Mundua ez da biribila
Hasiera » Zientzia eta teknologia
Urr12 0

Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko

Posted in Osasuna, Transnazionalak, Zientzia eta teknologia

Urriaren 25ean glifosato herbizidaren merkaturatze-baimena luzatu edo eteteaz bozkatuko dute Europar Batasuneko estatu kideek. Aurtengo abenduaren 31n iraungiko da gaur egun indarrean dagoen baimena, eta Europako Batzordeak beste hamar urterako berritzea proposatu du, 2015ean IARC erakundeak –minbizia aztertzen duen OMEren menpeko organismoa– glifosatoa seguraski kantzerigenoa dela esan arren. IARCen iritziari kontra eginez, hainbat europar agentziak, tartean elikagaien segurtasunaren...

Read More
Urt21 0

Data zehatza proposatu dute Antropozenoaren abiapuntutzat: 1945eko uztailaren 16a

Posted in Zientzia eta teknologia

Ideia ez zuen hark asmatu, baina esan daiteke Paul Crutzen kimikariari (eta, esan beharko, Nobel saridunari) zor zaiola Antropozeno terminoaren zabalkundea. Antropozenoa garai geologiko berria izango litzateke, gizakiok planetan eragindako aldaketen ondoriozkoa. Gaztelaniazko Wikipedian irakur dezakegu Crutzeni beroaldi batean bururatu zitzaiola hitza. Nolanahi, ezin da ukatu ideiak arrakasta eduki duela. Arrakasta horren adierazle nagusietako bat da nazioarteko zientzialari talde bat, tartean...

Read More
Mar07 0

Dagoeneko ofiziala da: ez da ioi azeleragailurik egingo Leioan

Posted in Zientzia eta teknologia

Herenegun Zamudioko Teknologia Parkean egindako agerraldian, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak adierazi zuten aurrerantzean “beste era batera” bideratuko dutela Neutroi Iturriaren proiektuan duten parte hartzea. Bestela esanda, ofizialki  uko egin zioten EHUren Leioko campusean egin behar zuten ioi arinen azeleragailua eraikitzeari. 2005ean aurkeztu zuten Bilboko hautagaitza Neutroi Iturria hartzeko, baina 2009an erabaki zen proiektuaren egoitza nagusia Suediako Lund hirian...

Read More
Mai21 0

Transgenikoen lobbyak konfiantzazko gizona ezarri du Séraliniren lana argitaratu zuen aldizkarian

Posted in Osasuna, Zientzia eta teknologia

Iazko irailean, Gilles-Éric Séralinik zuzendutako ikertaldearen lan bat argitaratu zen Food and Chemical Toxicology aldizkarian. Gogoratuko zarete asko hitz egin zela gaiaz, ikerlanaren ondorioak ez ziren-eta nolanahikoak: Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa handia eta tumoreak garatzeko aukera asko zeuzkatela. Espero zitekeenez, kontrako kanpaina izugarria izan zen. Askok Food and Chemical Toxicology-ra idatzi zuten, Séralinik zioena ezeztatzeko...

Read More
Mar22 0

Teoria kosmologikoak berraztertzera behartuta

Posted in Zientzia eta teknologia

Planck espazio-teleskopioak hamabost hilabetez bildutako datuekin, Europako Espazio Agentziako (ESA) zientzialariek mikrouhinen hondoko erradiazioaren inoizko maparik zehatzena osatu ahal izan dute. Atzo aurkeztu zituzten emaitzak, eta esan zutenez, neurketen ondorio batzuek ez dute bat egiten gaur egun indarrean dauden eredu kosmologikoekin. Mikrouhinen hondoko erradiazioa (CMB, ingelesezko sigletan) Big Bang-aren oihartzuna da, nolabait. Izan ere, CMB aurkitzeak eman zion Big Bang-aren...

