Mundua ez da biribila
Hasiera » Zientzia eta teknologia » Asteroide eta kometa inpaktuen arriskua mintzagai Tunguskako leherketaren mendeurrenean
Uzt08 0

Asteroide eta kometa inpaktuen arriskua mintzagai Tunguskako leherketaren mendeurrenean

Atalak: Zientzia eta teknologia

Asteroide bat lurrean jotzeko unean, artista batek egindako irudiaren arabera

Asteroide bat lurrean jotzeko unean, artista batek egindako irudiaren arabera

Hollywoodeko gidoigileentzat sekulako pagotxa ez ezik, asteroide eta kometak benetan aintzat hartzeko mehatxua dira. Lasai, zerua ez da bihar gure buru gainera jausiko, eta ziurrenik etzi ere ez. Segurua da, ordea, etorkizunean espaziotik iritsitako objektuek jo egingo dutela planeta hau, iraganean hamaika aldiz jo duten bezala. Itxuraz nahiko urrun dago etorkizun hori, baina badaezpada espazioari begira daude hainbat zientzialari, Lurrarentzat mehatxagarria izan daitekeen materia puska oro aurkitu nahian. Noizbait mehatxua serioa balitz, orduan pentsatuko genuke nola aurre egin.

1980ko hamarkadan Luis eta Walter Alvarez aita-seme fisikariek frogatu egin zuten asteroide baten inpaktuak akabatu zituela dinosauroak, orain dela 65 milioi urte inguru. Kolpe ikaragarri hark utzitako aztarna ere ezaguna da honezkero: Yucatango penintsulan (Mexiko) dagoen Chicxulub krater erraldoia. Alvareztarrek euren teoriak argitaratu zituztenean, askok ez zieten jaramonik egin, baina gaur egun inork ez ditu zalantzan jartzen. Are gehiago, jakin badakigu Lurrean gertatutako zenbait espezie-desagerpen masiboren arrazoia asteroide eta kometen inpaktuak izan direla.

Baina ez dugu milioika urte atzera egin behar inpaktuen lorratzak bilatzeko. XX. mendean bertan izan da halakorik, Yucatangoa baino askoz maila apalagoan bada ere. Hain zuzen, joan den ekainaren 30ean 100 urte bete ziren leherketa ikaragarri batek Bizkaiaren tamainako baso eremua suntsitu zuela Siberiako Tunguska ibaiaren inguruan. Ez dago argi txikizio horren erantzulea asteroidea ala kometa zatia izan zen, baina zientzialari gehienak ados daude, bata zein bestea izan, airean egin zuela eztanda, zorua jotzera iritsi gabe. Leherketak askatutako energia kopurua 3-5 megatoi artekoa izan zen, hau da, Hiroshimakoa bezalako 231 eta 385 bonba bitartekoa. Eta ez zen oso objektu handia: gutxi gorabehera hogei metroko diametroa zuen, berriki egindako zenbait kalkuluren arabera.

Dinosauroak akabatu zituen asteroideak hamar kilometroko diametroa zuen. Estatistikak dio hura bezalako harritzar erraldoiek 100 milioi urtean behin egiten dutela talka Lurraren kontra. Tunguskakoaren parekoek berriz, 100 urtean behin (hogei metroko diametroa egozten dion estimazioa aintzat hartuta). Kontuan hartzeko moduko arriskua da, eta kontuan hartu dute batzuek, AEBetan batik bat. 90eko hamarkadatik hainbat NEO (Near Earth Object) programa ari dira lanean; izenak adierazten duen moduan, Lurretik hurbil dauden objektuak aurkitu eta haien jarraipena egitea dute helburu. Hain zuzen, sigla horiekin izendatu dituzte gure planetaren orbita zeharkatzen duten asteroide eta kometak.

Ahaleginak fruituak eman ditu: askoz gehiago dakigu orain NEO programek lehen urratsak egiten hasi zirenean baino. Hala, objekturik handienak, kilometro bat edo gehiagoko diametroa dutenak, kontrolpean ditugu gutxi gorabehera. Baina ez ditugu denak ezagutzen. NASAren webguneak dioenez, zientzialariek uste dute tamaina horretako 1.100 NEO inguru existitzen direla, eta gaur egun horien %80 dituzte zaintzapean. 1998an NASAk abiarazitako Spaceguard Survey programak aurtengo amaieran %90 aurkitzeko helburua zuen. Kontuak kontu, ezagutzen ditugunetatik bakarra ere ez da guretzat mehatxagarria une honetan.

Eta txikiek?

Tamaina txikiagoko objektuek buruhauste handiagoak sortzen dituzte. Ustez, 40 metroko diametroa gainditzen duten milioi bat inguru NEO dago. Neurri hori baino txikiagoa dutenak nekez bihur daitezke arriskutsu, atmosfera oztopo nahikoa baita haiek geldiarazteko (Tunguskakoa salbuespena izan zen). Kilometro bat baino gutxiago duten NEO asko aurkitu dira azken urteotan, baina aurkitzeke dagoenen kopurua eskerga da, eta ez dago modurik horiek zer egingo duten jakiteko. NASAren webguneak dio horrelako objektu ezezagun batek Lurra jo lezakeela datozen mendeetan. Auskalo. Estatistikak dauzkagu, baina asteroide eta kometen “bisitek” ez diote erregulartasun-arau bati men egiten.

Mehatxu ezagunik ez dagoenez, horiei aurre egiteko neurri zehatzik ere ez. Ezin da milioika dolar xahutu ezagutzen ez diren arriskuez defendatzeko. Hala ere, zenbait proiektu martxan jarri dira honezkero -NASAren Deep Impact edo ESAren Don Quijote, berbarako-; guregana datorren objektu bat suntsitzeko edo desbideratzeko zer aukera daukagun jakitea da helburua.

Torino eskala

Inpaktu arriskua neurtzeko, Torino eskala asmatu zen 1999an. Eskala horretan, 0 zenbakiak “batere arriskurik ez” esan nahi du; 10ak berriz, zalantzarik gabe gertatuko den inpaktua adierazten du, seguruenik planeta osoari eragingo dion klima-hondamendia ekarriko duena. Horrelakoak milioi bat urtean behin gertatzen omen dira. Gaur egun ezagutzen diren ia NEO guztiek 0 zenbakia dute Torinoko eskalan, eta 1 zenbakidunei -“arreta pixka bat merezi du baina ia ezinezkoa da Lurra jotzea”- 0 posizioa ematen zaie dagokion behaketa egin eta gero. Eskalaren historian inoiz 1 zenbakia ganditu dutenetatik Apophis izenekoa nabarmentzen da bere tamainagatik: 300 metroko diametroa du eta 2029an guregandik oso hurbil igaroko da. Orain dela lau urte dezenteko alarma zabaldu zen asteroide horren inguruan, eta 2006an Torinoko 4 posiziora ere iritsi zen, baina une honetan 0an dago. Gaurko loa galaraziko dizuna ez dadila asteroide bat izan; oraingoz arreta handiagoa merezi du petrolioaren garestitzeak.

Iruzkinik ez

Trackbacks/Pingbacks

  1. Bruce Willisek ere ez gintuzke salbatuko - [...] gaitzala bat-batean ikarak itsutu. Lasaiago egoteko, irakurri orain dela urte eta erdi idatzitako testu hau. Ez daukagu nola babestu,…

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA