Mundua ez da biribila
Hasiera » TTIP/TAFTA » TTIPek 600.000 lanpostu galtzea eragin dezake Europan
Aza07 2

TTIPek 600.000 lanpostu galtzea eragin dezake Europan

Atalak: TTIP/TAFTA

Frantziako Estatua izango da herrialderik kaltetuenetakoa, Tufts Unibertsitatearen ikerlanaren arabera: 130.000 lanpostu gutxiago 2025era bitartean. (Arg.: François Destoc).

Frantziako Estatua izango da herrialderik kaltetuenetakoa, Tufts Unibertsitatearen ikerlanaren arabera: 130.000 lanpostu gutxiago 2025era bitartean. (Arg.: François Destoc).

TTIPek milioika lanpostu berri ekar diezazkioke Europari, hala adierazi izan du publikoki AEB eta EBren arteko itunaren defendatzaile sutsuenetako batek, Karel de Gucht EBko Merkataritza komisarioak. Ring-aren beste aldean, erabat aurkakoa da askoren aurreikuspena: sortu ez, lanpostuak desagerrarazi ditzake hitzarmenak. Joan den urrian, AEBetako Tufts Unibertsitateko txosten batek iragarri du EBn 600.000 lanpostu galduko direla TTIP indarrean sartuz gero.

TTIPen onurak lau haizetara zabaltzeko lana dutenek lau ikerketa ekonometriko hartu ohi dituzte erreferentziatzat. Tufts Unibertsitateko Jeronim Capaldok gogor kritikatu ditu horien egileek erabilitako metodologiak –denak oso antzekoak–; Capaldoren esanetan, “arazo handiena da erabilitako ereduen arabera merkataritza liberalizatzeak oreka makroekonomikoa dakarrela berez”. Enpleguari dagokionez, hain zuzen, ereduok aldez aurretik onartutako premisa bat da ekonomiaren sektore lehiakorrenek xurgatu egingo dituztela ahulenen baliabideak, langileak barne.

Baina praktikan, dio Capaldok, oso-oso gutxitan funtzionatzen du “enplegua denontzat” mekanismo horrek. Kasu gehienetan, sektore ahulak azkar uzkurtzen dira, eta lehiakorren zabalkundea, aldiz, mantsoa da.

TTIPen ondorioen aurreikuspena egiteko, Jeronim Capaldok NBEren Politika Global Eredua erabili du. Errealistagoa, beraren esanetan. “Merkataritzaren kostuak murriztu nahi dituen erreforma batek [esaterako, TTIPek] ondorioak izango ditu ekonomian baldin eta murrizten dituen kostuetako bat langileen diru-sarrerak badira”. Izan ere, sarrerak gutxitzean produktuen eskaria ere jaitsiko da.

Hori kontuan hartzen duen eredua baliatuz, Capaldok ondorioztatu du TTIPen erruz 600.000 lanpostu inguru galduko direla Europar Batasunean 2025erako. Eta langileen diru-sarrerak gutxitu egingo dira, gainera. Kasu bietan, Frantziako Estatua izango da herrialderik kaltetuenetako bat, Tuftseko ikerlariak egindako prospekzioaren arabera. Hain segur, 130.000 lanposturen galera aurreikusten du Capaldok Frantzian.

Ondorioetako bat izango da, betiere ikerlan honen arabera, babes sozialeko mekanismoek presio handia jasan beharko dutela. Lortutako enplegu aurreikuspenak erkatzen badira NBEk populazioaren hazkunderako eman dituenekin, ekonomia dependentzia ratioa kalkula daiteke. Hots, enplegu bakoitzak zenbat biztanleren beharrizanak asetzen dituen, bai familia harremanen bitartez bai segurantza sozialaren bitartez. Honezkero igarriko zenutenez, Jeronim Capaldok garai latzak iragartzen ditu europar segurantza sozialarentzat.

 

 

 

 

2 Iruzkin

  1. Jabi Galarza | 2014-11-07 at 13:22

    Ze demontre da TTIP?

    Reply
    • Unai Brea | 2014-11-07 at 13:49

      Eskerrik asko Jabi, gogorarazteagatik oraindik goiz dela TTIPez idazteko, artikuluaren hasieran TTIP zer den gogorarazi gabe. Zure galderari erantzunez: nik ere oso seguru ez dakit, sekretupean negoziatzen ari den hitzarmena denez gero, baina ea lotura honetako artikulu sortan zer izan ote litekeen sumatzeko aztarnarik aukitzen duzun (hasi behekoetatik): http://www.argia.eus/ttiptafta

      Reply

Trackbacks/Pingbacks

  1. Nork egin du presiorik handiena TTIP onar zedin? | Lander Arbelaitz - […] argia.eus/ttiptafta kanalean Susan George: “TTIP eta TPParekin AEBek munduko BPGren %60 eskuratuko dute” TTIP: konpainia handien ahalmena handitu, erakunde…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA