Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Michael Jacksonen koltxa
Atalak: Gizartea
50 urte eskasekin joan zaigu hilezkor izan nahi zuena
Michael Jackson izeneko estatubatuar bat hil berri da, eta agian hori da azken urteotan egin duen gauza duin bakarra. Haren heriotza dela-eta ama hil balitzaie baino malko gehiago botatzen dabiltzan horietako bat hurbiletik ezagutzeko aukera izan nuen behin, eta ez Wisconsinen edo Pennsylvannian, Portugaleten baizik.
Orain dela hamabi urte gazte-edo zinetenok gogoratuko zarete Egin egunkariak bazuela zuentzat propio sortutako gehigarri bat: Gaztegin. Hantxe egin nituen lehen urrats baldarrak lanbide honetan, horien artean fan klubei buruzko sasi-erreportajea. Zorionez ez naiz gogoratzen testuak zer zioen, baina bai, nahiko ondo, titularraz, seguruenik memoriaren hutsuneek apur bat makilatuko duten arren orduko esaldi zehatza: “Ikasten nagoela ere harengan pentsatzen dut”. Bai, igarri duzue, Michael Jacksoni dagokio “harengan” hori.
Esaldi hori bota zuen tipoaren izenaz ere ez naiz gogoratzen, beraren logelako dekorazioa, berriz, ez zait ahaztuko bizi naizeno. Irudi bat egon zitekeen txoko guztietan, Bost Jacksondarretan txikienaren aurpegia ageri zen, artean jatorrizko koloreaz eta osasuntsu antzean. Deigarriena, beldurgarriena ez esateagatik, oheko estalki erraldoia zen, oso-osorik kantariaren erretratuak betetzen baitzuen. Oheko ménage-a, pertsonak bezala, gaztaroko distira galduz joaten da, eta seguru nago koltxa hura, oraindik existitzekotan, kolore gehiena eta hari batzuk galduta edukiko dituela, nola Michaelek berak. Baina 1997an sasoi betean zegoen, ditxosozko estalkia. Orduan ulertu nuen fan bat zer den, eta baita ere ni ez nintzela sekula inorena izango, jendarte honetan indarrean dagoen idolokraziak lantzean behin zipriztintzen nauen arren.
Malkoak, Jacksonengatik. Hara. Zer mekanismok eragin du seme txikia bosgarren pisuko leihotik atera eta beso bakarrean kulunkan erabili zuena –egin dituenetan xumeenetako bat baizik ez aipatzearren– milioika lagunen eredu izatea? Seguruenik futbolarien soldatak zirujauenak baino askoz handiagoak izatea eragiten duen berberak, baina zein den jakin gabe segitzen dut, neure inozoan. Edozelan, hildako Michael batengatik negar egin behar banu, aukeran nahiago Laboa. Haren koltxarik ez dut ikusi sekula, baina auskalo.