Read More
Urr29 0

Madrilek ez dauka garbi klima aldaketaren kontu hori… baina bai nola aurre egin

Posted in Ekonomia, Ingurumena, Zientzia eta teknologia

Espainiako Gobernuak zientzialari gehienen kontsentsua, ez sinestarazi nahi digutena bezain zabala, jartzen du bermetzat hainbat jokabide justifikatzeko, genetikoki eraldatutako organismoak –lagunartean transgeniko– sustatzea berbarako, baina beste kasu batzuetan ez dirudi kontsentsuari –kasu horietan bai, ia erabatekoa–hainbesteko garrantzia ematen dionik. Klima aldaketa dugu horren adibide bat. Berriki, Espainiako Ingurumen Estatu idazkariak, Federico Ramosek, esplikatu zuen zer plan...

Read More
Urr11 0

Zientzia klandestinoa

Posted in Osasuna, Zientzia eta teknologia

Arto transgenikoa eta minbizia, hamaikagarren kapitulua. Berriki jakin da Gilles-Éric Séraliniren lan taldeak egindako ikerketa, transgenikoak egunerokotasunaren lehen lerrora ekarri dituena, zer nolako baldintzetan egin izan duten Caengo Unibertsitateko biologoak eta haren lankideek. Hazi transgenikoak ezkutuan eskuratu zituzten Kanadan, eta ezkutuan eraman Frantziaraino. Ezkutuan prestatu zituzten, halaber, esperimentuan erabilitako arratoiei eman zizkieten kroketak. Beren posta...

Read More
Ira20 0

Transgenikoak eta lerratutako ikerlanak

Posted in Ingurumena, Osasuna, Zientzia eta teknologia

Gilles-Éric Séralini biologoak zuzendutako ikerketa baten ondorioa da Monsanto konpainiaren arto transgenikoz elikatutako arratoiek hilkortasun-tasa eta tumoreak garatzeko probabilitate handia daukatela. Egundokoa izango da, datozen egunetan, ikerketaren balioa (eta Séraliniren beraren gaitasuna) gutxiesteko kanpaina. Biologo frantsesarentzat ez da gauza berria izango; urte batzuk dira transgenikoen arriskuez ohartarazten dabilela, eta jipoiak jasaten ohituta egongo da honezkero. Dagoeneko...

Read More
Mar27 0

Zientziaren independentzia

Posted in Zientzia eta teknologia

Mari Carmen Jaizme-Vega kanariar biologoari egindako elkarrizketa argitaratu berri dugu ARGIAn. Transgenikoak hizpide, baina ez hori bakarrik. Esango nuke elkarrizketaren benetako gaia zientzialarien askatasuna dela. Askatasun falta, zehatzagoak izate aldera. Hau sinatzen duen kazetariari emandako erantzunetan, Mari Carmen Jaizme-Vegak ideia bi azpimarratzen ditu oroz gain. Batetik, transgenikoen onurak frogatzeko abiatzen diren ikerketa-lerroek bedeinkapena jasotzen dutela, baina kontrako...

Read More
Ots21 0

Espazioari hautsa kentzen hasteko garaia da

Posted in Gizartea, Zientzia eta teknologia

Planeta gaixo hau ez da zaborra gainezka egiten ari den unibertsoko leku bakarra. Espazioan, Lurraren orbitan, erraustegiak eraikitzearen aldekoei orgasmoa eragiteko moduko hondakin kopurua dago jiraka. Orain, berandu ia beti bezala, sortu dugun triskantzaren norainokoaz jabetu eta “zerbait egin beharko da ba!” esaldia ezpaineratu du zuk eta biok baino gehiago agintzen eta kobratzen duen batek. Baina zabor kontuek azken boladan zein polemiko bihurtu diren ikusita, hobe neutral batek...

Read More
Page 1 of 3123Hurrengoa»

Unai Brea

Susan Georgerekin bat nator: ez dugu zertan planeta salbatu. Hark patxada ederrean segituko baitu bira eta bira, guk geure burua desagerrarazi ostean ere.

Azken bidalketak

  • COP23 klimaren goi-bilera: nagiaren gailurra
  • Gailurrez gailur, klima hondamendirantz
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko
  • Oharkabeko eskandaluak

Iruzkin berriak

  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Monsanto, bigarren erasoaldia prestatzen bidalketan
  • Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea? | Mundua ez da biribila(e)k Glifosatoa, baimena luzatu nahi dioten herbizida “segur aski kantzerigenoa” bidalketan
  • Monsantoren eskuliburua: zientzialarien lana desitxuratu, pozoia saltzen jarraitzeko | Mundua ez da biribila(e)k Oharkabeko eskandaluak bidalketan
  • Klimaren akordioa: America out again | Mundua ez da biribila(e)k Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra bidalketan
  • Aurrerapausorik gabe joan da Marrakexeko klimaren gailurra | Mundua ez da biribila(e)k Nola jokatuko du Donald Trumpek klima aldaketarekiko? bidalketan

Artxiboak

  • 2017(e)ko azaroa
  • 2017(e)ko urria
  • 2017(e)ko iraila
  • 2017(e)ko uztaila
  • 2017(e)ko ekaina
  • 2017(e)ko martxoa
  • 2017(e)ko urtarrila
  • 2016(e)ko azaroa
  • 2016(e)ko urria
  • 2016(e)ko uztaila
  • 2016(e)ko ekaina
  • 2016(e)ko maiatza
  • 2016(e)ko apirila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko ekaina
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko otsaila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko urtarrila
  • 2013(e)ko abendua
  • 2013(e)ko azaroa
  • 2013(e)ko urria
  • 2013(e)ko uztaila
  • 2013(e)ko ekaina
  • 2013(e)ko maiatza
  • 2013(e)ko apirila
  • 2013(e)ko martxoa
  • 2013(e)ko otsaila
  • 2013(e)ko urtarrila
  • 2012(e)ko abendua
  • 2012(e)ko azaroa
  • 2012(e)ko urria
  • 2012(e)ko iraila
  • 2012(e)ko ekaina
  • 2012(e)ko maiatza
  • 2012(e)ko martxoa
  • 2012(e)ko otsaila
  • 2012(e)ko urtarrila
  • 2011(e)ko azaroa
  • 2011(e)ko urria
  • 2011(e)ko iraila
  • 2011(e)ko ekaina
  • 2011(e)ko maiatza
  • 2011(e)ko apirila
  • 2011(e)ko martxoa
  • 2011(e)ko otsaila
  • 2011(e)ko urtarrila
  • 2010(e)ko abendua
  • 2010(e)ko urria
  • 2010(e)ko iraila
  • 2010(e)ko uztaila
  • 2010(e)ko ekaina
  • 2010(e)ko maiatza
  • 2010(e)ko apirila
  • 2010(e)ko martxoa
  • 2010(e)ko otsaila
  • 2010(e)ko urtarrila
  • 2009(e)ko abendua
  • 2009(e)ko azaroa
  • 2009(e)ko urria
  • 2009(e)ko iraila
  • 2009(e)ko uztaila
  • 2009(e)ko ekaina
  • 2009(e)ko maiatza
  • 2009(e)ko apirila
  • 2009(e)ko otsaila
  • 2008(e)ko abendua
  • 2008(e)ko azaroa
  • 2008(e)ko urria
  • 2008(e)ko uztaila
  • 2008(e)ko ekaina
  • 2008(e)ko maiatza
  • 2008(e)ko apirila
  • 2008(e)ko martxoa
  • 2008(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Artea
  • Bertsolaritza
  • Ekonomia
  • Energia
  • Euskara
  • Farmazeutikak
  • Frackinga
  • Gizartea
  • Hedabideak
  • Hezkuntza
  • Historia
  • Hizkuntzak
  • Ingurumena
  • Klima aldaketa
  • Literatura
  • Medikuntza
  • Merkataritza askeko akordioak
  • Musika
  • Natura
  • Nazioartea
  • Osasuna
  • Osasungintza
  • Politika
  • Sailkatugabeak
  • Transgenikoak
  • Transnazionalak
  • TTIP
  • TTIP/TAFTA
  • Zientzia eta teknologia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA