Mundua ez da biribila
Hasiera » Euskara » Pornografia ez da denen begietarako
Urr07 0

Pornografia ez da denen begietarako

Atalak: Euskara, Hedabideak

Legeak behar bezala babestuko behar lituzke ikusle gazteenak pornografiatik eta bortizkeriatik, AUCen ustez.

Legeak behar bezala babestuko behar lituzke ikusle gazteenak pornografiatik eta bortizkeriatik, AUCen ustez.

AUC, Espainiako Komunikazio Kontsumitzaileen Elkartea, blog honen aspaldiko laguna da, aurrez idatzi dudan guztiaren errepaso arin batek salatuko duenez. Ondo irabazita daukate “ohorea”, hedabideetako aferei buruz ederto informatzen bainaute, kantitatez eta kalitatez. Oraingoan, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria emisio irekian ematea debekatzeko eskatu dute.

AUC kezkatuta dago Espainiako Gobernua prestatzen ari den Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren aurreproiektua dela eta. Diotenez, aurreproiektu horren arabera telebista-kateek eskubidea edukiko lukete “adinez beherakoen garapenari kalte larria egin diezaioketen” produktuak emateko modu irekian. X kalifikazioa ez daukatenen  kasuan, gaueko 22:00etatik aurrera eman ahal izango lituzkete; beranduago, goizaldean, lekua izango lukete halaber eduki gordinagoek, hala nola funtsik gabeko bortizkeriak (gaztelaniazko “violencia gratuita“) eta pornografiak, funtsik gabeko sexuak alegia. Tira, esango duzu, ordu horretan ez dago umerik telebistaren aurrean… Bada, ikaratuko zinateke horri buruzko estatistikak ikusita.

Espainiako Estatuan telebista-kateei dagokie ematen dituzten saioak adinen arabera kalifikatzea, pelikulak salbu. AUCen ustez, aipatutakoa bezalako arau batek inpunitate osoa emango lieke operadoreei. Gaur egungo adibideei so egitea aski da horretaz jabetzeko: adinez beherakoen babes-ordutegian ematen dira helduentzako zenbait programa, kateek euren interesaren arabera kalifikatzen baitituzte, etikaz paso eginez. “Eta agintariek ez dituzte kalifikazio horiek ezbaian jartzen”, kexatu da AUC.

Bestalde, Europar Batasunean indarrean dagoen araudiak debekatu egiten du adinez beherakoentzat desegokiak diren edukiak modu irekian ematea. Estatu guztiek derrigor bete beharreko araua denez gero, espainiar legedian ez jasotzea legez kanpokoa izango litzateke. Arrazoi horiengatik guztiengatik, AUCek eskatu du pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria modu ez-irekian ematea edozein ordutegitan, beti ere gurasoen kontrolpean. “Helduentzako gainerako edukiak 22:00etatik 6:00etara ematen jarraituko lukete modu irekian, zorizko jokoetan eta apustuetan oinarritutako saioak izan ezik; horiek ez lukete goizaldeko ordu bata baino lehenago hasi behar”. Eskertuko genuke programaziotik guztiz desagertzea ere.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Pornografia ez da denen begietarako… eta Madril ados dago - [...] egin ditu AUC kontsumitzaile elkarteak Ikus-entzunezkoen Lege Orokorraren aurreproiektuari egindako alegazioak. Hala, pornografia eta funtsik gabeko bortizkeria ez dira…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA