Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Dagoeneko ofiziala da: ez da ioi azeleragailurik egingo Leioan
Atalak: Zientzia eta teknologia
Eusko Jaurlaritzako eta Espainiako Gobernuko ordezkariak, ESS Bilbao partzuergoko zuzendari izendatu berriekin solasean (Arg.: EFE).
Herenegun Zamudioko Teknologia Parkean egindako agerraldian, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adierazi zuten aurrerantzean “beste era batera” bideratuko dutela Neutroi Iturriaren proiektuan duten parte hartzea. Bestela esanda, ofizialki uko egin zioten EHUren Leioko campusean egin behar zuten ioi arinen azeleragailua eraikitzeari.
2005ean aurkeztu zuten Bilboko hautagaitza Neutroi Iturria hartzeko, baina 2009an erabaki zen proiektuaren egoitza nagusia Suediako Lund hirian egongo dela. Bilboko hautagaitza sustatu zutenek ez zuten, haatik, egitasmotik erabat kanpo gelditu nahi izan. Hala, Espainiak azpi-egoitza bat sortzeko akordioa egin zuen Neutroi Iturriaren proiektuko buruekin, EHUk Leioako campusean egin behar duen Zientzia Parkean. Ofizialki, helburu hori betetzeko lanean jardun du urteotan horretarako propio sortutako ESS Bilbao partzuergoak.
Herenegun erakundeek egindako iragarpena aurreikustea ez zen zaila. Abuztuan, proiektuko arduradun nagusi biak kargugabetu zituzten: Joan Bordas zuzendari exekutiboa, eta Javier Bermejo zientzia arloko zuzendaria. Ordurako, garbi zegoen Bilboko azeleragailua oso kolokan zegoela; besteak beste, Madrilek itxita zuelako iturria. Ez neutroiena, euroena baizik: ez 2012an, ez 2013an, ez zuten egin aldez aurretik adostutako ekarpena.
Beste zantzu argi bat: joan den abenduan Deia egunkarian emandako elkarrizketan, Manuel Tello EHUko fisika katedradunak adierazi zuen Bizkaiko azeleragailuaren egitasmoak inoiz ez duela berme sendorik eduki. “Politikariek mezu engainagarria zabaldu zuten: ordezkaritza izango ginela –azpi-egoitza esan zioten eurek–, eta hori faltsua da. Aurrekontu mardul bat gastatzeari ekin zioten, eta orain, krisia dela-eta, holako jokoak zailagoak dira. Ez dakite zer egin horrekin, eta ez dute epe luzeko proiektu xumeago bat abiatu nahi, krisiagatik hain zuzen”. Badirudi azken esaldi horretan oker ibili zela Tello.