Mundua ez da biribila
Hasiera » Ingurumena » Lehorrean eragin dugun espezie galera itsasoan errepikatzeko zorian gaude
Urt22 0

Lehorrean eragin dugun espezie galera itsasoan errepikatzeko zorian gaude

Atalak: Ingurumena

Orain arte itsas espezie gutxi desagertu dira giza jardueraren erruz, baina mende honetan egoerak okerrera egingo du, konponbiderik ezean.

Orain arte itsas espezie gutxi desagertu dira giza jardueraren erruz, baina mende honetan egoerak okerrera egingo du, konponbiderik ezean.

Lehorreko bizidun espezie ugari desagertzea eragin duten faktoreak itsasoetan ere atzematen hasiak dira, Science aldizkarian argitaratutako artikulu batek dioenez. Egileen esanetan, itsas animalia eta landareen populazioak osasuntsutzat jo ditzakegu oraindik, baina baliteke datozen ehun urteetan hori aldatzea.

Azken 500 urteetan, 500 espezie inguru desagertu dira giza jardueraren erruz. Ozeanoetan, eta denbora tarte berean, era horretako hamabost galera baizik ez dira ezagutzen. “Azken batean lehorreko harraparia gara; tximino batentzat zaila da espezie baten desagertzea eragitea itsasoan”, adierazi du Douglas McCauley-k, ikerketan parte hartu duen zientzialarietako batek.

Haatik, kopuru hori asko handitu daiteke mende honetan. Ikerlariek konparatu egin dituzte Industria Iraultzaren bilakabidea eta gaur egun itsasoetan gizakiok dugun jarduera. 1800etik aurrera, lantegiek eta laborantzarako lurrek lekua kendu zieten baso eta belardiei, eta horrek espezie asko desagertzea eragin zuen. Garai bertsuan, arrantza ez zen hain erasokorra: itsasertzetik oso urrun aldentzen ez ziren belaontzietan egiten zen, batez ere. Baina hori asko aldatu da. Eta kontuan eduki behar da, gainera, ozeanoetako biziari presio egiten dion faktore bakarra ez dela arrantza: itsas hondotik baliabideak erauzteko gero eta baimen eskari gehiago dago.

Lehorreko eta itsasoetako bilakabidea konparatzen dituen marrazkia.

Lehorreko eta itsasoetako bilakabidea konparatzen dituen marrazkia.

“Adierazle guztien arabera, lehorrean diseinatu dugun basa-biziaren Armagedoia itsasoan gertatzeko osagaiak prestatzen ari gara”, esan du Douglas McCauleyk. Ikerlanaren ondorioetako bat da orain baino itsas eremu zabalagoak utzi beharko liratekeela arrantzaz eta garapen industrialaz salbu, hondamendia eragotzi nahi badugu. Baina hori ez da nahikoa izango. Dagoeneko egindako mina konpontzeko neurriak ere eskatu dituzte.

Ez da erraza izango, besteak beste klima aldaketa itsasoetako bizi-baldintzak okerragotzen ari delako –“arrainontzia daukan edonork daki bertako ura berotuz gero eta azidoa botaz gero arrainek arazoak dituztela”–, baina McCauleyren iritziz oraindik ere nolabaiteko osasuna badute planeta honetako ozeanoek. Horrek eman diezaieke salbatzeko aukera, gu kontrakoan tematzen ez bagara.

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA