Mundua ez da biribila
Hasiera » Frackinga » Frackinga debekatzeari buruzko eztabaidaren entrenamendu argigarria
Abe19 0

Frackinga debekatzeari buruzko eztabaidaren entrenamendu argigarria

Atalak: Frackinga

Eusko Legebiltzarrak ez du onartu PSE-EEk fracking proiektuei buruz egindako legez besteko proposamena. (Arg.: www.irekia.euskadi.net)

Eusko Legebiltzarrak ez du onartu PSE-EEk hidrokarburo ikerketei buruz egindako legez besteko proposamena. (Arg.: www.irekia.euskadi.net)

2014ko abenduaren 18a. New Yorkeko estatuak frackinga debekatuko duela jakin zen egun berean, Espainiako Konstituzio Auzitegiak bertan behera utzi zuen Nafarroan teknika hori debekatzen zuen legea. Gasteizko Legebiltzarrean horrelako lege bat ezartzeaz eztabaidatuko dute datozen hilabeteetan, eta eztabaida horretan alderdi bakoitzak izango duen jarrera argi geratu zen azkenik, PSE-EEk egindako proposamen baten harira. Sozialistek egindako biraketa da azpimarragarriena, hain zuzen. Hori guztia gertatu zen, abenduaren 18an.

Geminis baimen-eremuan (Bizkaian) egin nahi dituzten proba sismikoen aurka EH Bilduk alegazioak aurkeztuko dituela esan genuen orain dela hiru egun. Bada, alegazio horien ildo berekoa zen atzo PSE-EEk Gasteizko Legebiltzarrera eramandako legez besteko proposamena: ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa fase bakoitzerako egin beharrean, egin dadila proiektu osorako, proba sismikoetatik hasi eta gasa ustiatzen amaitu arte.

Bestela esanda, sozialistek eskatu zuten Ingurumen-Inpaktu Azterketa Estrategikoa egiteko, Europako Batzordeak urtarrilaren 22ko gomendioan adierazi zuen moduan. Zehazki, eskari hori Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak egitea proposatu zuen PSE-EEk.

Proposamenaren alde bozkatu zuen EH Bilduk, baina ez EAJk, PPk eta UPDk. Azkenean, jeltzale eta popularrek egindako emendakin bat izan zen garaile. Onartutako testuak dio, funtsean, Geminis proiektuak ingurumenaren babesa bermatu behar lukeela. Isilik geratuta ere jakina zena, alegia.

Eztabaidan, PSE-EEko Natalia Rojok bere alderdiak azken hilabeteetan egindako biraketa burutu zuen, Patxi Lopezen agintaldian frackinga sustatzea huts egitea izan zela onartuz. PPko bozeramaleak jarrera aldaketa leporatu zion Rojori, eta horren lekuko izan zen Javier Maroto Gasteizko alkatea, haustura hidraulikoaren aurkako jarrera argia agertu duen PPko kidea.

EAJk, berriz, EAEn boterea berreskuratzeaz geroztik erabili zuen diskurtsoari lotu zitzaion: ez diote ezeri ateak ixten, ez gasa bilatzeari ez eta ustiatzeari ere, segurtasuna eta ingurumenari begirunea bermatuta baldin badaude. Hidrokarburoak segurtasuna eta ingurumenari begirunea bermatu gabe ustiatu behar direla esan zuena ezagutzeko irrika bizian nago.

Denak prest, beraz, frackingaren erabateko debekuari buruzko eztabaida hasteko. Lekutan dago Urkullu lehendakariak lehendakaria izan baino lehen botatako “ez esplotaziorik ez esploraziorik” hura.

 

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Bizkaiko 34 udalek esan diote frackingari ezetz honezkero | Mundua ez da biribila - […] agintean. Jeltzaleak frackingaren aurkako jarreraren alde egotea da harrigarriena, euren alderdia oso bestelako diskurtsoa agertu baitu azken hilabeteotan, Eusko…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA