Mundua ez da biribila
Hasiera » Medikuntza » Txertoei buruzko eztabaidarako zenbait ekarpen
Eka05 0

Txertoei buruzko eztabaidarako zenbait ekarpen

Atalak: Medikuntza

Oso zalantzazko onurak dituaten txertoak sustatu nahi izateak ospea kentzen die txerto guztiei, baita guztiz beharrezkoak direnei ere.

Oso zalantzazko onurak dituzten txertoak sustatu nahi izateak ospea kentzen die txerto guztiei, baita guztiz beharrezkoak direnei ere.

Katalunian difteria kasu bat agertu da, 32 urtean lehenbiziko aldiz (28 urte, Espainiako Estatuari dagokionez), eta gertakariak hautsak harrotu ditu. Gaixotutakoa, Olot hiriko sei urteko ume bat, larri dago; gaitzaren aurkako txertoa hartu gabe zeukan, gurasoek hala erabakita, eta egunotan oso kritika gogorrak jasotzen ari dira horrengatik.

Espainiako Estatuan, legeak ez du txertatzera behartzen. Baina, zilegi da horrelako erabaki bat hartzea? Batez ere, zilegi da gurasoek umea ez txertatzea erabakitzea (kontuan izan behar da txerto gehienak haurtzaroan hartzen direla)? Auziaren mutur batean daude hala uste dutenak, alegia, txerto guztien aurka daudenak, izan txertaketa kontzeptuaren beraren aurka daudelako, izan pentsatzen dutelako merkatuan dauden txertoek osagai arriskutsuak dauzkatela. Sarritan, arrazoi biak batera ematen dira.

Beste mutur batean daude txertaketa eta txerto guztiak defendatzen dituztenak, oraintxe asaldatuta mintzo direnak “anti-txertoen” aurkako neurri gogorrak eskatuz. Txertoen alde dauden beste askok uste dute jarrera hori –arrazoitutako argudioak baino, sarri, irainak dituena ardatz– ez dela biderik onena txertoak errefusatzen dituztenak konbentzitzeko. Aitzitik, pedagogia lana behar dela txertaketaren onurak ikusarazteko. Kontua da txertoen kontra, eta batez ere txerto batzuen kontra egoteko arrazoi guztiak ez direla guztiz hutsalak.

Hartara, interesgarria litzateke 2012an Espainiako SESPAS elkarteak (Osasun Publikoaren eta Osasun Administrazioaren Elkartea) 2012an egindako biltzarraren ondorioak irakurtzea. Hedabide honetan sarri aipatua izan den Juan Gervás medikuak egindako idatzi honetan daude jasota ondorio horiek:

  • Txerto sistemikoak (poliomielitisa, difteria, elgorria, errubeola, parotiditisa, kukutxeztula, tetanosa) beharrezkoak dira, haien jomuga diren gaixotasunen intzidentziaren beherakada ikusgarria eragiten dute eta. Ez dago, osasun publikoaren alorrean, txertaketa sistematikoa bezain neurri eraginkor, merke eta segurua. Uraren saneamenduarekin batera, txertaketak funtsezko aurrerapausoa izan dira osasun publikoaren babesean.
  • Lehen, txertoak ondare kolektiboa ziren, merke eta eraginkorra. Baina gaur egun negozioa dira, ez beti jendarterako guztiz onuragarria.
  • Txertoen aurkako jarrerak txertoekin batera sortu ziren. Azken hamarkadetan, aipatzekoa da The Lancet aldizkariak 1998an argitaratutako artikulu bat –gerora gezurtatua–, txerto hirukoitz birikoaren eta autismoaren arteko lotura zegoela zioena. Urte batzuk geroago, kazetari batek haizatu zuen artikulu haren egileak interes ilunak zituela. Kontua da artikulu hark txertoen aurkako mugimendu esanguratsua eragin zuela herrialde anglosaxoietan [edozelan, gutxiengoa dira txerto guzti-guztien aurka daudenak].
  • Espainiako Estatuan, txertoen aurkako jarrerak 2000n hasi ziren ugaritzen, pneumokokoaren kontrako txertoa zabaltzen hasi zenean. Beste txerto berri batzuek eztabaida piztuta mantendu zuten ondorengo urteetan: giza papilomarenak batetik, eta 2009an A gripe pandemiaren aurrean hartutako txerkaketa-estrategiak bestetik [kasualitatez, Kataluniako difteria kasua ezagutu baino bi egun lehenago giza papilomaren txertorako moratoria eskatuz kanpaina bat jarri zen martxan Espainiako Estatuan; hau idazteko unean ekimenak 11.000 sinadura inguru zituen batuta].
  • Gaitz txertagarri baten berpiztaldia gertatzen denean [Kataluniako difteriaren kasua hori baino askoz gutxiago da, bakarra baita], txertoen aurkariei bota ohi zaie errua, baina ikerketak behin eta berriz erakutsi du jatorria beste bat izaten dela: bazterkeria soziala, osasungintza publikoaren hutsuneak –herritar batzuk txertatu gabe geratzen dira–, eta txertoaren beraren ezaugarriak.

