Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Europak ez ditu erregai super-kutsatzaileak mugatuko
Atalak: Energia, Ingurumena, TTIP
Ekologistak Martxanek harea bituminoso inportazioaren aurkako elkarretaratzea egin zuen maiatzean, Petronorren aurrean. (Arg.: Unai Brea).
Hainbat elkarte ekologistak salatu dutenez, Europako Batzordeak men egin die Kanadako eta AEBtako gobernuek eta petrolioaren lobbyak egindako presioei, eta erregai guztien gas emisioak modu berean zenbatzeko proposamena egin du, bereziki kutsatzaileak direnen eragina aintzat hartu gabe. Erregai horien artean, harea bituminosoak nabarmentzen dira; haien berotegi-efektuko gas igorpena %23 handiagoa da erregai guztien batez bestekoa baino.
Uztailean, Tratos sucios / Marchandages douteux txostena kaleratu zuen Lurraren Lagunak elkarteak. Hor azaltzen denez, EBko Erregaien Kalitateari buruzko Zuzentaraua (FQD, ingelesezko siglen arabera) argitaratu zenetik, 2009an, Kanadako Gobernuak –munduko harea bitumonoso ekoizle nagusia da Kanada, alde handiz– eta hainbat petrolio konpainiak etengabeko presioa egin dute araua ahalik eta gehien ahultzeko eta haren inplementazioa atzeratzeko. Lobby lana areagotu egin da TTIP hitzarmenaren negoziazioaren testuinguruan, eta AEBetako Gobernua ere lerratu egin da petrolioa ekoizleen alde. Txostenean presio horiek frogatzen dituzten hainbat dokumenturen berri ematen du Lurraren Lagunak taldeak.
2011n, FQD inplementatzeko lehen proposamena egin zuen Europako batzordeak, baina ez zen gauzatu, eta hala jarraitzen du, gauzatzeke. Proposamen haren ardatzetako bat zen petrolioak eragindako berotegi-efektuko gasen igorpena bereiztea, petrolioaren jatorriaren arabera. Zehazki, petrolio konbentzionalak eta ez-konbentzionalak (harea bituminosoak, arbel-petrolioa…) bereizten ziren, eta ez-konbentzionalen igorpena handiagoa zela esaten zen. EBk eskatutako ikerketa baten arabera, harea bituminosoak erauzi eta prozesatzearen ondoriozko emisioak %23 handiagoak dira erregai guztien baturaren batez bestekoa baino.
Alabaina, Batzordeak egin duen proposamenean ez da erregai moten arteko diskriminaziorik ageri. Horren ordez, petrolio fintzaileei eskatuko zaie erabiltzen dituzten lehengai guztien batez besteko baloreen beri ematea, ez-konbentzionalak bereizi gabe.
Hori horrela, ekologistek diote zaila izango dela Europak bere buruari ezarritako helburuak betetzea. Hain zuzen, FQDren zazpigarren artikuluaren arabera, garraioan erabilitako erregaien emisioak %6 jaitsi behar dira 2020rako, 2010eko baloreekin alderatuta.
Behin betiko arau bilakatzeko, Europako Batzordearen proposamena Legebiltzarrak berretsi behar du, eta horretarako hiruzpalau hilabete igaro beharko dira. Hala ere, hartutako bidean atzera egiteko itxaropen handirik ez du Ekologistak Martxaneko Mariano Gonzalezek: “Europak nola funtzionatzen duen ikusita, seguruenik berretsi egingo da”.