Unai Brea
Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
- Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
- Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
- Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
- Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan
Artxiboak
- 2017(e)ko azaroa
- 2017(e)ko urria
- 2017(e)ko iraila
- 2017(e)ko uztaila
- 2017(e)ko ekaina
- 2017(e)ko martxoa
- 2017(e)ko urtarrila
- 2016(e)ko azaroa
- 2016(e)ko urria
- 2016(e)ko uztaila
- 2016(e)ko ekaina
- 2016(e)ko maiatza
- 2016(e)ko apirila
- 2016(e)ko martxoa
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko ekaina
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko otsaila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko urtarrila
- 2013(e)ko abendua
- 2013(e)ko azaroa
- 2013(e)ko urria
- 2013(e)ko uztaila
- 2013(e)ko ekaina
- 2013(e)ko maiatza
- 2013(e)ko apirila
- 2013(e)ko martxoa
- 2013(e)ko otsaila
- 2013(e)ko urtarrila
- 2012(e)ko abendua
- 2012(e)ko azaroa
- 2012(e)ko urria
- 2012(e)ko iraila
- 2012(e)ko ekaina
- 2012(e)ko maiatza
- 2012(e)ko martxoa
- 2012(e)ko otsaila
- 2012(e)ko urtarrila
- 2011(e)ko azaroa
- 2011(e)ko urria
- 2011(e)ko iraila
- 2011(e)ko ekaina
- 2011(e)ko maiatza
- 2011(e)ko apirila
- 2011(e)ko martxoa
- 2011(e)ko otsaila
- 2011(e)ko urtarrila
- 2010(e)ko abendua
- 2010(e)ko urria
- 2010(e)ko iraila
- 2010(e)ko uztaila
- 2010(e)ko ekaina
- 2010(e)ko maiatza
- 2010(e)ko apirila
- 2010(e)ko martxoa
- 2010(e)ko otsaila
- 2010(e)ko urtarrila
- 2009(e)ko abendua
- 2009(e)ko azaroa
- 2009(e)ko urria
- 2009(e)ko iraila
- 2009(e)ko uztaila
- 2009(e)ko ekaina
- 2009(e)ko maiatza
- 2009(e)ko apirila
- 2009(e)ko otsaila
- 2008(e)ko abendua
- 2008(e)ko azaroa
- 2008(e)ko urria
- 2008(e)ko uztaila
- 2008(e)ko ekaina
- 2008(e)ko maiatza
- 2008(e)ko apirila
- 2008(e)ko martxoa
- 2008(e)ko otsaila
Kategoriak
- Artea
- Bertsolaritza
- Ekonomia
- Energia
- Euskara
- Farmazeutikak
- Frackinga
- Gizartea
- Hedabideak
- Hezkuntza
- Historia
- Hizkuntzak
- Ingurumena
- Klima aldaketa
- Literatura
- Medikuntza
- Merkataritza askeko akordioak
- Musika
- Natura
- Nazioartea
- Osasuna
- Osasungintza
- Politika
- Sailkatugabeak
- Transgenikoak
- Transnazionalak
- TTIP
- TTIP/TAFTA
- Zientzia eta teknologia
Artizarraren atmosfera eta klima aldaketa
Atalak: Zientzia eta teknologia
1995ean Kimika Nobel Saria irabazi zuen Paul Crutzen izeneko zientzialari batek proposamena egin berri du Lurraren berotzea ahal den heinean gutxitzeko. Artizarraren atmosferan oraindik orain behatu diren fenomenoak ikusita, hobe Crutzenen ideia tentuz hartzea, momentuz behintzat.
Sentsazioa daukat zenbat eta tramankulu sofistikatuagoak bidali espaziora, orduan eta agerikoagoa dela unibertsoaz dugun ezjakintasuna. Oraingoan, Artizarrak eman digu ezustekoa. Albo-alboan, apenas 108 milioi kilometrora, dugun planetaren atmosferan azido sulfurikozko hodeiak daude, haren gainazala ikustea eragozten digutenak. 50 eta 70 kilometro bitarteko altueran eratzen dira hodeiok, sumendiek jaurtikitako sufre dioxidoa ur-lurrunarekin elkartzen denean. Ustez, 70 kilometrotik gora eguzkiaren erradiazioak berehala suntsitzen du sufre dioxidoa.
Artizarra.
Baina usteak erdi ustel. Europako Espazio Agentziak Venus Express zunda bidali du txangoan paraje horietara, eta hark sufre dioxidoa aurkitu du 90 eta 110 kilometro bitarteko altueran. Zundak debekatuta dauka gaizki funtzionatzea, auskalo zenbat euro balio du-eta, beraz azalpen teoriko berriak aurkitu behar dira. Eta aurkitu dituzte; ez daukat gogorik zehaztasunetan hasteko, ez dadin agerian geratu nik ere ez ditudala oso ondo ulertu. Garrantzitsuena zera da: hasiera batean ezustea zena, dagoeneko ez dela.
Zuhurtzia da bertute guztietan lehena, eta zientzialariek badakite hori. Venus Express proiektuko kide batek esan du: “Aurkikuntza hauek adierazten dute sufrearen ziklo atmosferikoa uste genuena baino konplikatuagoa dela”. Eta bide batez, adierazten dute Lurraren berotzea gutxitzeko onak ziruditen zenbait mekanismo agian ez direla hain onak. Azken batean, honezkero ahaztuta geneukan Paul Crutzenen proposamena suertatu da, itxuraz bederen, galtzaile.
Crutzenek esan zuen berotegi efektua murriztuko litzatekeela Lurraren atmosferan, hogei kilometroko garaieran, sufre dioxido kopuru handiak injektatuko balira, ez galdetu niri nola. Hainbat sumendiren erupzioak behatuz jakin ahal izan denez, altuera horretan dioxidoak azido sulfuriko tantak eratzen ditu, nola Artizarrean. Eta tanta horiek eguzkiaren erradiazioaren zati bat igortzen dute berriz espaziora; hala, Crutzenek esandakoa eginez gure planetaren tenperatura gradu erdian gutxituko litzateke. Txikikeria ematen du baina biziro eskertuko genuke. Proposamenak ona zirudien Artizarreko berriak iritsi arte. Ez dakigu zer abiaduratan lurruntzen den azido sulfurikoa, berriz sufre dioxidoa eratuz; eta sufre dioxidoak eguzkiaren erradiazioa iragazten duenez, momentuz geldi Crutzenen ideia. Hala jakin dugu, bidenabar, proposamena serioski aztertzen ari zirela.