Azken puntu hori hobeto ulertzen da Juan Gervásen beste artikulu hau irakurrita. Mediku espainiarrak dioenez, batzuetan txertoen aurkakoei leporatzen zaie izatez txertoak emateko ardura dutenen erruz gertatutakoa. Horren erakusgarri, Andaluzian gertatutako adibide bi kontrajartzen ditu Gervásek:

2010ean, Granadan, elgorri piztaldi bat izan zen. Kutsatutakoak, 50 inguru, Txertatzeko Askatasunaren Aldeko taldeko kideen seme-alabak ziren. Epaile batek esku hartu zuen, eta 35 ume txertatzeko agindua eman zuen, haien gurasoen borondatearen aurka. Hedabideek luze-zabal hitz egin zuten auziaz.

Hurrengo urtean, Sevillan, 1.700 pertsona baino gehiagori eragin zien beste elgorri piztaldi bat izan zen. Orduan ez zegoen txertaketaren areriorik tartean. Gaixotutako gehienak hiriko auzo pobreenetan bizi ziren. Ez zeuden txertoen aurka, baina ez zeuden txertatuta, osasungintza publikoa ez zelako haiengana iritsi. Gertakari horri askoz oihartzun txikiagoa eman zitzaion aurreko urtekoari baino, gaixo kopurua askoz handiagoa izan arren.

Kontua da –Gervásek gaineratzen duenez–, elgorriaren aurkako txertaketa-programa perfektua izanda ere ez genukeela eritasuna erabat geldiaraziko. Txertoa ez baita perfektua.

Beste horrenbeste gertatzen da difteriarekin. Katalunian azken kasutik 32 urte igaro izana datu ikusgarria da, baina hala ere “onartu behar dugu difteria kasuak bueltatu egingo direla Europara”, Gervásek, Oloteko gertakariaz galdetuta, eldiario.es egunkari digitalari adierazi dionez. Hedabide horretan bertan irakur daiteke Difteriaren Zaintzarako Europako Sarearen ustez arriskua dagoela gaitz horren epidemia bat Europar Batasunera heltzeko. Horren zergatia da difteriak gora egin zuela 90eko hamarkada hasieran, SESB deseginda bertako osasun sistemak zeharo ahuldu zirenean. Gaur egun, gaitzaren transmisioak bere horretan dirau Letonian, Ukrainan eta Errusian.

“Difteria ez da sekula desagerraraziko”, dio Juan Martinez mediku eta osasun prebentiboan adituak, “txertoa nola sortu zen jakitea besterik ez dago horretaz jabetzeko”. Hitz lauz esanda: difteriaren aurkako txertoak ez du mikrobioaren aurkako immunizaziorik ematen, haren pozoiaren aurkakoa baizik ez. Bestalde, txertoak eskaintzen duen babesa beste askorenak baino askoz laburragoa da, hemeretzi urte ingurukoa; beraz, babesgabe uzten ditu beste dosi bat hartzen ez duten helduak. Horrek ez du zuritzen Oloteko umearen gurasoen erantzukizuna, jakina.

Azken batean, ondorio nagusi bat atera daiteke SESPASek esandakotik: txerto sistemikoak berebiziko altxorra dira, baina haien oinarri zientifiko eta filosofikoa baliatzen da osasunerako oso zalantzazko onurak dituzten eta industriari irabazi mardulak ematen dizkieten txerto berriak sustatzeko. Horrek txerto guztiei kentzen die ospea, nahiz eta “txerto” kontzeptuak, oraindik, izen onari eusten dion.

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA