batera lotu zen baliabide naturalen kontrola eskuratzeko borroka. Adibide modura, atzoko lantegian 1992an bosgarren mendeurrena “ospatzeko” egindako martxak aztertu genituen. Martxa bi egin ziren, oso handiak, bata Bolivian eta bestea Ekuadorren, zeintzuetan Amazoniako jendeak oinez joan baitziren hiriburuetaraino, beren lurraldeak kudeatzeko eskubidea aldarrikatzeko. Eta horretarako, indioz jantzi ziren. Aurpegiak margotu zituzten, mozorroak jantzi zituzten… Noski, gauza horiek beren kulturaren zati bat dira, baina ez beren egunerokotasunarena, normalean zu eta ni bezala jantzita ibiltzen dira. Beraz, haien mezua zen: gure nortasun etnikoak eskubidea ematen digu gure lurraldea gestionatzeko”.
“Lurraldea kudeatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko jabetza kolektiboa eskatzen zuten. Norbera ahulagoa da banako modura komunitate modura baino”. (Argazkia: Comunicas).
“Lurraldea kudeatzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, eskatzen zuten neurri garrantzitsuenetako bat jabetza kolektiboa zen. XX. mendeko nekazaritza-erreformetan bultzada handia eman da hirugarren mundua garatzeko, pribatizatzeko, gizon bakoitzari –baina ez emakumeei– lurraldearen zati bat emateko… Sistema hori kolonizazioarekin hasi zen, izan ere, eta asko bultzatu da joan den mendeko 60ko hamarkadan, eta 70ekoan, eta 80koan… Amazoniara ez zen indar osoz iritsi, baina orain horra ere sartzen saiatzen ari dira, dena pribatizatzeko. Norbera ahulagoa da norbanako modura komunitate modura baino”.
“Uste dut ezuste handia izan zela mundu osoan identitatearekin lotutako ingurumen gatazkak agertzea. Jende askok ez zuen hura espero; XX. mendeak garapenaren mendea izan behar zuen, mundu osoa bilakatuko zen hiritar moderno, mestizo. Mario Vargas Llosak, artikulu ospetsu batean, esan zuen badatorrela arrazismo mota berri bat: indigenak zurien aurka. Bera mestizajearen alde dago, jakina. Bultzada modernista horren adierazleetako bat da: mundu guztia izan behar da mestizo, moderno, denok berdinak, bakoitza bere jabego pribatuarekin. Beste batzuek, aldiz, ez dute hori nahi, identitateen eta kudeaketa ereduen aniztasuna baizik”.
“Emea edo arra izateak ez du aldatzen inguruarekin harremanean jartzeko duzun era. Baina jendarte batean jaiotzen den banako bakoitza ontologikoki eraikia da bere nortasunaren arabera, eta nortasun hori eman egiten zaio. Jaiotzatik bertatik, gizonak urdina eta emakumeak arrosa. Gizona kalean jolasten da, emakumea etxean. Hori guztia barneratua da, eta ondorioz inguruarekin modu desberdinean erlazionatzen diren pertsonak eraikitzen dira”.
Andeetako emakumeak. (Argazkia: Milagros Salazar/IPS).
“Andeetan egindako ikerketa batean ikusi nuen. Laboreak, haziak… kudeatzeko garaian, irizpide desberdinak zituzten emakumezkoek eta gizonezkoek. Une oro, andreak gogoan zuena zen elikadura segurtasuna, eta gizonaren ikuspegiak askoz zerikusi handiagoa zuen merkatuarekin. Emakumea ingurukoen eta hurrengo belaunaldien zaintzaz eta iraupenaz arduratzen da, eta gizona etxera dirua eramateaz”.
“Azken hamarkadetan Hegoamerikako milaka emakume sartu dira lan merkatu formalean, eta esan liteke: zein ondo, genero berdintasuna, emakumeek ere irabaz dezakete dirua eta dirua garrantzitsua da boterea izateko. Hori egia da, baina beste ikuspegi batez begiratuta tentsio handia eragiten ari da. Badugu sistema bat zeinean emakumea arduratzen baiten natura ugaltzeaz, lurraren emankortasun ziurtatzeaz… Emakumea lanera badoa dirua irabazteko, nork egingo du hori? Krisi soziala dugu, eta badago errua emakumeei botatzen dienik ere: lanera doaz eta! Familia hondamendira daramate! Ingurumenaren hondamendia ere badugu, eta ikusten dugu jende asko, sasoi betean, komunitateetatik alde egiten hirira lanera joateko. Dagoeneko ez dute egiten lehen komunitatean egiten zuten lana, eta ingurumenaren kalitatea gutxitzen da. Baina nire ustez hori ez da gizon-emakume kontu bat, ez da bikote barrukoa. Nor ari da aldaketa bultzatzen? Korporazio handiak. Emakumeei lana ematea komeni zaie beren irabaziak handitzeko, eta estatuek, zeintzuen arrakasta BPGren arabera neurtzen baiten, korporazio horiei laguntzen diete helburu horretan: gizon eta emakumeen lan-indarra bereganatzea. Niretzat garrantzi handia du horrek, oso arrunta baita errua nekazari familia pobreari botatzea: gizon hori matxista da, zigortu egin behar dugu! Uste dut ikusten ari garen genero tentsioek indar historiko handiak dauzkatela erroan, adierazpide ikusgarriena emakumea jotzen duen gizona den arren. Jo egiten du, agian, ez dagoelako ardiak zaintzen, lantegian baizik. Hori, nire iritziz, prozesu politiko-ekonomiko konplexuen emaitza da, eta genero-diskurtsoaren zait handi bat murriztailea da, norbanakoari begirakoa, eta horrek bere eragina mugatzen du. Gizona matxista izateaz salatzeak ez du asko laguntzen; aldiz, eraginkorragoa da gizon hori sistema baten parte dela esatea, non bai bere maskulinitatea bai emakumearen feminitatea ustiatuak baitiren kapital-pilaketa prozesu baten barruan. Analisi horrek askoz ahalmen eraldatzaile handiagoa daukala esango nuke”.
“Gizona matxista izateaz salatzeak ez du asko laguntzen, eraginkorragoa da gizon hori sistema baten parte dela esatea, non bai bere maskulinitatea bai emakumearen feminitatea ustiatuak baitiren kapital-pilaketa prozesu baten barruan. Analisi horrek ahalmen eraldatzaile handiagoa dauka”. (Argazkia: Unai Brea).
“Gizonak zaintza lanetan parte hartzeko borrokak ez du inolako arrakastarik. Latinoamerikan denboraren erabilerari buruzko ikerketa asko egiten da, eta emakumeak barra-barra sartu dira lan merkatuan baina gizonak zaintza lanetan ez. Ezta emakume langileen semeak ere. Aldaketa historiko azkarrak gertatzen ari dira, eta arau kulturalak ezin dira abiadura berean aldatu. Horrek arazoak sortzen ditu, inor ez delako arduratzen ugalketaz, osasunaz, ingurumena zaintzeaz… Erronka da maskulinitate eredu berriak sortzea, ematen ari diren aldaketa politiko horiei aurre egiteko. Inbertsio txikia egiten ari da gizonek herentzian jaso duten maskulinitateak funtzionatzen ez duela aitortzeko; lan gutxi egiten da gizonekin, errua botatzen zaie, besterik ez”.