Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Metalez kutsatutako lurzoruak sendatzeko, landareak erabili
Atalak: Zientzia eta teknologia
Goian, Thlaspi caerulescens, metalak jasateko gaitasun handia duen landarea.
Meatze-inguruetan hazten diren landareak “sendagai” egokia izan daitezke kutsadurak jotako lurzoruentzat, EHUn aurkeztu berri den doktorego-tesi baten arabera. Metal toxikoz inguratuta bizitzea zer den ondo dakite landare horiek, eta propietate horrek bihurtzen ditu kutsadura-erauzle, Lur Epelde ikertzaile bizkaitarrak frogatu duenez. Ponte-izen aproposagorik ez zaigu bururatzen Markinan jaiotako biologo gaztearentzat.
Epeldek –barka diezagula aurreko esaldiko txantxa txikia– proposatzen du lurzoruko kutsadura arazoei aurre egiteko landareak erabiltzea, hondeatzearen ordez. Alegia, fitoerremediatzea (blog honetan ez gara hitz teknikoen beldur, zer uste zenuten ba?). Norbaitek bilbotar kantari ospetsu baten izena erabilita txiste erraza egin baino lehen, esplika dezadan azkar-azkar zertan datzan fitoerremedioa, edo hobe esanda fitoerremedioak, Epeldek teknika bat baino gehiago aurkeztu baitu, lurzoruak duen gaitz motaren arabera.
EHUk igorri digun prentsa oharrak dioenez, ikertzaile gazteak landare pseudometalofitoak aztertu ditu batez ere. Batetik, Bizkaiko mendebaldeko ertzean, Lanestosa herri txikian, hazten den Thlaspi caerulescens landarearen barietatea erabili du. Lanestosak iragan meatzari oparoa du, eta bertako landare honek ondo jakin du ingurura egokitzen: gai da metal kontzentrazio handiak jasateko, besteak beste zinka eta kadmioa zurtoinean metatuz. Alegia, landare fitoerauzlea da (bestela esanda, gaitasuna du metalak beste elementuetatik bereizteko). Tamaina handiko landareak ere baliagarriak direla ohartu da Epelde. Basartoak, esaterako, primeran fitoerauzten ditu zinka eta kadmioa.
Lur Epelde, doktorego-tesia egin duen ikertzailea.
Ikertzaileak adierazi du halako landareen presentzia hutsa nahikoa dela kutsatutako lurzoruaren osasuna oso epe laburrean hobetzeko, nahiko azkar lortzen baita bertako mikrobioen aktibitatea suspertzea. Metalak sortutako kutsadura erabat garbitzea ez da hain epe laburreko kontua, argitu du Epeldek, baina nonbaitetik hasi behar.
Teknika konplikatuagoak ere badaude. Esaterako, berunez kutsatutako lurra fitoerauzteko, Epeldek produktu kimiko artifizialak gehitu dizkie landareei, kasu honetan kardu-landareei. Eta oso lur kutsatuentzat, erauzketa albo batera utzi eta egonkortasuna bilatzeari ekin dio, zenbait belar mota eta ongarria erabilita. Metalen toxikotasuna murrizten du horrek.
Teknika hauek, eta gehiegi ez luzatzearren aipatuko ez ditugun beste zenbait, etorkizunean oso baliagarriak izan daitezkeela dio EHUren oharrak. Ez dio noiz iritsiko den etorkizun hori, ez eta iritsi dadin egin beharreko inbertsioa nork hartuko duen bere gain, norbaitek hartuko badu. Ez dio ere Bizkaian –lurralde bat aipatzearren– kutsatutako lurzoru guztiak sendatzeko landare nahikorik ba ote dagoen Bizkaian bertan. Goizegi dateke halakoetarako, edo akaso, besterik gabe, ez dagokio EHUri halako eremuetan sartzea. Momentuz, behintzat, ideia bat daukagu.