Mundua ez da biribila
Hasiera » Ekonomia » Petronor
Abe22 1

Petronor

Atalak: Ekonomia, Osasuna, Politika

Abenduaren 21a, arratsaldez. Twitter bidez jaso nuen lehen titularra: “EAJ eta PSOEren arteko akordioa. Petronorrek beste 40 urtez jarraituko du Muskizen”. Gero ulertuko diren arrazoiengatik sentibera naiz enpresa horri dagokion guztiarekiko, eta berehala hasi nintzen gure inguruko egunkari garrantzitsuenen webguneetan informazio gehiago bilatzen. Ez zitzaidan asko kostatu agentzien atzaparra igartzea: oso antzeko testua zerabilten denek. Akaso, EAJren aldekoenei gehiago atzematen zitzaien garaipen doinutxoa.

Petronorren iraupena bermatzeko, EAJk zerbait eman behar izan du trukean, jakina: Ekonomia Jasangarriaren Legeari –badu ironiarik, kontuak– baiezko botoa eman dio Madrilen, aparte bozkatuko den “Sinde Lege” dagoeneko ospetsuari izan ezik. Pedro Aspiazuk, EAJko ekonomia gaietako bozeramaileak, pozarren adierazi du sekulako lorpena egin duela bere alderdiak, “Petronorren aktibitatea estrategikoa baita herri honetako ekonomiarentzat”. Modu zuzenean ia 1.000 laguni ematen dio lana Muskizko erraldoiak; zeharka, beste 6.000ri. Hori dena gogorarazi du Aspiazuk; krisi garai honetarako adierazpen aproposak, inondik inora.

Aspiazuk ez du esan, eta begiratu ditudan hedabideek ere ez –ez dakit zuk hau irakurri orduko oraindik hala den–, milaka lagunen osasunaren kontura ari dela Petronor bere “aktibitate estrategikoa” garatzen. Ez dute esan ere Muskiz eta inguruko beste herri batzuetako hilkortasun-tasak, arnasbideekin zerikusia daukaten gaitzei lotutakoak batez ere, askoz handiagoak direla EAEko batez bestekoa baino. Ez dira gogoratu Petronorrek irregulartasunez betetako prozeduren bidez lortu dituela zenbait baimen, duela ez hainbeste, eta ez dute aipatu Espainiako Kostalde Legearen arabera enpresak urte bi barru utzi beharko lukeela koke planta –bere azken apustu “estrategikoa”– egongo den eremua.

Petronorren aurkako manifestazoa Muskizen.

Petronorren aurkako manifestazoa Muskizen.

Gauza horiek entzuteko Muskizera joatea eta hango herritarrekin hitz egitea da modu onena, bakarra ez bada. Hara joan nintzen iaz, eta emaitza erreportaje hau izan zen. Gauza askotaz hitz egiten da bertan, baina inork erantzun nahi edo jakin izan ez zidan galdera bat geratu zitzaidan gogoan iltzatuta bereziki. Nola liteke koke planta estrategikoa izatea, legedia zorrotz betez gero gehienez urte eta erdiz edo bi urtez funtzionatuko badu? Bada, erraz: legedia ez beteta, edo legedia aldatuta. Petronorreko ordezkariek ageri zuten lasaitasunak hala iradokitzen zuen. Baina ezin igarri zelan lortuko zuten. Nago gakoa ez ote den egongo EAJk Madrilen lortu berri duen akordioaren letra txikian. Irrikan nago epea betetzeko, zer trikimailu asmatuko duten ikusteko besterik ez bada ere.

Iruzkin bat

  1. Iñaki | 2011-01-03 at 0:56

    Aupa Unai,

    abantotik idazten dut. Eskerrik asko idatzitako artikuluagatik. Behintzat hain iluna den komunikabideen mundu madarikatu horren baitan ere badira argi-izpiak, eta zuen Argia, horietako dugu.

    Ez dakit zer egin behar dugun herritar xumeok horrelako irregulartasunei aurre egiteko!! Demokrazia madarikatu hau!!

    Aupa zuek

    Reply

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA